Itsas-zapoa baratxuri eta udarezko muselinarekin alberjinia oinarri baten gainean

  • Segundo plato
  • 3818 visitas
Zailtasuna
Zailtasun media
Denbora
Prezio medio
Prezio medio
Nutrizio-sailkapena
Itsas-zapoa baratxuri eta udarezko muselinarekin alberjinia oinarri baten gainean

Descargar

kcal
383 19%
Azukreak
11,15g 12%
Koipeak
22,57g 32%
Koipeak saturatuak
3,75g 19%
Gatza
0,59g 10%
/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Garbitu alberjiniak, eta moztu 1 cm baino pixka bat gehiagoko xerratan. Jarri xerrak laberako erretilu batean, gatzpipertu eta gozatu oliba-olio birjina estra apur batez. Eman buelta eta egin gauza bera. Sartu labean eta eduki 180 gradutan 30-35 minutuz, gorritu arte. Erretilu berean, jarri baratxuri-burua, eta erre labean 40 minutuz. Gorde alberjinia. Zuritu baratxuria eta utzi hozten. Bien bitartean, zuritu udarea eta zatitu kubotan. Gorritu zartaginean gurin pixka batekin, eta gorrituta dagoenean, apartatu eta gorde. Markatu zapo-xerrak oliba-olio estra birjinarekin pare bat minutuz alde bakoitzetik eta gorde. Nahastu bol batean maionesa, baratxuria, eztia eta udarea. Irabiatu purea egin arte. Igurtzi zapo-xerrak purearekin eta gainerre labean, gorritu arte. Zerbitzatu alberjinia errearen oinarri baten gainean eta ezkai- edo perrexil-adarrez apainduta.
Osagai nagusitzat arraina eta barazkiak dituen errezeta gozo, harrigarri eta osasungarria. Zapoa arrain zuria da. % 1 gantz baino gutxiago du, eta kalitate handiko proteinaren % 16 du, hau da, 100 gramoko 70 kcal, gutxi gorabehera. Era berean, B12 bitamina, B6 bitamina, fosforo eta selenio eduki nabarmena dauka. Alberjiniak plateraren nutrizio-kalitatea handitzen du, elikagai interesgarriak gehituz, hala nola zuntza. Ba al zenekien…? Zapoak kendu beharreko zati asko dituen arren, dena aprobetxatu daiteke eta haren buru, azal eta hezurrekin kremak, arrozak, zopak, patatak eta beste hainbat errezeta pestatzeko salda zaporetsuak egin.

Osagaiak (4 personas)

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/