Intxaur-saltsa brioche ogi txigortuarekin eta mango-izozkiarekin

  • Hasierakoa
  • 3190 visitas
Zailtasuna
Zailtasun hasiberrientzat
Denbora
1 eta 2 ordu bitartean
Intxaur-saltsa brioche ogi txigortuarekin eta mango-izozkiarekin

Descargar

/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Intxaurrak egurrezko arrabolarekin edo almaizarekin zapaldu, ore fina lortu arte. Bestalde, esnea irakiten jarri, kanela-zotz batekin, eta, irakiten hasten denean, zotza kendu eta intxaurrak bota. 30 minutuz egosi. Gero, azukrea bota, eta beste 5 minutuz egosten utzi. Egurrezko koilara batekin dena nahastu, intxaur-saltsa krematsua lortu arte. Amaitzeko, hozten utzi. Brioche opilekin lagunduko dugu. Horretarako, opilak esnetan pixka bat busti, eta gurin eta azukrearekin igurtzitako zartagin batean kanpoaldea txigortu. Komeni da ez itsasteko zartagina izatea. Platerean bolatxo bat mango-izozki jarri, ukitu freskagarria emateko.

Osagaiak (4 personas)

  1. - 600 ml esne oso
  2. - 2 kanela-zotz
  3. - 100 g intxaur
  4. - 100 g azukre
  5. - 250 g brioche ogi
  6. - 15 g azukre

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/