EROSKI produktuak

Animalien ongizatearen zigilua jarri die EROSKIk marka propioko esneei eta ekodiseinuko ontzi jasangarriagoa sortu du

EROSKI aurrera egiten ari da elikadura jasangarriagoaren aldeko bidean, eta oraingoan, animalien ongizatea bermatzen duen ziurtagiria eskuratu du marka propioarekin tokian-tokian merkaturatzen duen esnearentzat eta ontzi jasangarriagoa sortu du horretarako. Kooperatibak Galiziako eta Balearretako sare komertzialean ezarri ditu irtenbide horiek. Eta hurrengo hilabeteetan antzeko neurriak abiarazi nahi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

AENORek animalien ongizatea egiaztatzeko darabilen ziurtagiria Welfare Quality® proiektuan oinarritzen da; Europa mailakoa da, eta etxaldeetan eta hiltegietan animalien ongizatea aztertu eta kontrolatzeko sistemak landu ditu. Ziurtagiri horrek bermatu egiten du esnea ematen duten behiek elikadura, bizitoki eta osasun ona daukatela eta jokabide naturala izateko aukera ere bai Era horretan, aztertu eta egiaztatu egiten da animalien ongizateari dagozkion jardunbideak onak, errespetuzkoak eta jasangarriak izan direla, eta horrek ziurtatu egiten du Europa mailan estandarizatuta eta adostuta dauden neurri batzuk ezartzen direla animalien ongizatearen alde egiteko ekoizpen ziklo osoan.

“EROSKIn konprometituta gaude elikadura eredu jasangarrirekin eta aurrera goaz kontsumitzaileek aukera berriak izan ditzaten modu osasungarriagoan eta arduratsuagoan elikatzeko”, adierazi du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak. “Animaliaren ongizatea da gure hornitzaileei baldintzen pleguan jartzen diegun ardatz aipagarrienetako bat, eta are irmoago eskatzen diegu gure markarako aritzen direnei”.

Ontzi jasangarria
Ziurtagiriarekin ez ezik, Galiziako eta Balearretako esnea EcoPlus ontzian merkaturatzen da, eta ontzi horrek CO₂ isuri gutxiago eragiten du kartoizko ontzi estandarrek baino (%28 gutxiago), jasangarriagoa baita. Karbono arrasto txikiagoa uzteaz gain, ontzi hori egiteko materialaren %82 berriztagarriak dira, eta FSC ® ziurtagiriak bermatu egiten du modu jasangarrian kudeatzen diren basoetatik datozela. Ontzi horrek, gainera, ez du aluminiorik -merkatuan bakarra da gisa horretako ontzien artean- eta errazago birziklatzen da; era horretan, egoki erantzuten dio gizartean gero eta indar handiagoa hartzen ari den eskari bati, kontsumitzaileek produktu jasangarriak eskatzen baitituzte, ingurumena jasaten ari den egoeraz jabetuta.

Era berean,”ontzi berri horrekin beste pauso bat eman dugu gure kontsumitzaileei elikadura jasangarriagoa eskaintzeko bidean, murriztu egin baitugu prozesuek, dendek eta produktuek ingurumenean duten eragina. Plastikoek eragiten duten kutsaduraren aurka borrokatzeko darabilgun estrategiaren barrenean, EROSKIn jarraitu egiten dugu 2025erako marka propioko ontzi guztiak ekodiseinatzeko konpromisoarekin, %100 birziklagarriak izan daitezen, %20 plastiko tona gutxiago merkaturatu dezagun eta material birziklatuak eta jatorri berriztagarria dutenak sustatu”, erantsi du Martinez Berriochoak.

Konpromisoa esnearen sektorearekin
Tokian-tokian nekazaritzako produktuak sortzen dituen sektorea dibertsifikatua egotea eta jasangarritasunarekin konpromisoz jokatzea estrategikoa da EROSKIrentzat. Haren dendetan leku berezia eta lehentasunezkoa hartzen dute tokian-tokian ekoitzi diren produktuek, kontsumitzaileek ere gero eta estimu handiagotan dituzte eta. EROSKIk erantzun egiten die haien eskariari eta lanean ari da tokiko produktuak esku-eskura eduki ditzaten, adibidez esnea.
Ingurumenarekiko errespetua

EROSKIk konpromiso sendoa du ingurumena errespetatzeko, eta ekimen askotarikoak lantzen ditu bere jarduerak inguru hurbilean duen eragina murrizteko. Produktu jasangarriagoak merkaturatzea, ontzien eta bilgarrien ekodiseinua lantzea, baliabideak modu jasangarrian erabiltzea, ingurumenaren gaineko arrastoa murriztea, hondakinak ekonomia zirkularraren ereduarekin kudeatzea, bioaniztasuna zaintzea… Horiek guztiak betebehar saihetsezinak dira EROSKIrentzat, eta halaxe jaso ditu Osasunaren eta Iraunkortasunaren aldeko Konpromisoetan

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
311964