Osasuna

Zer gertatzen da behar berezirik badut edo bizi-estilo desberdina badaramat?

Hobeto jateko plan bat daukagu! Eta, artikuluan genioen bezala,gozoa eta orekatua izango da! Gure ingurunera hobekien egokitzen den elikadura-patroi osasungarrietako bat dieta mediterraneoa da, hainbat arrazoiengatik: elikagaien eskuragarritasuna, ezaugarri kulturalak… Artikuluan, beharrezko informazioa ematen genizun, argia eta erraza, plana jarraitu eta elikadura orekatua izan dezazun.

Baina baliteke behar bereziengatik gure elikaduratik elikagai edo elikagai-multzo bat kendu behar izatea. Arrazoi ezberdinak egon daitezke: alergiak, elikadura-intolerantziak, zeliakia edo bizi-estilo ezberdina edukitzea, begetarianismoa kasu.

Glutenik gabe, laktosarik gabe, gantz edo gatz gutxirekin, kaltzio-iturria, proteinetan aberatsa edo landare-jatorrikoa. Batzuetan, bila zabiltzan hori ez da topatzeko erraza. EROSKIn, edozein dela ere nutrizio-beharra, irtenbidea ematen diogu Eta, gauzak errazteko asmoz, gure piletan behar duzun nutrizio-informazio guztia ematen dizugu.

IRTENBIDEAK IKUSI
Zer gertatzen da behar berezirik badut edo bizi-estilo desberdina badaramat?

Alergia edo elikadura-intolerantzia bat daukagunean, gure elikaduratik elikagai edo elikagai-multzo bat kendu behar dugu.

Elikadura-intolerantzia

Gorputzak elikagai edo haren osagaietako bat ondo digeritu ezin duenean gertatzen da, ez duelako mantenugai hori digeritzeko eta xurgatzeko behar den konposatua produzitzen.

Alergia baten antzeko sintomak eragin baditzake ere, sistema immunologikoak ez du esku hartzen. Alergien tratamenduarekin gertatzen den eran, toleratzen ez den substantzia dietatik kendu behar da, nahiz eta intolerantzia-mailaren arabera kopuru zehatz bat hartzeko aukera egon daitekeen.

Gure gizartean laktosarekiko jasanezintasuna da ohikoena. Laktosa esnean eta beste esneki batzuetan dagoen azukre mota bat da. Gorputzak laktasa izeneko entzima bat behar du laktosa digeritzeko. Hesteek produzitzen dute entzima hori, baina gerta daiteke laktasarik ez sortzea edo sortuta ere oso kopuru txikian egitea. Ondorioz, laktosa ezin da xurgatu eta horrek sintomak eragiten ditu, hesteetan bereziki.

Tratamendu gisa, dietatik esnekiak kentzen edo gutxitzen dira. Era berean, elikagaien etiketak begiratu behar dira esnekiez bestelako produktuetan ezkutuko laktosa-iturriak dauden ikusi eta horiek ekiditeko, batez ere produktu ultraprozeesatuetan: hestebeteak, opilak, gailetak, aurrez prestatutako platerak, ogiak…Laktosarekiko jasangarritasuna duten pertsona gehienek egunean jogurt bat jan dezakete sintomarik nabaritu gabe.

Intolerantzia hori modu osasungarrian eramateko, EROSKIn laktosarik gabeko produktu aukera zabala eskaintzen dizugu. Laktosarik gabeko produktuak ikusi

Elikadura-alergia 

Sistema immunologikoak elikagaiek dituzten substantzia batzuen kontra erreakzionatzen du, arrotzak direla uste izateagatik. Substantzia horiei alergeno izena ematen zaie. Alergia larriak dituzten pertsonek kontu handia eduki behar dute kontsumitzen dituzten elikagaiekin. Elikagaiekiko alergiak oso ohikoak ez badira ere, modu ezberdinetan agertzen dira, eta horietako batzuk, shock anafilaktiboa kasu, oso larriak izan daitezke.

Gehiengoak pentsatzen du alergia ohiko patologia bat dela. Elikagaiekiko alergia arraroa da ordea, eta helduen % 1-2ak soilik jasan ditu elikagaien kontrako erreakzioak.

