solomoa ziapearekin

  • Bigarren platera
  • 4868 visitas
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
30 minututik ordubetera
solomoa ziapearekin

Descargar

kcal
322 16%
Azukreak
7,8 9%
Koipeak
14g 21%
Koipeak saturatuak
5g 27%
Gatza
1g 11%
/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Txerri-solomoa erretzeko sarearekin lotuko dugu, forma galdu ez dezan eta zilindro perfektu forma har dezan. Kalitatezko ziapearekin, laranja-zukuarekin, baratxuri txikituarekin, gatzarekin eta oliba-olioarekin gozatuko dugu. Haragia labeko erretiluan jarriko dugu. Labea 180 ºC-tan berotutakoan, bero dagoenean, erretilua sartuko dugu maneatutako txerri-solomoarekin. Egoste-prozesuaren erdian, ardo zuri kopa batekin eta laranja-likore ('Grand manier' edo antzekoren bat) koilarakadatxo batekin bustiko dugu. 45 minutu igarotakoan, labetik atera eta jalkitzen utziko dugu. Erretzean ateratako zukuak haragiaren zukua jaso, zartagin batean bota eta erdiraino urrituko dugu. Esne-gain likidoa gehitu eta urritzen utziko dugu su txikian, krema homogeneo bat lortu arte. Gatz-puntuan jarriko dugu. Solomo errea xerra finetan moztu, eta gainetik ziape-krema botako diogu. Patata-purearekin eta oliba-olio apur batez salteatu ditugun laranja-atal batzuekin lagunduta zerbitzatuko dugu.
Txerri-solomoak karbohidrato gutxi ditu, baina kalitate oneko proteina, gantz ase eta kolesterol asko. Hala ere, gantz gutxien duen txerriaren zatia da. Potasioa, iodoa, sodioa, zinka, burdina, fosforoa eta bitaminak (B3, B9, B12, C eta K) nabari dira. Halaber, ziape-, sodio-, kaltzio-, potasio-, zuntz-, zink-, magnesio-, fosforo- eta B taldeko bitamina-dosi altuak ditu. Laranjekin eta laranja-likorearekin prestatzen da; hortaz, azukre asko izango du (kontuan hartu beharrekoa), baita laranja freskoak emandako potasio, magnesio, zuntz eta C bitamina ugari ere. Errezeta horrek kaloria asko ditu, eta koipe-kantitatea ertaina da. Ondorioz, neurriz jan behar da.  

Osagaiak (4 personas)

  1. 600 g txerri-solomo oso
  2. 40 g Dijoneko ziape
  3. 75 ml ardo zuri
  4. 20 ml laranja-likore
  5. 2 laranja
  6. 100 ml esne-gain likido
  7. 20 ml oliba-olio
  8. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/