Iraunkortasuna

Ona delako hemengoa izatea

“Hemengoa izatea” da EROSKI sortu zenetik gure ibilbidea gidatu duten konpromisoetako bat. Eta gaur egun, inoiz baino irmoago eusten diogu konpromiso horri. 4.600 hornitzaile baino gehiagorekin lan egiten dugu, horietatik erdia baino gehiago tokiko ekoizle txikiak direlarik. Beren ahalegina eta lan ona aintzat hartzen dugu.

Ondo dakigu tokiko produktuak erosi eta kontsumitzea gure familientzako garrantzitsua dela, funtsezko alderdia baita gure komunitateen etorkizuna bermatzeko. Izan ere, tokiko elikagaiak tradizioa, zaporea eta iraunkortasunaren sinonimo dira. Eta gure kultura-nortasunaren parte dira.

Horien artean daude Mantxa, Idiazabal edo Mahóneko gazta, landare-kontserbak, ardo eta cava sorta bikaina, Aragoiko bildotsa, Asturiaseko sagardoa, Jerteko pikotak, urdaiazpikoa eta iberikoak, Kantauriko arrantza, Mediterraneoko arkuko laranjak eta mizpirak, oliba-olioa… Ezagutzeko zaporeen mundu bat, etxetik atera barik.

Gure dendetan tokiko ekoizleen 24.000 produktu inguru aurkituko dituzu. Zugandik hurbil bildu eta ekoizten diren kalitatezko tokiko produktuak ezagutu nahi dituzu? Oso erraza! Klik egin besterik ez duzu behar Izan ere, produktu horiek guztiak webgune batean elkartu ditugu.

‘Ona da hemengoa izatea’ izenburupean eta diseinu erakargarri batekin, webgunea bost kategoria ezberdinetan banatzen da: Komunitateak, Produktuak, Ekitaldiak, Gaurkotasuna eta Online denda. Bertan mapa interaktibo bat dago eta horren bitartez zure komunitatea aukeratu dezakezu, gure dendetan aurki ditzakezun produktuak kontsultatzeko, bai eta sasoiko elikagaiak, errezeta-iradokizunak, berriak, tokiko hornitzaileekin eta EROSKIko adituekin elkarrizketak, azalpen-bideoak…

Era berean, zure gertueneko EROSKI dendan antolatzen ditugun aurkezpen eta dastaketen berri ematen dizugu. Eta zure tokiko produktu gogokoenak ere eros ditzakezu gure online supermerkatuan. Prest al zaude? Hemen hasten da gure gastronomiaren produktu onenak ezagutzeko bidaia.

Ona delako hemengoa izatea

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
145203