Soba tallarinak Eusko Label zerba salteatuekin eta txipiroi-zoparekin

  • Bigarren platera
  • 3753 visitas
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
30 minututik ordubetera
Soba tallarinak Eusko Label zerba salteatuekin eta txipiroi-zoparekin

Descargar

/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Txibiei erraiak eta azala kendu eta zerrenda finetan moztuko ditugu. Tipula, azenarioa eta bertako zerbak ere zerrenda finetan moztuko ditugu Kazola bat sutan jarriko dugu arrain-saldarekin eta irakiten hasten denean, soba tagliatelleak gehituko ditugu, zurezko koilara batekin irabiatuko dugu eta egosi ostean sutatik kenduko ditugu, xukatu eta sutatik kanpo pausatzen utziko ditugu, olio apur batekin igurtzita. Soba tagliatelleak egosi ditugun arrain-salda gordeko dugu. Kazola zabal batean tipula, baratxuri, azenario-zerrendak eta zerbak salteatuko ditugu oliba-olio berotan. Bero nahikoarekin salteatzeko etengabe nahastuko ditugu, kanpotik ondo egin eta barrutik "al dente" egoteko. Berdura egiten hasten denean, txibia-zerrendak gehitu eta soja-saltsa Arabako ardo zuria, txibia-tinta apur bat eta pasta egin dugun arrain-saldaren zati bat botako dugu. Berotu bat emango diogu guztiari eta unean bertan zerbitzatuko dugu txikitutako tipulin-kimu batzuk soba tagliatellekin nahastuta.

Osagaiak (4 personas)

  1. 200 g soba tagliatelleaknn
  2. 300 g txibia garbin
  3. 60 g tipulan
  4. 2 baratxuri-alen
  5. 100 g bertako zerban
  6. 60 g azenarion
  7. 30 ml oliba-olion
  8. 20 ml soja-saltsan
  9. Tipulin-zurtoinn
  10. Arabar Errioxako ardo zurian
  11. Gatza

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/