Kuia-krema otarrainxkekin eta tomatearekin

  • Lehenengo platera
  • 3934 visitas
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minututik ordubetera
Kuia-krema otarrainxkekin eta tomatearekin

Descargar

/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Zuritu otarrainxkak eta gorde oskolak eta buruak batetik eta otarrainxken haragia bestetik. Erregosi otarrainxken oskolak eta buruak eta iragazi. Ondoren, olio horrekin prestatuko dugu kuia-krema Garbitu tipuleta, moztu juliana erara (zerrenda mehetan) eta egin kazola batean, su motelean, itsaski zaporea duen olio apur batekin. Tipuleta gorritzen hasia denean, gehitu porruak (zati zuria), garbi eta zerrenda mehetan moztuta. Bota bi baratxuri-atal ere, zurituta eta xerra mehetan moztuta. Sueztitu 30 segundoz eta, jarraian, gehitu kuia zurituta, garbi eta tamaina desberdineko zatitan moztuta, azenarioa zurituta eta xerratan, eta patatak zurituta eta xerratan ere. Estali guztia otarrainxka-oskolak egosteko erabilitako urarekin, itsas ukitua duen salda lortzeko, barazkiak eta patata estali arte justu. Barazki eta patata nahastea irakiten hasia denean, bota gatz apur bat. Estali kazola, eta utzi 40 minutuz su motelean irakiten. Kuia, patata eta azenarioa egosita daudenean, atera sutik kazola eta xehatu barazkia puregailuarekin edo irabiagailuarekin, krema suabea eta uniformea lortu arte. Lodiegia geratzen bada, bota ur beroa, jarri gatz-puntuan, eta eman irakinaldi arina zaporeak bateratzeko. Hori eginik, zerbitzatzeko prest egongo da. Kremaren osagarri, zerbitzatu otarrainxka zatitxo batzuk, zartagin batean baratxuri pixka batekin eta oliba-olioarekin salteatuak eta flanbeatuak. Oinarrian, jarri tomate lehorrak eta ogi txigortu birrindua, eta eman oliba-olio ukitu bat.

Osagaiak (4 personas)

  1. 250 g kuiann
  2. 150 g porru (zati zuria)n
  3. 100 g azenarion
  4. 100 g tipuleta freskon
  5. 200 g patatan
  6. 2 baratxuri-ataln
  7. 30 ml oliba-olio
  8. birjina estran
  9. Gatz apur batn
  10. 250 g otarrainxkan
  11. Ogi biribil txigortuan
  12. Tomate lehorrak

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/