Txokolatezko coulant-a
- Postrea
- 5977 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean

Prestaketa
Labea 180 ºC-tan berotzen jarri.
Moldeak gurineztatu eta kakao-hautsarekin hautseztatu. Sobera dagoena kendu.
Txokolatea Maria bainuan urtu gurinarekin batera, nahaste uniformea eta pikorrik gabekoa lortu arte.
Kaiku batean arrautzak azukrearekin batera irabiatu, krema zurbila lortu arte. Jarraian, gehitu txokolatea eta eragin nahaste uniformea lortu arte.
Irina bahetu eta bi txandatan gehitu guztiz integratu arte. Bota gatz pixka bat eta nahastu.
Masarekin moldeen 3/4 bete, filmarekin estali eta hozkailuan sartu 3 orduz.
Film gardena kendu eta 10-11 minutuz egin labean. Hozten utzi pare bat minutuz, moldetik atera baino lehen.
Mugurdiekin lagunduta berehala zerbitzatu.
Osagaiak (6 personas)
- 200 g Eroski SELEQTIA txokolate beltz
- 200 g gurin
- 100 g azukre
- 4 arrautza
- 100 g irin
- gatz pixka bat
- Moldeetarako
- gurina, giro-tenperaturan
- kakao-hautsa
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/

¿Algo que decir? Deja tu comentario:
Comentarios
Actualmente no hay ningún comentario.