Bazenekien zapore gozo eta gazien dastamen-atalasea berriz hezteko aukera dagoela? Denbora kontua baino ez da eta benetan pena merezi du, batez ere, hainbat etekin dituelako gure osasunarentzat. Hona hemen gatz- eta azukre kontsumoa murrizteko eta errezeta zaporetsu eta osasuntsuez gozatzen jarraitzeko zenbait gomendio.
Posiblea da gatz eta azukre gutxiagorekin bizitzea. Eta oso onuragarria: zenbat eta azukre gutxiago, orduan eta gizentasun gutxiago, kolesterol gutxiago… Era berean, gatz-kontsumoa murrizteak arazo kardiobaskular ugarirekin lotutako arteria-hipertentsioa prebenitzen laguntzen du.
OMEk gomendatzen duenez, gehienez, 5 gramo gatz kontsumitu behar dira egunero, hau da, koilarakadatxo bat (batez besteko kontsumoa horren bikoitza da ia-ia), eta 25 gramo azukre (70 gramotik gora hartzen dugu batez bestean).
Baina, bazenekien egunero kontsumitzen dugun gatza edo azukrea, hein handi batean, elikagai prozesatu edo ultraprozesatuetatik datorrela eta ez guk janariari zuzenean botatzen diogun kopurutik? Horregatik da garrantzitsua erosketa egitean produktuen etiketak irakurtzea eta nutrizio-kalitaterik handieneko jakiak aukeratzea. Begira ezazu ontzien aurreko partean dagoen Nutri Scoreren balorazioa eta EROSKIren nutrizio-semaforoa. Bertan, produktuaren errazio bakoitzak duen gatz- eta azukre-kopuruari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Eta aholku orokor gisa, zenbat eta elikagai fresko gehiago kontsumitu, hobe. Ezagutu HEMEN nola ematen duen Nutri-Scorek elikagaien nutrizio-ezaugarrien berri.