Dendak

Sukalde berria dugu!

Etxetik kanpo jan behar baduzu edo janaririk prestatzeko gogorik ez baduzu, ziur asko, aukera azkar eta osasuntsu baten bila ibiliko zara. EROSKIko sukalde berrian, egunero, produktu freskoekin egindako mota guztietako platerak izango dituzu aukeran, prezio onean eta landare jatorriko ontzi % 100 konpostagarrietan, estalki % 100 birziklagarriekin. Eta gaur janaririk prestatzen ez baduzu?

Mota guztietako plateren sorta osasuntsu bat, banakako edo menuko formatuan, asteko egun guztietako menua planifikatzeko gai izan zaitezen.

Banakako platerak

Entsaladak. Presta itzazu zure gustura, 3 oinarri eta 5 topping arte aukeratuta.

Egunero jateko menestrak eta barazki-salteatuak.

Egunero prestatutako arrozak, pastak edo lekaleak.

Oilasko, ukondo eta saiheski erreak hornigaiarekin.

Eta baita pizzak, pintxoak, opilgintza gazia edo gozoa eta zuk nahi duzun osagaiekin eta ogiarekin presta ditzakezun ogitartekoak ere.

Bazkari edo afarirako menua.

Bi menu mota daude, aukeratzeko lehenengo eta bigarren plater ezberdinekin:

Lehenengo plater bat, jogurta edo fruta-alea, ogia eta ura.

Bigarren plater bat, jogurta edo fruta-alea, ogia eta ura.

Gosariko menua

Gosarirako bi menu mota daude:

Kafea eta pintxoa

Kafea, opilgintza eta zukua

Askarirako menua

Askarirako bi menu mota daude:

Ogitartekoa, jogurta edo fruta-alea eta ura

Ogitartekoa eta zukua

Eskatu supermerkatuan, han bertan jan edo eraman dezakezu.

Eskatu telefonoz 944 244 186 zenbakira deituta. Ordu erdian prest izango duzu!

Eskatu online eta etxera eramango dizugu Botxo Riders-rekin.

Zerbitzu hau EROSKI city ERCILLAn egongo da eskuragarri

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
344137