Adinaren arabera, alergiak iraunkorrak izan daitezke edo denborarekin desagertu. % 90ean elikagai zehatz batek eragindakoak dira. Erremedio % 100 eraginkor bakarra horiek ez kontsumitzea da.

Elikadurarekiko intolerantzia edo alergia gehien eragin dezaketen substantziak dira: zerealak glutenarekin, arrainak, krustazeoak (otarraina, ganba, txangurrua…), moluskuak (muskuilua, olagarroa, txibia…), arrautzak, fruitu lehorrak, kakahueteak, esnekiak, soja eta deribatuak, apioa, ziapea eta deribatuak, sesamo-aleak eta deribatuak, eskuhoriak eta sulfitoak. Haurtzaroan, alergiak sortzen dituzten elikagai ohikoenak arrautzak, garia, esnea eta soja dira.

Esnearen proteinari alergia dioten pertsonek osasunari eragiten ez dion baina aldi berean orekatua den dieta eraman dezaten, EROSKIn esnerik gabeko produktu aukera zabala dugu Esnerik gabeko produktuak ikusi

Arrautzari alergia dioten pertsonekin ere konprometituta gaude. Hainbat produktutan kopuru txikian ezkutatuta egon daiteke. Hona hemen arrautzarik gabeko gure produktuen zerrenda. Arrautzarik gabeko produktuak ikusi

Gaixotasun zeliakoa 

Egia esan ezin da ziurtatu intolerantzia edo alergia bat den. Genetikoki sentikorrak diren pertsonengan glutenak eragiten duen gaixotasun sistemiko bat da. Glutena proteina bat da, eta hainbat zerealen hazian topa dezakegu, horien artean garia, garagarra, zekalea, tritikalea, espelta eta olo-barietate batzuk.

Europako biztanleriaren % 1ari eragiten diola balioesten da, eta emakumeetan gehiago ematen da.

Gaur egun, gaixotasun zeliakorako tratamendu bakarra glutenik gabeko dieta da. Glutena kopuru txikian hartzeak lesioak eragin ditzake hestebeteetan, beti sintomak agertzen ez badira ere. Espezialistaren diagnostikorik gabe ez da glutenik gabeko dietarik hasi behar, gaixotasunaren diagnostikoa oztopatuko luke bestela.

Glutenik gabeko dieta behar bezala jarraitzeko alderdi hauek aintzat hartzea gomendatzen da:

  • dietatik kentzea osagaitzat garia, oloa, garagarra, zekalea, espelta eta tritikale dituzten produktuak eta/edo deribatuak: almidoia, irina, ogiak, elikadura-pastak, etab.
  • Era naturalean glutenik ez daukaten gainontzeko elikagaiak kontsumi daitezke: frutak, barazkiak, glutenik gabeko zerealak (arroza eta artoa), lekaleak, tuberkuloak, arrautzak, esnea, arrainak, haragiak.
  • Erositako produktuaren etiketa irakurtzea komeni da, beti berdina bada ere. Eta, arau orokor gisa, solteko produktuak, artisau eran landutakoak eta etiketarik gabekoak dietatik kendu behar dira, osagaien zerrenda egiaztatu ezin badaiteke betiere. Horrez gain, tabernetako eta jatetxeetako elikagaien manipulazioari arreta eman behar zaio, eta plater bakoitzaren osagaiak eta elaborazioa kontsultatu behar dira, kontsumitu aurretik.

EROSKIn, zeliakoekin konpromiso sendoa dugu. Horregatik, glutenik gabeko produktuen sorta zabala eskaintzen diegu. Glutenik gabeko produktuak ikusi

Zer gertatzen da behar berezirik badut edo bizi-estilo desberdina badaramat?

Begetarianismoa

Begetarianoak edo veggieak, denak ez dira berdinak. Batzuk uste dute osasungarriagoa dela, eta beste batzuk animalien ongizateari eta ingurumenenari ematen diote lehentasuna. Desberdintasun horiek haien nutrizio-onurak edo -gabeziak zehazten dituzte ere. Harvardeko Unibertsitateak ziurtatu du (AEB) begetarianoek gaixotasun kardiobaskularrak jasateko arrisku gutxiago dutela, baina behar baino B12 bitamina gutxiago (animalia-jatorriko elikagaietan dago bakarrik) kontsumitzen dituztela. Profil horietako batzuk, muturrekoek, gabezia asko dituzte, elikadura gehigarri ugari behar dituzte, eta, ondorioz, ez dira gomendagarriak.

