Mairu-pintxoak barazkiekin

  • Bigarren platera
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
2 ordu baino gehiago
Mairu-pintxoak barazkiekin

Descargar

/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

1.-Katilu edo ontzi batean arkumea marinatu. Lehenbizi, osagai lehorrak nahastu: kurkuma, piperrauts gozoa, kuminoa, kanela, gatza eta piperbeltz beltza. Gero, likidoak bota: limoi erdiaren zukua eta oliba-olio birjina estra. Osagai guztiak nahastu. 2.-Aparte, almaiz batean lehenbizi baratxuri txikituak xehatu gatz pixka batekin eta zurrusta bat oliba-olio birjina estra botatzen joan pixkanaka (aliolia egingo bagenu bezala). Gero, bota perrexila eta martorria txiki-txiki eginda, eta olio gehiago bota. Xehatzen jarraitu. Gero, gehitu tipula bruinose eran moztuta eta olio gehiago bota, eta xehatu, pasta lodi bat lortu arte. 3.-Bota arkumea kubotan moztuta eta espeziatan ontzutua, nahastu eta almaizeko nahastea gehitu. Haragia ondo busti osagai guztiekin. Hozkailuan 5 orduz gutxienez marinatzen utzi, estalita. 4.-Barazkiak sueztitu: tipula, piper gorria, berdea eta horia juliana eran moztuta, oliba-olio birjina estra eta gatz pixka batekin. 5.-Broxetak kordatu, 20 cm-ko broxeta bakoitzean 4 edo 5 arkume-zati jarrita. Zartaginean bi aldetatik markatu kozinatzen diren arte (ez da oliorik behar marinatuta dagoelako). Broxeta guztiak eginda daudenean bota zukua gainetik. Zurrutada bat limoi bota daiteke nahi izanez gero. 6.-Ogia moztu eta barazkiak uztai batekin prestatu platerean, inguruan broxetak jarrita. Entsalada gozo batekin aurkez daitezke.

Osagaiak (4 personas)

  1. Ontzutzeko:nn
  2. -12 g. kurkuma EROSKI (4 koilaratxo)n
  3. -3 g. EROSKI piperrauts gozoa (1 koilaratxo)n
  4. -6 g. kumino hautsean EROSKI (2 koilaratxo)n
  5. -3 g. kanela EROSKI (1 koilaratxo)n
  6. -3 g. piperbeltz beltz ehoa EROSKI (1 koilaratxo)n
  7. -Gatza (pixka bat)n
  8. -Limoi erdia (zukua) NATURn
  9. -50 ml-tik 100 ml-ra oliba-olio birjina estra EROSKIn
  10. -3 baratxuri moren
  11. -20 g. perrexil freskon
  12. -30 g. martorri freskon
  13. -1 tipula zurian
  14. -50 ml-tik 100 ml-ra oliba-olio birjina estra EROSKIn
  15. -Gatza
  16.  
  17. Arkumea barazkiekin:
  18. 1 kilo arkume gutxi gorabehera (harategian eskatu mokaduko kubotan zatitu dezatela)
  19. -1 tipula gorrian
  20. -1 piper gorriann
  21. -1 piper berdea n
  22. -1 piper horian
  23. -Oliba-olio birjina estra EROSKIn
  24. -Gatzan
  25. -6 zerealetako ogia EROSKIn
  26. - EROSKI SUPREME entsaladarekin aurkez daiteke, kanonigoak, uraza gorri eta berde kimuak eta red char (zerba gorria)

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/