Indioilar-azpizuna kuiatxo-tagliatellekin

  • Bigarren platera
  • 4165 visitas
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minututik ordubetera
Prezio baxua
Prezio baxua
Nutrizio-sailkapena
Indioilar-azpizuna kuiatxo-tagliatellekin

Descargar

kcal
344 17%
Azukreak
21,32g 24%
Koipeak
11,16g 16%
Koipeak saturatuak
1,79g 9%
Gatza
0,99g 17%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Azpizunak prestatzeko, labea 200 ºC-tan aurreberotu. Gatzpipertu azpizunak eta bota olioa zartagin batean. Bero dagoenean, erantsi haragia eta gorritu 3 minutu inguruz alde bakoitzetik. Erantsi baratxuria eta utzi egiten minutu batez, kolorea hartzen hasi arte. Ondoren, gehitu eztia, ziapea eta ura, eta nahastu. Berriro gatzpipertu eta eragin, osagaiak ondo integratzeko. Kozinatu minutu pare bat gehiagoz zartaginean eta sartu labean azpizunak kozinatuta egon arte. Tagliatelleak egiteko moztu espirilizadorearekin eta gorde. Bota olioa zartagin batera eta sueztitu baratxuria gorritzen hasi arte. Gehitu kuiatxoa eta erregosi bi minutuz, gutxi gorabehera. Zartaginetik atera eta iragazgailu baten gainean xukatzen utzi. Gehitu ziazerbak zartaginean eta erregosi bizpahiru minutuz. Azkenik, kuiatxoa berriro sartu eta ziazerbekin nahasi. Zerbitzatu indioilar-azpizunak tagliatellekin batera eta hautseztatu tipulin xehatua gainetik.
Barazki jakin batzuk (kuiatxoa, azenarioa) aurkezteko modu honek, barazkiak jateko moduari barietate handiagoa eskaintzeaz gain, gordinik edo apur bat kozinatuta kontsumitzea errazten du, bitamina-edukia hobeto zaintzen duena. Nutrizio-propietateak. Indioilarra haragi zuria da, gantz gutxi edo neurrizko kopurua duena.

Osagaiak (4 personas)

  1. • 650 g indioilar-azpizun
  2. nn• 2 baratxuri-atal n
  3. n• 100 g ezti
  4. nn• 4 koilarakada Dijon ziape n
  5. n• 3 koilarakada ur
  6. nn• Gatza n
  7. n• Piperbeltza
  8. nn• Tipulin pixka bat nn
  9. Olioa
  10. nKuiatxo-tagliatelleakn
  11. n• 200 g kuiatxo
  12. nn• 100 g ziazerba nn
  13. • Baratxuri-atal 1 n
  14. n• koilarakada olio

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/