Barazki-zopa fideoekin

  • Lehenengo platera
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minututik ordubetera
Barazki-zopa fideoekin

Descargar

kcal
284 14%
Azukreak
7,4g 33%
Koipeak
18g 26%
Koipeak saturatuak
7g 33%
Gatza
0,4g 7%
/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Errezeta sinplifikatu nahi bada, edozein janari-dendatan eskura daitezkeen barazki zatitu eta deshidratatuekin egin daiteke. Metodo tradizionalaren arabera egin nahi izanez gero, ondoren azalduko da nola egin. Kazola batean ura jarri eta zerrenda finetan moztutako azenarioa, kubo txikietan moztutako kuia, zerrendatan moztutako lekak eta zerrendatan moztutako porrua egosiko ditugu. Barazkiak biguntzen direnean (35 bat minutu), fideo finak gehituko ditugu. 5 bat minutuz utziko dugu dena egosten. Gatza bota eta bero zerbitzatuko dugu.
Osagai nagusiak barazkiak eta ura direnez, errezeta hau oso arina da. Beraz, aproposa da argaltzeko dieta egin nahi dutenentzat. Gainera, mantenugai gehienak barazkiek dituztenak direnez, bitamina- eta mineral-iturri ona da. Hala ere, garrantzitsua da jakitea bitamina batzuk beroarekin suntsitu egiten direla eta mineral batzuk saldatan disolbatzen direla. Horregatik, garrantzitsua da egunean barazki gordinen anoa bat hartzea eta soberako saldarik egonez gero gordetzea. Kasu horretan, izoztu egin dezakegu hurrengo baterako, edo zopa egin, arroza egin, patata gisatuak egin, etab. Fideoa gehituta, energia gehitzen diogu errezetari karbohidrato gisa.

Osagaiak (4 personas)

  1. 100 g kuia
  2. 100 g leka
  3. 100 g azenario
  4. Porru bat
  5. 100 g fideo
  6. 2 l ur
  7. Gatz pixka bat
  8. Piperbeltza

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/