Banana errea piperbeltzekin aromatizatuta

  • Postrea
  • 3800 visitas
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Banana errea piperbeltzekin aromatizatuta

Descargar

kcal
132 7%
Azukreak
26g 29%
Koipeak saturatuak
0,1g 1%
Gatza
0,4g 7%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Bananak zuritu eta xerra luzetan zatituko ditugu, labeko erretilu batean jarriko ditugu azukre beltzaren erdia hautseztatuta duen labeko paper gainean. Bananaren gainean gainerako azukrea, askotariko piperbeltz eho berri pixka bat eta gatz pixka bat hautseztatuko ditugu. Labean sartu eta 200 ºC-tan edukiko dugu azukrearen gainazala karamelutzen den arte. Labetik atera eta, epeltzen denean, zerbitzatzeko azpilera atera eta hornigai gisa aurkeztuko dugu.
Banana nutrizio-balio handiko fruta da. Karbohidrato, magnesio eta potasio asko du. Kirolariek horregatik estimatzen dute horrenbeste. Umeek ere oso gogoko dute, zaporetsua, gozoa eta zuritzen erraza delako. Zuntz asko duenez, elikagai aproposa da odoleko kolesterol-maila erregulatzeko eta idorreria nahiz beherakoa prebenitu eta tratatzeko. Egia esan, erraz digeritzen den fruta da, baldin eta ondo helduta badago. Bananak gizentzen duen ala ez jakiteko: banana batek 55 eta 110 kaloria artean ditu, bere tamainaren eta pisuaren arabera. Zenbaiten harridurarako, sagar batek dituen kaloriak, edo agian gutxiago. Fruta-anoekin alderatu behar badugu, tamaina ertaineko eta azalik gabeko banana batek 80 gramo inguru pisatzen du, eta tamaina ertaineko eta azal eta hazirik gabeko sagar batek 150 gramo inguru. Batak zein besteak 70 bat kaloria dituzte. Azukre beltza alde batera utzi edo kantitatea murriztu daiteke, baina azpimarratu egin behar da errezeta honetako azukre gehienak bananak dituenak direla eta fruta osoaren azukreak ez direla azukre sinple gehituak bezain kaltegarriak.  

Osagaiak (4 personas)

  1. Kanarietako 4 banana
  2. 40 g azukre beltz
  3. Ehotako askotariko piperbeltzak
  4. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/