Kardua baratxuri eta urdaiazpiko frijitukiarekin
- Lehenengo platera
- 4490 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 227 11%
- Azukreak
- 5,6g 6%
- Koipeak
- 7g 10%
- Koipeak saturatuak
- 2g 11%
- Gatza
- 1g 16%
Prestaketa
Karduak ondo garbitu eta, behar izanez gero, barazkiei azala kentzeko gailu batekin zurituko ditugu zurtoinaren alderdi bigunena soilik utzi arte.
Garbitu ondoren, 5 bider 5 zentimetroko zati erregularretan moztu eta gazitutako ur irakinetan sartuko ditugu.
Egosteko ur horretan koilarakada bat irin, limoi-zukua eta gatza disolbatuko ditugu (limoiak eta irinak kardua egosten ari den bitartean oxidatu eta belztu ez dadin balio dute).
Kardua bigundu denean, egosketako uretatik atera, xukatu eta gorde egingo dugu.
Lurrezko ontzi batean baratxuria berotzen jarriko dugu olioarekin batera. Berotzen hasten denean, sotoko urdaiazpikoa gehituko dugu kubo txikitan zatituta. Ondoren, perrexil xehatua gehituko dugu eta jarraian, perrexila erre gabe, koilarakada bat irin gehitu eta bizi-bizi eragingo diogu guztiari.
Kardu egosia frijitukiarekin nahasiko dugu kazolan, eta basokada bat ardo zuri eta basokada bat ur gehituko dizkiogu.
Dena irakiten utziko dugu 10 minutuz, gatza bota eta lurrezko kazolan bertan edo labean aldez aurretik berotutako plater indibidualetan zerbitzatuko dugu kardua hoztu ez dadin.
Kardua zapore mikatz samarreko eta oso testura bereizgarriko barazkia da. Bitamina eta mineral ugari ditu, eta baita osasunerako oso onuragarriak diren efektu antioxidatzaileko substantziak ere. Gainera, ura denez bere osagai nagusia, ez du ia kaloriarik eta elikagai perfektua da pisua kontrolatzeko dieta egiten duten pertsonentzat. Karduari laguntzeko baratxuriarekin eta urdaiazpikoarekin egindako olio errea egiten da, platerari zapore eta itxura oso atseginak emateaz gain, proteina- eta koipe-edukia gehitzen diona urdaiazpikoari esker.
Osagaiak (4 personas)
- 800 g kardu
- 2 baratxuri-ale
- 200 g urdaiazpiko serrano
- 40 ml oliba-olio
- 200 ml ardo zuri
- 200 ml ur
- 20 g irin
- 50 ml limoi-zuku
- Gatz pixka bat
- Perrexila
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
