Gazpatxoa Andaluziako erara
- Hasierakoa
- 3937 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun hasiberrientzat
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 149 7%
- Azukreak
- 3,6g 4%
- Koipeak
- 11g 15%
- Koipeak saturatuak
- 1,6g 8%
- Gatza
- 0,5g 8%
Prestaketa
Garbitu eta laurdenetan moztutako tomatea, garbitu eta haziak kendutako piperra, zuritu eta zatitutako luzokerra eta zuritu eta barruko zurtoina kendutako baratxuria irabiagailuan pasatuko ditugu. Nahaskia iragazkian pasatu eta ateratzen den zukuari hauek gehituko dizkiogu: ur hotzetan beratutako ogi-mamia, oliba-olioa, ozpina eta gatz pixka bat.
5 minutuz birrinduko dugu irabiagailuan potentzia handienean, krema fin bat geratu arte. Lodiegia bada, ur hotz pixka bat gehi dezakegu eta berriro birrindu, nahi den loditasuna lortu arte.
Gatza bota eta hozkailuan ordubetez edukiko dugu pitxer batean. Zerbitzatzeko unean, guztiari eragingo diogu, oliba-olio birjina estra tanta batzuk gehitu eta ogi-txigorki batzuekin, luzoker-zati batzuekin eta piper berde xehatuekin lagunduta zerbitzatuko dugu.
Errezeta osasungarria, zaporetsua, freskagarria eta erakargarria da. Mantenugai garrantzitsuak ditu eta horien artean hauek nabarmentzen dira: potasioa, zuntza, iodoa, zinka eta A, B1, B2, B3, B6, B9, K, C eta E bitaminak. Plater arina eta kolesterolik gabea da. Onuragarria da zirkulazio-aparaturako eta sistema kardiobaskularrerako, eta egokia ohiko kontsumo baterako eta kontsumitzaile askorentzat. Â
Osagaiak (4 personas)
- 350 g tomate heldu
- 50 g piper berde
- 50 g luzoker
- Baratxuri-ale bat
- 50 g ogi-mami
- 40 ml oliba-olio birjina estra
- 10 ml jerez ozpin
- 4 g gatz
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
