Zein elikadura-joerak harrituko gaitu 2024an? Zein dira belaunaldi berrien elikadura-ohitura aldaketak? Sukaldaritzako zein tresna edo irtenbide berrik errazten digu bizitza?
Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, janariarekin dugun harremana ere beti aldatuz doa.
Bizimoduaren aldaketa, jasangarritasuna, elikagaiei buruz erabaki informatuak hartzeko aukera edota teknologia berrien erabilera dira elikagaiak jateko eta erosteko modua aldatu duten sukaldaritza-joera batzuk.
Spoiler #1
Plant-based-food eta proteina begetalaren gorakada
Elikadura osasuntsua zaintzen jarraituz, jasangarritasunaren eta klima-aldaketaren inguruko interes handiagoa piztu da, eta, horrek, plant-based sukaldaritzaren eta jatorri begetaleko proteinen aldeko joera indartu dute belaunaldi gazteenen artean. Hala da, gero eta pertsona gehiago bihurtzen dira flexitariano eta haragiaren kontsumoa murrizten dute guztiz edo partzialki.
Plant-based sukaldaritzan hasteko garaian garaiko osagaiekin egindako errezeta ideia errazak nahi badituzu, probatu udazkeneko errezeta goxo hauek. Ederrak dira tuperrean eramateko eta ondo eta goxo jateko.
Gainera, gure EROSKI Veggie gamarekin dieta begano, begetariano eta flexitarianoetarako egokiak diren produktuak izango dituzu (baita berritzea eta gauza berriak probatzea gustuko baduzu ere), edozein poltsikotarako egokiak.
Spoiler #2
Elikadura zirkularra
Enpresek gero eta konpromiso handiagoa dute elikagaiak birziklatu eta hondakinak kontrolatzeko kontzeptu jasangarriak garatzeko.
Kontsumo-ohiturak aldaraztea eta praktika zirkularragoak sustatzea da helburua.
Duela urte asko egin genuen Zero Hondakinen alde apustu EROSKI dendetan. Horrez gain, orain dela gutxi Too Good To Go aplikazioarekin bat egin dugu, egunean zehar saldu ez den janariari bigarren aukera bat emateko.
Elikagaiak botatzearen eta alferrik galtzearen aurka egitea erronka handia da mundu osoan.
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) arabera, munduan ekoizten diren elikagai guztien herena inguru botatzen edo alferrik galtzen da nekazaritzako elikagaien kateko punturen batean. EBko herrialdeek GJHak betetzeko konpromisoa hartu dute, hemendik 2030era per capita janari-hondakinak erdira murrizteko.
Etxetik, batch cookingaren bidez (aste osorako otorduak saio bakar batean prestatzea), elikagaiak alferrik galtzea eragozten da. Oraindik ez baduzu probatu, hasi zaitez honako gida honekin!
Spoiler #3
Hesteetako osasunak indar handia hartu du
Kantarren txostenaren arabera, Finding de Future Series of Food , gero eta interes handiagoa dago digestio-sisteman ongizate handiagoa lortzeko, eta gero eta gehiago baloratzen dira elikagai hartzituak, probiotikoak eta digestio-entzima ugariko produktuak, hala nola kiwia, anana edo papaia.
Jogurt probiotikoa, kefirra, chucruta edo kimchia ezinbesteko osagai bihurtu dira hesteetako osasuna zaintzen duen dieta batean.
Spoiler #4
Zapore berriak esploratzen, Swicy-a
2024ko joera gastronomikoa zaporea balitz, Swicy-a izango litzateke. Termino hori sweet (gozo) eta spicy (pikante) hitzen baturatik sortzen da, eta zentzumenak pizten dituen konbinazio gazi-gozoari deritzo, Koreako edo Mexikoko sukaldaritzan sortua.
Beste joera gastronomiko garrantzitsu bat izango delakoan gaude.
Gainera, oso erraza da etxean prestatzea gure dendetako produktuekin! Jada ezagutzen duzu nazioarteko janariaren atala?
Spoiler #5
Oliorik gabe kozinatzea, Air Fryerra, etxetresna elektriko kutunena
Tik-Tokeko frijigailu ezagunena da Air Fryerra. Eta sukaldari berrien nahia ere bai, olio gutxirekin frijituak prestatzeko aukera ematen baitu. Osasuntsuago, eta merkeago! Patata frijitu kurruskariak kanpotik, eta samurrak barrutik; oilasko-hegalak, barazkiak, kroketak, tofua, arraina edo garbantzu crunchiak dira aire bidezko frijigailu mota horrekin egin ditzakezun errezeta batzuk.
Hor doaz zenbait trikimailu ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
Spoiler #6
Snackak eta alkoholik gabeko edariak
Snacken eta alkoholik gabeko edarien kontsumoa nabarmen doa gora, Kantar aholkularitza-enpresak egindako ikerketaren arabera; Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Mexiko, Brasil eta Txinako datuak erregistratu ditu.
Mocktailez, alkoholik gabeko garagardoz eta beste edari mota berritzaile batzuez josita dago merkatua, hala nola kombucha, gasifikatutako sodak edo burbuiladun teak.
Janarien ordutegiak malguagoak bihurtu dira, eta elikadura-ohitura berriak hartu ditugu.
Snack osasungarriak funtsezko lagun bihurtu dira egunean zehar energiari eusteko.
Espainiako snack-kontsumoak goranzko joera du, eta gero eta aukera osasungarriagoak eskatzen ditu.
Granola barratxoak, fruta deshidratatuak edo gantz gutxiko jogurtak maiz erabiltzen dira. Bereziki, lehenengo biak: The Food Institutek egindako ikerketa baten arabera, Z Belaunaldiko gazteei asko gustatzen zaizkie mastekatzeko zailak diren jakiak, hala, elikatzeaz gain, jatean estresa askatzen dute.



Ezin dugu etorkizuna asmatu, baina gauza bat argi geratzen da: dena da garrantzitsua gure bizi-kalitatearen eta gure ingurunearen aldeko elikadura-aukera onenak hautatzeko orduan. Jaten duguna. Noiz jaten dugun. Nork prestatzen duen. Zein zapore duen. Nola ekoizten den… Horiek dira 2024ko food-trends batzuk, baina oraindik asko gelditzen dira ezagutzeko. Goazen haien bila!