haragiz betetako patatak

  • Lehenengo platera
  • 3232 visitas
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minututik ordubetera
haragiz betetako patatak

Descargar

kcal
320 16%
Azukreak
2,8g 3%
Koipeak
18g 25%
Koipeak saturatuak
4g 20%
Gatza
0,2g 3%
2/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Patatak osorik eta zuritu gabe egosiko ditugu uretan, gatz apur batekin. Egosita daudenean, goiko aldetik ebaki eta zati bat hustuko dugu koilaratxo baten laguntzaz. Bukatzean, geroko utziko dugu. Broinoisse eran txikituko ditugu (oso zati txikitan) tipula, baratxuria eta piper berdea, eta su txikian sueztituko ditugu. Haragia gehitu, sueztitu eta ardo beltzarekin bustiko dugu, eta lurruntzen denean, tomate-saltsa bota eta su txikian 10 minutuz utziko dugu kozinatzen. Oreganoz, albakaz eta piperbeltz beltzez hautseztatuko dugu, eta gatza botako diogu, eta egosi eta hustu ditugun patatak beteko ditugu. Emmental gazta apur batez hautseztatu eta labean sartuko dugu. 200 ºC-tan jarriko dugu, eta, goialdea gainerretzen denean aterako dugu.
Patatak karbohidrato konplexuen iturri dira. Edozein elikagairekin betetzeko egokiak dira. Kasu honetan, patatak haragi txikituarekin bete ditugunez, platerak kalitate altuko proteinak izango ditu; ondorioz, nutrizioari dagokionez, nahiko plater osatua izango da, eta karbohidrato konplexu eta proteina ugari izango ditu. Platerak bitamina eta mineral gehiago izan ditzan, bai eta menu orekatu bat lortzeko ere, gomendagarria da lehenik entsalada edo barazkiak jatea, eta azkenburuko gisa, fruta-ale bat. Patatek oso koipe gutxi dute. Kaloria- eta koipe-kopurua erabilitako sukaldaritza-teknika motaren araberakoa da. Errezeta honetan, patatak egosi eta erre egin ditugu, eta teknika horiek ez dute energia- edo koipe-kopurua handitzen. Horrenbestez, gainpisua edo obesitatea dutenek ere jan dezakete.  

Osagaiak (4 personas)

  1. 4 patata erre huts eta beren mamia
  2. 100 g txahal-haragi txikitu
  3. 50 g tipula
  4. Baratxuri-ale bat
  5. 50 g piper berde
  6. 200 g tomate frijitu
  7. 50 ml ardo beltz
  8. Albaka
  9. Oreganoa
  10. 50 ml oliba-olio
  11. Piperbeltz beltza

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/