txahal-entrekota Proventzako erara egindako tomatearekin
- Bigarren platera
- 3681 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 230 12%
- Azukreak
- 2,5g 3%
- Koipeak
- 8g 12%
- Koipeak saturatuak
- 3g 17%
- Gatza
- 0,5g 9%
Prestaketa
Tomateak erditik zentzu perpendikularrean moztuko ditugu. Estutu egingo ditugu, haziak kentzeko. Ondoren, pixka bat gazitu eta alderantziz utziko ditugu, xuka daitezen.
Olioa zartagin batean berotu eta tomateak botako ditugu, moztu dugun aldea buruz behera jarrita. Kozinatzen hasten direnean, eta, ertzetatik azala altxatzen zaienean, buelta emango diegu.
Frijitzen diren bitartean, baratxuriak zuritu eta brunoisse eran -oso txiki txikituta- txikituko ditugu. Txikitu eta gero, ogi arraspatuarekin nahasiko ditugu.
Tomateak karamelutzen hasten direnean, zartaginetik atera eta labe-erretilu batean ipiniko ditugu. Tomateen zartagin berean ogi arraspatua, perrexil txikitua, ezkai lehorra eta baratxuria gehituko ditugu, eta nahasketa gorrituko dugu. Ondoren, txigortutakoan, tomateen gainetik hautseztatuko dugu.
Labea 180 ºC-tan berotuko dugu hamar minutuz, eta gero tomateak sartuko ditugu. Kontuz ibili beharra dugu, lehor ez daitezen. Entrekotak plantxan edo zartagin itsasgaitz batean erreko ditugu oliba-olio apur batekin, buelta eta buelta. Eginda daudenean, gatza gehituko diegu. Entrekotak Proventzako erara egindako tomateekin zerbitzatuko ditugu.
Txahal-haragia gehien jaten den horietako bat da; izan ere, kalitate oneko proteina-iturri izateaz gainera, zapore atsegina eta testura egokia ditu. Kasu honetan, haragia tomatearekin batera egin dugu, eta horrek zenbait bitamina eta antioxidatzaile ematen dizkio platerari, kolorea emateaz gainera. Platera gozatzeko, osagai ezberdinak erabiltzen dira (ezkaia, baratxuria, perrexila eta piperbeltza). Beraz, platerak zapore berezia du. Ez da beharrezkoa gatza gehitzea, eta hori onuragarria izan daiteke hipertentsioa edo likidoen erretentzio-arazoak dituzten pertsonentzat. Â
Osagaiak (4 personas)
- 600 g txahal-entrekot
- 2 tomate
- 2 baratxuri-ale
- 20 g ogi arraspatu
- 40 ml oliba-olio
- Perrexila
- Ezkaia
- Gatz pixka bat
- Piperbeltza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
