Paella

  • Bigarren platera
  • 4852 visitas
Zailtasuna
Zailtasun handia
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Paella

Descargar

/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Oilaskoa txikitu eta gatz-piperrez ondu. Gorde.   Tipula, piperra eta baratxuria kubo txikietan ebaki. Gorde.   Oliba-olioa paella-ontzira bota su ertainean eta arin frijitu oilaskoa urre-kolorea hartzen hasi arte.  Kuboetan txikitutako txorizoa gehitu eta oilaskoarekin batera arin frijitu 5 minutuz.  Paella-ontzia sutik kendu.   Piperra, tipula eta baratxuria gehitu, eta 5 minutuz arin frijitu. Jarraian, tomate arraspatua gehitu eta beste 10 minutuz arin frijitu. Azafraia eta piperrautsa gehitu. Ondoren, nahastu guztia.   Segidan, arroza gehitu eta 2 minutu inguruz sueztitu barazkiekin batera. Oilaskoa eta txorizoa sartu.   Ardo zuria gehitu eta 5 minutu inguruz su altu-ertainean egiten utzi.  Oilasko-salda beroarekin estali eta bota ilarrak gainean. Puntuan jarri.   20 minutu inguruz su altu-ertainean egiten utzi.   Denbora igarota, atera sutik eta utzi 5 minutuz geldi zapi batekin estalita.   Limoi-atalekin zerbitzatu.

Osagaiak (4 personas)

  1. 250 g oilasko
  2. 100 g Eroski txorizo-korda
  3. 1 piper gorri
  4. 1 baratxuri-ale
  5. 1/2 tipula ertain
  6. 1 tomate arraspatu
  7. 60 g ilar
  8. 225 g Eroski arroza
  9. 650 ml oilasko-salda
  10. 100 ml ardo zuri
  11. 8 azafrai-izpi
  12. Piperrauts gozoa
  13. Gatza
  14. 4 koilarakada oliba-olio
  15. 1 limoi

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/