Fruta-zukuarekin eta jogurt krematsuarekin egindako poloak
- Postrea
- 4816 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago

Prestaketa
Ziropa sinple bat prestatuko dugu eta horretarako, irakiten jarriko ditugu ura eta azukrea, kazola batean. Bor-bor egiten duenean, su txikian jarriko dugu eta egosten utziko dugu pare bat minutu. Gero sutik kenduko dugu eta guztiz hoztu arte itxarongo dugu. Ziropa erdia hartu eta zukuarekin nahastuko dugu, ondoren hozten uzteko. Jogurtarekin nahastuko dugu gainerako ziropa eta hozten utziko dugu hori ere. Poloak egiteko moldeak beteko ditugu zukua eta
jogurta txandakatuz, modu irregularrean, eta gero izozkailuan sartuko ditugu. 24 ordu egon beharko
dira bertan.
Osagaiak (8 personas)
- Eroski SELEQTIA markako mingrana-zukua, 400 ml
- 2 jogurt greko
- 100 gr azukre
- 100 gr ur
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
