Txokolate moussea

  • Postrea
  • 3396 visitas
Zailtasuna
Zailtasun handia
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Txokolate moussea

Descargar

/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Hasteko, zuringoak gorringoetatik bereiztu. Gorde.   Txokolatea Maria bainuan urtu. Jarraian, gehitu kuboetan txikitutako gurina eta eragin disolbatu arte.   Gorringoak txokolatera bota, eta ondoren, eragin indarrarekin integratu arte.   Zuringoak gatz apur batekin harrotu, eta bitsea ateratzen hasten denean, azukrea gehitu pixkanaka-pixkanaka.  Ez utzi irabiatzeari merenge firmea lortu arte.   Txokolateari zuringo harrotuen nahaste apur bat bota eta nahastu leunki, mugimendu inguratzaileak eginez.  Ondoren, gehitu gainerako zuringoak (kontu handiz, haien bolumena ez jaisteko), eta jarraitu nahasten ore uniformea lortu arte.   Moussea banatu aurkezteko erabiliko dituzun edalontzietan. Hozkailuan 5 orduz gutxi gorabehera eduki.   Moussea zerbitzatu baino lehen, esne-gain harrotu apur batekin apaindu. Horretarako, esne-gaina bi koilarakada azukrerekin irabiatu, egitura apur bat sendotu arte.      

Osagaiak (6 personas)

  1. 400 g txokolate beltz
  2. 100 g gurin
  3. 100 g azukre-hauts
  4. 4 arrautza + 2 zuringo
  5. 1/2 koilaratxo gatza
  6. Esne-gain harrotua egiteko:
  7. 100 ml harrotzeko esne-gain likido
  8. 2 koilarakada azukre

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/