Ensalada de zanahoria con cebolleta y pimientos

  • Lehenengo platera
  • 3733 visitas
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Ensalada de zanahoria con cebolleta y pimientos

Descargar

kcal
244 12%
Azukreak
11g 13%
Koipeak
20g 29%
Koipeak saturatuak
3g 17%
Gatza
0,5g 8%
/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Azenarioak zerrenda finetan moztu eta ontzi batean jarriko ditugu ur irakinetan (azenarioak estaltzeko adina) gatz pixka batekin, eta 30 bat segundoko irakinaldia emango diegu. Galdarraztatu ondoren, txorrotako ur hotzetan freskatu eta gorde egingo ditugu. Tipuletak zuritu eta piperrekin batera zatituko ditugu zerrenda finetan (juliana eran moztuta). Entsalada-ontzi batean galdarraztatutako azenario-zerrendak jarriko ditugu, zerrenda finetan moztutako tipuleta eta piperrekin batera. Olio-ozpina prestatuko da oliba-olioarekin, ozpinarekin eta gatzarekin, eta irabiatu egingo da saltsa homogeneo bat lortu arte. Ongarria kontsumitzeko unean gehituko da.
Plater honek antioxidatzaile, bitamina, mineral, ur eta zuntz ugari du. Azenarioa ur eta karbohidrato asko dituen barazkia da, eta beta-karoteno edo A probitamina ikaragarri duena. E bitamina izateaz gain, bi substantziek antioxidatzaile gisa lan egiten dute gure organismoan eta erradikal askeak neutralizatzen laguntzen dute. Hori dela eta, azenarioak maiz kontsumitzeak gaixotasun kardiobaskular eta degeneratiboen eta minbizien arriskua murrizten laguntzen du.   Piperra da C bitamina gehien duen elikagaia, eta kozinatu gabe badago, beroarekiko sentibera den bitamina horren kontzentrazio guztiari eusten dio. Tipulak, bestalde, beste konposatu antioxidatzaile batzuk ditu. Beraz, entsalada honek bitamina, mineral eta gure osasuna babesten duten substantzia ugari ditu.  

Osagaiak (4 personas)

  1. 400 g azenario
  2. 200 g tipuleta
  3. Piper berde bat
  4. Piper gorri bat
  5. Tipuleta
  6. 80 ml oliba-olio
  7. 20 ml ozpin
  8. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/