Soufflé bikaina egiteko trikimailuak

Iritsi dira marrubiak gure saltokietara eta hemendik aurrera hainbat errezeta egin ditzakegu… adibidez… soufflé bat!

Hona hemen SOUFFLÉ BIKAINA EGITEKO TRIKIMAILUAK, soufflé arina izango da, ahoan desegingo dena eta bere forma mantenduko duena:

  • Ore harroa. Arrautza zuringoak elur-punturaino irabiatu (sendoa izan behar da “punta bigunekin”) eta oinarrizko nahasketara bota ongi eraginez, airea gal ez dezan.
  • Molde sakonak erabili, horma zuzenekikoak, masa modu uniformean igo dadin.
  • Gurinez egin moldearen ipurdia eta hormak, brotxa batekin behetik gora eta bertikalean. Gurina bigunduta egon behar da, baina urtu gabe. Ondoren azukrea bota (soufflé gozoa bada) edo irina edo ogi arraspatua (gazia bada).
  • Bota orea moldea puntaraino bete arte eta garbitu ertzak, souffléa zuzen eta homogeneo igo dadin.
  • Moldeak labearen beheko aldean jarri eta baso bat ur bota erretilura hezetasunari esker mamitsuagoak izan daitezen.
  • Tenperatura-aldaketak saihestu. Hasterako, labea berotu, ez ireki inoiz souffléa egiten ari den bitartean eta errezeta egiteko denbora igarotakoan itzali, baina souffléa labe barruan utzi pare bat minutuz.
  • Berehala atera mahaira. Souffléa labetik mahaira eramango dugu zuzenean, berehala egiten baitu behera.

Marrubi-sufflea errezeta

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
303429