Askotarikoa

Tomateak udako plateretan ezinbestekoak dira.

Bazenekien gure baratzeko fruiturik (fruitua, bai) gogokoena eta moldakorrena dela? Gordinik, deshidratatuta, saltsan, mokadu gisa, gazpatxoan…Tomatea udako otorduen erregea da. Propietate ugari izateaz gainera, zuntza, mineralak (potasioa eta fosforoa), karotenoak eta C bitamina ditu.

Zenbat tomate mota ezagutzen dituzu? Tomaterik ezagunenak hauek dira: raf edo “tomateen erregea”, forma irregularrekoa, gordinik jateko perfektua; udare-tomatea, tomate-saltsa egiteko hobeezina; tomate arrosa, izenak dioen bezala, kolore arrosakoa, gatz eta olio pixka batekin jateko gozo-gozoa; adarreko tomatea, biribildua eta tamaina ertainekoa, ogiarekin igurzteko perfektua; “choco” eta “mini-choco” tomateak, kolore ilunekoak eta gozoak dira, entsaladan, eltzekoan eta haragiarekin jateko aproposak; eta cherry tomatea, modu askotan jan daiteke: gordinik, ogi txigortuarekin, entsaladan, pizzan, pastarekin, quichearekin…

Eroski Natur tomateak, zaporearengatik hautatuak, uzta ondoko tratamendurik gabe eta ingurumen-inpaktua minimizatuz hazten dira. EROSKI dendan mota guztietako eta kalitaterik goreneko EROSKI NATUR tomateak aurkituko dituzu: entsaladarako Eusko Label AGB tomateak, udare-tomateak, “choco” tomateak, eta igurzteko tomateak, besteak beste.

Hilabete bero hauetan, eguzkiak eta tenperatura altuek tomateen heltze-prozesua azkar dezakete, eta, beraz, oso garrantzitsua da haiek ondo mantentzea. Tomateak giro-tenperaturan gordetzea gomendatzen dugu. Izan ere, hozkailuan usaina eta zaporea galtzen dituzte. Berde samarrak baldin badaude, jarri buruz behera, heltzen joan daitezen.

Azal irmoa eta leuna duten tomateak aukera ditzazun gomendatzen dizugu, forma irregularra edo itsusia badute ere. Garrantzitsua da pisua eta usaina izan ditzatela.

EROSKIaholkua: tomateak zuritzeko, gurutze formako ebakiak egin goiko partean, eta segundo batzuk irakiten utzi. Azkarra eta erraza!

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
319409