Osasuna

Zure dietan sartu behar dituzun gantzak.

Karbohidratoekin eta proteinekin batera, gantza beharrezko makromantenugaia da eta dieta guztietan egon behar du. Hori bai, neurrian hartu behar dugu, eta elikagai osasungarrietatik eskuratu. Horregatik, funtsezkoa da jakitea zein diren gantz osasungarriak, eta osasungarriak ez direnetatik bereiztea. Ikasi haiek bereizten, eta atera iezaiezu etekina dauzkaten onura guztiei.

Zer gantz mota daude? 

Euren Jatorriaren arabera, gantzak animalia- edo landare-jatorrikoak dira.  

Eta haien gantz-azido mota nagusienaren arabera, honako hauek ditugu:

Gantz asegabeak: landare-jatorriko elikagaietan daude modu naturalean, esaterako, landare-olioetan (hala nola oliba-, ekilore-, arto-olioan…), ahuakatean, fruitu lehorretan eta arrain urdinean, nahiz eta azken hori ez izan landare-jatorriko elikagai.  

  • Monoasegabeak: oliba-olioa eta ahuakatea. 
  • Poliasegabeak: arrain urdina (sardina, atuna, izokina) eta fruitu lehorrak, intxaurrak, almendrak… 

Gantz aseak: haragietan eta haien eratorrietan, arrautzetan, esnekietan eta produktu ultraprozesatuetan daude. Arrautzen kontsumoa handitzea eta haragiarena mugatzea gomendatzen da (astean 2 egunetan, gehienez) 

 Partzialki hidrogenatutako gantzak (trans gantzak sortzen dituzte): fabrikazio industrialekoak dira, eta margarina batzuetan, opiletan, aurrez prestatutako produktuetan, izozkietan eta abarretan egoten dira. Haien kontsumoa ekiditea komeni da, osasun kardiobaskularrerako kaltegarrienak baitira. Bazenekien EROSKIn gure produktu guztietatik kendu genituela 2009an?  

 

Zein dira gantz osasungarriak? 

Haiek egunero kontsumituz gero, funtsezkoak diren gantz-azidoen kantitatea ahoratuko dugu. Gantz osasungarriak edo neutroak dira (hau da, osasunerako kaltegarriak ez direnak) elikagaietan (batzuk aipatzearren, oliba-olio birjina eta beste landare-olio batzuk, ahuakatea, fruitu lehorrak, haziak, arrautzak, arrain urdinak eta esnekiak) modu naturalean daudenak.  

Zer gertatzen da palmondo-gantzarekin? 

Azkenaldian hainbeste aipatzen den palmondo-gantza landare-jatorriko olioa da. Merkea da, eta krematasuna eta sendotasuna ematen ditu. Hori dela eta, elikagai prozesatuetan erabili ohi da. Eroski Consumer-ek palmondo-olioaren oinarriak irakasten dizkigu 

EROSKIn, lau urteko lanaren ondoren, palmondo-gantza ezabatu genuen gure markako produktuetatik, gure borondatez, nutrizio-profil hobea duten aukerak eskaintzen jarraitu nahi dugulako. 

Lehenik eta behin, partzialki hidrogenatutako gantzak kendu genituen duela 12 urte. Harrezkero, gure produktuen nutrizio-kalitatea hobetzen jarraitu dugu. Horrela, gatza, azukrea eta gantzak murriztu ditugu gure sortan. Orain, beste urrats bat egin dugu, eta 300 produktu baino gehiagotan palmondo-gantza kendu dugu 43 fabrikatzailerekin lankidetzan aritu ondoren. 

Gure dendetan eta online superrean, ez dago palmondo-gantza duen Eroski markako produkturik. 

Nola txertatu gantz osasungarria dietan

Ez duzu zertan zorrotz neurtu eta kontrolatu platerean daukazun gantza. Onena da aholku orokor batzuk kontuan izatea:  

  • Eguneroko menuetan, eman lehentasuna elikagai osasungarriei: sasoiko frutak eta barazkiak, bihi osoko zerealak, lekaleak, esneki naturalak, arraina, haragi zuriak, fruitu lehorrak (gatz erantsirik gabeak, gordinak edo txigortuak), etab.  

Horrez gain, zehazki eta orientabide gisa, onuragarria da elikagai hauek dietan txertatzea: 

  • Ahuakatea: pieza batean, kalitate oneko 22 g gantz daude. 
  • Fruitu lehorrak: almendra-eskukada batean, 14 g  
  • Gazta freskoa: 75 g inguruko terrina batean, 11 g 
  • Txokolate beltza, % 75 kakao: 3 ontzatan, 14 g. 
  • Izokina: 150 g inguruko anan, 18 g. 
  • Oliba-olioa: koilarakada batean, 10 ml. 

Bazenekien egunero esku bete fruitu lehorjan dezakezula? Gantz osasungarriak ematen dituzten elikagaiak dira, eta gordinik jan daitezke, kozinatu gabe. Hori da aukerarik onena. Baliteke frijituta gozoagoak izatea, baina gomendagarria dena gordinik edo txigortuta jatea da, gatzik erantsi gabe. 

Besterik gabe jan ditzakezu, edo hainbat errezetatan gehitu, adibidez, Eroski Consumer-ek eskainitako hauetan. Entsaladatan, pasta eta arrozarekin, arrain eta haragiekin, jogurtarekin… Energia-txutea emango dizute eguneko edozein unetan.  

Ikusten duzunez, gantzek oso funtzio garrantzitsuak dituzte organismoan eta, horregatik, ez dira inola ere kendu behar. 

Gakoa da elikagaietan modu naturalean dauden gantzak aukeratzea, gantz gehienak aseak izatea, gutxien gomendatzen direnak saihestea (erreparatu nutrizio-etiketari) eta kantitateak zaintzea. 

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
365981