Oilarra plantxan limoiarekin eta baratxuri samur salteatuekin
- Bigarren platera
- 4206 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 333 17%
- Azukreak
- 2g 2%
- Koipeak
- 16g 23%
- Koipeak saturatuak
- 3g 14%
- Gatza
- 1g 13%
Prestaketa
Oilarrei burua, saihetseko hezurrak eta tripak kenduko dizkiegu. Garbitu ondoren, zeharkako ebakiak egingo dizkiegu bizkorrago egin daitezen. Zartagin itsasgaitz batean oliba-olio pixka bat jarri eta su ertainean 2 minutuz egingo ditugu alde banatatik, egiten doazen heinean gatz pixka bat eta limoi-zuku tanta batzuk gainetik botaz. Â Zartagin berean eta olio pixka bat gehiagorekin, baratxuri samurrak salteatuko ditugu gorritu arte. Baratxuri samurrekin eta limoi-xerra batekin lagunduta zerbitzatuko ditugu oilarrak.
Oilarra arrain zuria da, gantz gutxikoa eta balio biologiko handiko proteina ugarikoa. Gainera, zapore leuna duenez, lagungarri izan daiteke txikienak arraina jaten ohitzeko. Plater honetan plantxan egiten denez, oilarraren kaloriak ez dira gehituko. Limoi-saltsa arin batekin eta baratxuri samurrekin lagunduta zerbitzatzen denez, plater oso egokia da koipe eta kaloria gutxiko dieta egin behar dutenentzat. Errezeta hau egiteko moduari eta platera osatzen duten elikagaien nutrizio-propietateei esker, edozeinentzat egokitzat jo daiteke, arrainari alergia diotenentzat izan ezik. Â
Osagaiak (4 personas)
- 1,8 kg oilar
- 100 g baratxuri samur
- 60 ml oliba-olio
- Limoi bat
- Gatz pixka bat
Completa tu menú
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
