Babarrun-entsalada olio-ozpin barazkidunarekin eta salteatutako olagarroarekin

  • Lehenengo platera
  • 5441 visitas
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Babarrun-entsalada olio-ozpin barazkidunarekin eta salteatutako olagarroarekin

Descargar

5/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Arabako arrozina babarrun zuri egosiak xukatu, eta pixka bat onduko ditugu oliba-olioarekin, gatz pittin batekin eta ozpin-tanta batzuekin. Tipula gorria garbitu eta zerrenda finetan ebakiko dugu; uraza-orriak garbitu eta zatituko ditugu. Azkenik, Eusko Label tomatea eta piper berdea garbitu, eta brounoisse erara zatituko ditugu. Barazkiak babarrun gozatuekin nahastuko ditugu, eta 15 minutu inguru utziko ditugu marinatzen (uraza izan ezik). Ahora sartzeko moduko zatitxoak egingo ditugu Eroski Natur olagarro egosiarekin, oliba-olioz bustiko ditugu, eta buelta eta buelta salteatuko ditugu, oso zartagin beroan. Kanpoaldea egin ahala aterako ditugu zatiak, gatz puntua emango diegu, eta gozatutako babarrun zurien entsaladaren gainean zerbitzatuko dugu, albaka-hostotxoekin ukitu aromatikoa emanda eta piperrauts gozo ukitua jarrita

Osagaiak (4 personas)

  1. 200 g babarrun zuri egosin
  2. 100 g Eusko Label uraza-orrin
  3. 100 g olagarron
  4. 1 tipuleta gorri freskon
  5. 1 Eusko Label tomaten
  6. 1 Eusko Label piper berden
  7. 40 ml oliba-olio birjinan
  8. 15 ml sagardo-ozpinn
  9. Gatz apur batnAlbakan
  10. Piperrauts gozoan

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/