Mollet arrautzak ziazerbarekin eta mornay saltsa gratinatuarekin
- Lehenengo platera
- 5220 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 30 minututik ordubetera
- Prezio
- Prezio

- kcal
- 392 20%
- Azukreak
- 8,35 9%
- Koipeak
- 28,18 40%
- Koipeak saturatuak
- 13,25 66%
- Gatza
- 1,03 17%
Prestaketa
Labea 200 ºC-tan berotzen jarri.
Tipula zuritu eta kuboetan ebaki. Gurina zartaginera bota eta urtzen denean, tipula eta gatza gehitu. Urre-kolore apur bat hartu arte frijitu. Ziazerbak gehitu eta beste 2 minutuz sueztitu.
Eltze handi batean ur ugari ipini, eta Irakiten hasten denean, arrautzak sartu kontuz, apur ez daitezen. 5 minutuz egosi. Eltzetik atera, ur hotzetan freskatu eta zuritu.
Gorringoak esne-gainarekin irabiatu. Gorde.
Gurina ontzi batean sartu eta urtu. Ondoren, tipula gehitu eta urre-kolorea hartu arte sueztitu. Irina gehitu eta 2 minutuz egin, hagaxka batzuen laguntzarekin. Esnea irabiatzeari utzi gabe isuri bi txandatan, gatz-piperreztatu eta intxaur muskatuarekin ondu. 10 minutuz egin hagaxkekin irabiatzeari utzi gabe, krema koipetsua, leuna eta pikorrik gabekoa lortu arte.
Gazta arraspatua gehitu eta irabiatzeari utzi gabe egin, gazta urtu eta saltsan integratu arte. Sutik kendu eta gorringoak nahastu. Sutara berriro eraman eta irabiatzeari utzi gabe egin ia irakiten hasi arte, baina ez utzi irakiten.
Ziazerbak eta tipula laberatzeko erretilu batean ipini, arrautzak gehitu eta bexamel-saltsarekin estali, gruyere gaztarekin hautseztatu eta 5 minutuz edo urre-kolorea hartu arte labean erre. Berehala zerbitzatu.
Osagaiak (4 personas)
- 8 Eroski SELEQTIA arrautza
- 2 tipula
- 50 g gurin
- 500 g ziazerba
- 3 koilarakada Gruyere gazta arraspatua
- gatza
- Mornay saltsarako
- 2 arrautza-gorringo
- 40 g gurin
- tipula txiki bat, xehatua
- 40 g irin
- 500 ml esne
- 100 g Gruyere gazta arraspatua
- 3 koilarakada esne-gain
- piperbeltz zuri birrindua ontzeko
- intxaur muskatua
- gatza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/

¿Algo que decir? Deja tu comentario:
Comentarios
Actualmente no hay ningún comentario.