Kuiatxo-raviolia bakailao ajoarrieroarekin beteta
- Bigarren platera
- 4310 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago
Prestaketa
Ajoarrieroaren frijitukia prestatuko dugu (tipula, piper berdea, kaiena apur bat, pikillo piperra eta baratxuri-aleak zurituta eta laukitxo txikietan zatituta, brounoisse eran)
Behin barazkiak egindakoan, tomatea zuritua eta zatitua gehituko diogu, urik gabe. Barazki frijitu guztia konfitatu eta, une horretan, gatz- eta azukre-puntuan jarri.
Ajoarrieroari papurtutako bakailao pixka bat eta zatitutako otarrainxka puska batzuk gehituko dizkiogu. Ondoren, dena salteatu, epeldu, xukatzen utzi eta gorde egingo dugu.
Kuiatxoa garbitu eta mandolina batekin xerra luze eta meheak egingo ditugu. Gero, kuiatxo-xerrei gatz apur bat bota behar diegu, ur pixka bat bota dezaten eta ravioli-forma emateko moldakorragoak izan daitezen.
Xerra bi jarriko ditugu gurutze forman eta horien erdian, otarrainxkak eta SeleQtia bakailaoaren ajoarriero koilaratxo bat jarriko dugu.
Orduan, kuiatxoa pakete bat balitz bezala itxiko dugu. Zartagin itsasgaitz batean, olio pixka bat jarri eta lehendabizi txigortuko dugun ravioliaren aldean (hau da, goiko geruzan) azukre beltz apur bat jarriko dugu. Alde bietatik txigortuko dugu.
Otarrainxken zukuarekin arindutako bizkaitar saltsa batekin zerbitzatuko dugu.
Osagaiak (4 personas)
- 250 g kuiatxo ertainn
- 250 g EROSKI SELEQTIA bakailao gatzgabetun
- 250 g otarrainxka freskon
- 50 g tipulan
- 50 g piper berden
- 50 g pikillo pipern
- 2 berakatz-alen
- 1 tomate heldun
- 100 ml oliba-olio birjina estran
- 10 g azukre beltzn
- Gatzan
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
