Dilista-kaputxinoa SeleQtia foie-zatitxoekin
- Hasierakoa
- 3044 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 2 ordu baino gehiago

Prestaketa
Kazola altu batean barazkiak (azenarioa, tipula, baratxuria eta porrua) olio berotan salteatuko ditugu, eta, gero, kazola berean dilistak egosiko ditugu.
Barazkiak salteatuta, dilistak bota, urez estali eta egosi egingo ditugu.
Egosten direnean, dilistak eta barazkiak egosketa-urarekin batera puregailutik pasako ditugu, esne-gain likidoa bota eta iragazki batetik pasako dugu.
Su txikian egosten utziko dugu, minutu gutxi batzuk. Gatza eta piperbeltza botako dizkiogu.
Dilista-krema aho zabaleko kopa batera botako dugu, eta, gainetik, oliba-olioarekin findutako patata-pure pixka bat eta esne-gaina botako dizkiogu, gatz eta piperrauts pixka batekin.
Patata-kremaren gainean foie puska bat jarriko dugu, zatituta, ez itsasteko zartagin batean horitu eta gero.
Osagaiak (4 personas)
- -150 g dilista
- -50 g SeleQtia foie
- -1 azenario
- -30 g tipula
- -1 porru
- -1 baratxuri-ale
- -150 ml esne-gain likido
- -4 g gatz
- -40 ml oliba-olio
- -100 g patata-pure
- -40 ml oliba-olio
- -40 ml esne-gain likido
- -4 g gatz
- -Piperbeltza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
