Esnea kakaoarekin, olo malutekin, fruitu lehorrekin eta sagarrarekin

  • Postrea
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun hasiberrientzat
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Esnea kakaoarekin, olo malutekin, fruitu lehorrekin eta sagarrarekin

Descargar

kcal
359 18%
Azukreak
15g 17%
Koipeak
18g 26%
Koipeak saturatuak
4,1g 21%
Gatza
0,18g 3%
/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Garbitu ongi sagarrak, eta zatitu. Bol batean nahastu fruitu lehor txikituak, olo-malutak eta sagar zatiak. Berotu esnea, gehitu kakao purua, eta disolbatu ongi. Erabiliko diren 4 katiluetan bota esnea, eta jarraian banatu olo maluten, fruitu lehorren eta sagarraren nahastea.
Errezeta hau aukera ona da gosarian, azkenburuan nahiz askarian. Era askotako elikagaiak ditu, guztiak osasungarriak, eta askotariko onurak ekarriko dizkigute nutrizioari dagokionez: kalitateko proteinak (esnea), landare proteinak (fruitu lehorrak eta oloa), koipe kardio-osasungarriak (fruitu lehorrak), karbohidrato konplexuak (oloa), zuntza (oloa, fruitu lehorrak, sagarra) eta osagai guztiek ematen dituzten bitamina eta mineral ugariak. Zapore gozoagoetara ohituta bagaude, gure gustua berriz hezten has gaitezke edulkoratzaile apur bat erabiliz eta gutxika murriztuz, edo beharbada, nahikoa izan daiteke kanela apur bat botatzea.  

Osagaiak (4 personas)

  1. 800 ml esne
  2. 40 g kakao puru disolbagarri
  3. 100 g olo maluta
  4. 100 g fruitu lehor
  5. 2 sagar
  6. Kanela ehoa (aukeran, nahierara)

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/