Ardi-gatzatu tarta kuiarekin
- Postrea
- 4021 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean
Prestaketa
Lehenengo eta behin, kuia zuritu eta labean egin behar dugu, tenperatura ertainean, ordubetez. Gero, egindako kuia birrindu (aldez aurretik haziak kenduta), espezieekin nahastu, berriz birrindu eta gorde egingo dugu.
Arrautzak irabiatuko ditugu azukrearekin, bolumena bikoiztu arte eta kuia errearen purearekin, bigundutako gurinarekin (moldea bustitzeko apur bat gorde) eta ardi-gatzatuekin nahastuko dugu pixkanaka. Azkenik, irina gehituko dugu poliki-poliki eta mugimendu inguratzaileak eginez, dena nahastu.
Limoi azala birrindu eta orean botako dugu, kanela koilaratxo batekin.
Molde biribil bat gurineztatu ondoren, barrualdea irineztatu eta tartaren nahasketa botako dugu.
Moldea aldez aurretik berotutako labean sartuko dugu, 200 gradutan, 45 minutuz. Denbora hori igaro ondoren, tarta eginda dagoen ala ez egiaztatzeko, burruntzi batekin tarta zulatuko dugu; burruntzia garbi ateratzen bada mamitu dela esan nahiko du, aldiz, ore zatitxoekin ateratzen bada, minutu pare bat gehiago utziko beharko dugu labean. Tarta mamitutakoan, labetik aterako dugu.
Kontu handiz moldetik aterako dugu eta, zerbitzatu baino lehen, hozten utzi sareta baten gainean.
Azukre-hautsarekin, fruitu gorriekin eta mendarekin apainduko dugu.
Osagaiak (4 personas)
- 8 gatzatun
- 250 g kuian
- 150 g azukren
- 2 arrautzan
- 100 g irinn
- 100 g gurinn
- 1 g kanela-hautsn
- 2 g jengibre-hautsn
- 1 g iltze-belar hautsn
- 2 g banillan
- Limoi baten birrinduran
- Â
- Apaintzeko:n
- Glas azukrea, andere-mahatsak, ahabiak, masustak eta mendan
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
