Laranja- eta mandarina-marmelada
- Hasierakoa
- 3577 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean

- kcal
- 92 5%
- Azukreak
- 22g 24%
Prestaketa
Errezeta honekin etxean alferrik galtzeko zorian dagoen fruta aprobetxatu ahal izango dugu, esaterako, laranjak edo mandarinak. Kazola batean sagar-azalak eta -bihotzak 10 minutuz edukiko ditugu egosten bi dezilitro uretan eta limoi-zukutan. Uretan bertan utziko ditugu hozten. Horrela, pektinadun ura lortuko dugu, marmelada solidotzen lagunduko diguna.
Laranjak eta mandarinak zuritu, laranja-atalak zatitu, eta kazolan jarriko ditugu sagarra egosteko erabili dugun urarekin (iragazita) batera. Ordubetez edukiko dugu su ertainean. Denbora hori igaro ondoren, azukrea gehitu eta beste 10 minutuz egosiko dugu etengabe eraginez azukrea erre ez dadin. Marmelada puregailuan birrinduko dugu (xeheago utzi nahi badugu), eta hozten eta loditzen utziko dugu erabili baino lehen.
Marmelada osagarri aproposa da hainbat eta hainbat plater egiteko. Errezeta honek kaloria gutxi ditu eta koiperik ia batere ez, baina azukre-iturri garrantzitsua da. Laranja- eta marmelada-marmeladak karbohidratoak, potasioa, fosforoa eta magnesioa ditu, eta baita A, B9 eta C bitaminak ere. Kantitate txikietan gozatzeko errezeta da, baldin eta galarazita ez badago. Â
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