Gero eta gehiago dira begetarianismoa elikadura-eredutzat hartzen dutenak. Lantern aholkularitzak 2016an argitaratu zuen ‘The Green Revolution’ ikerketaren arabera, Espainian 3,6 milioi begetariano daude, hots, biztanleriaren % 7,6 begetarianoa da (tasa horrek animalia-jatorriko elikagaiak noizean behin kontsumitzen dituztenak barne hartzen baditu ere).

Flexitarianoak eta piszitarianoak

Begetarianoek ez bezala, flexitarianoek haragia eta arraina noizean behin jaten dute, eta, beraz, mantenugai guztiak kopuru egokian mantentzen dituzte, B12 bitamina barne. Bai ingurumenari bai osasunari arreta ematen diote. Oso dieta osasungarria izan daiteke, nutrizio-gomendioak eta -beharrak betetzen dituelako. Piszitarioanoekin alderatuta, azken horiek arrain pixka bat kontsumitzen dute.

 

Obolaktobegetarianoek, obobegetarianoek eta laktobegetarianoek

Obolakteobegetarioanoek edo begetarianoek landare-produktuak, arrautzak, esnea eta deribatuak kontsumitzen dituzte. Dietatik kanpo uzten dituzte haragia, arraina eta deribatuak. B12 bitaminaren gehigarriak behar dituzte, izan ere, animalia-jatorriko elikagaiak kontsumitzen badituzte ere, orokorrean kontsumo-maiztasunagatik eta -kopuruagatik ez dituzte beharrak asetzen. Gainontzeko nutrizio-alderdiei begiratuz dieta osoa eta osasungarria izan daiteke. Obobegetarianoek arrautzak ere kontsumi ditzakete, esnekiak ez ordea; eta, laktobegetarianoek, alderantziz, esnekiak bai baina ez arrautzak.

 

Beganoak

Barazkiak, fruitu lehorrak, aleak, haziak, lekaleak eta haien deribatuak kontsumitzen dituzte. Ez dute animalia-jatorriko elikagairik kontsumitzen. Vegan Society-k azaldutakoaren arabera “animalienganako krudelkeria eta esplotazioa errefusatzen dituzte, ahal duten guztietan”.

B12 bitaminaren gehigarriak hartu behar dituzte, eta ziurrenik baita D bitaminarena ere. Nutrizio-egoera on batekin bateragarria da, baina elikagaiak hautatzean eta eredu dietetikoa planifikatzean arreta jarri behar da, gaiaren inguruko ezagutza urriak mantenugaien defizita eragin dezakeelako. Kaltzioari arreta berezia eman behar diote, baina esnekiak ez kontsumitzeak ez du zertan arazo bat izan behar. Landare batzuk kaltzio-iturriak dira (fruitu lehorrak, lekaleak, sesamoa, zenbait barazki…) eta D bitaminarekin hobeto xurgatzen da (eguzkiaren esposizioa eta gehigarriak). Horrez gain, badira kaltzioarekin, D bitaminarekin eta B12 bitaminarekin aberastutako landare-jatorriko hainbat produktu, landare-edariak kasu.

Muturreko joerak:

Badira beste joera batzuk, muturrekoak, elikagai-barietate askoz txikiagoa dutenak. Ez dira gomendagarriak, gomendatutako nutrizio-beharren kontsumoa arriskuan jartzen dutelako.

krudibeganoak: landare-jatorriko elikagaiak bakarrik kontsumitzen dituzte, kozinatu gabe.

Frutarianoak: landare gordinak kontsumitzen dituzte, fruta, fruitu lehorrak eta haziak kasu, eta zenbaitzuk ‘fruitutzat’ hartzen diren barazkiak kontsumitzen dituzte ere, esaterako alberjinia, kuia, kuiatxoa, tomatea, piperra edo luzokerra.

Graniborianoak: zerealetan eta hazietan oinarritutako dieta jarraitzen dute, horien artean bihi osoko garia, olo-aleak, zekalea, garagarra, artobeltza, bihi osoko arroza, kinoa, kuskusa eta artoa. Barazkiak bigarren maila batean daude.

Iturria: Consumer EROSKI

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
270661