Foiea, piku-chutneyarekin eta mahatsekin

  • Tapas/pintxo
  • 4083 visitas
Zailtasuna
Zailtasun baja
Denbora
Menos de 30 minutos
Prezio alto
Prezio alto
Nutrizio-sailkapena
Foiea, piku-chutneyarekin eta mahatsekin

Descargar

kcal
411 21%
Azukreak
31,86g 35%
Koipeak
23,43g 33%
Koipeak saturatuak
9,24g 46%
Gatza
0,63g 11%
/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Foiea moztu eta izoztu. Zartagin batean, su ertainean, markatu foiea bi aldeetatik. Jarri laberako erretilu batean, paper xurgatzailearekin, soberan dagoen gantza kentzeko. Chutneya prestatzeko, jarri piku-marmelada katilu handi batean. Erantsi ozpin baltsamikoa eta jengibre-birrindua. Nahastu. Erantsi espeziak. Amaitzeko, bota gatza eta piperbeltza. Dastatu eta, behar izanez gero, gehiago bota. Gorde. Mahatsak salteatzeko, zartagin batean jarri Pedro Ximenez edo beste ardo gozo bat su ertainean. Utzi alkohola lurrundu arte eta loditu. Erantsi mahatsak eta utzi karamelizatzen hiru minutuz. Kendu sutik, lau zatitan moztu eta gorde. Zerbitzatzeko, plater batean jarri piku-chutneya. Jarraian, jarri plantxan egindako foiea eta ogi txigortua. Amaitzeko, jarri mahats karamelizatu zatiak eta lore gatz pixka bat.
Mokadutxoak dira, kanapeak, zehazki eta kalitate handiko produktuak dituzte; otordu berezi batean jateko eta mahaikideak harritzeko paregabea da. Menua pixka bat orekatzeko, barazkiak dituzten beste mokadutxoak jar daitezke eta plater nagusi gisa arraina, adibidez. Nutrizio-propietateak. Badakigu foiea animalia-jatorriko produktua dela eta gantz-kantitate handia duela; horregatik, noizean behin baino ez dugu kontsumitu behar. Errezeta honetan, azukreak osagaiek berez dituztenak dira: mahatsenak eta EROSKI SELEQTIA marmeladak duen % 67 pikuena.

Osagaiak (4 personas)

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/