Zapoa eta zigalak barazkitxoekin eta itsaski-saltsarekin
- Hasierakoa
- 4137 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean

Prestaketa
Zapo-medailoiak gatzaz eta piperraz onduko ditugu, irineztatu eta kazola batean bi aldeetatik frijituko ditugu. Frijitu direnean, gorde egingo ditugu eta kazola berean brounoisse eran (fin-fin) moztutako barazkiak sueztituko ditugu.
Zigalak zuritu eta azala eta burua gordeko ditugu batetik, eta gorputza bestetik, garniziorako. Barazkiak suestitu direnean, zigala-azalak eta buruak botako dizkiegu. Kolorez aldatzen duten arte sueztituko ditugu, eta, gero, koñaka bota eta dena flanbeatuko dugu.
Sugarra itzaltzen denean, piperrauts pixka bat eta ogi lehor eta txigortua botako dizkiogu, flanbeatua arrain-saldarekin bustiko dugu eta 10 minutuz irakinaldi bat emango diogu. Txino batetik pasako dugu bultzatzeko tresna batekin birrinduaz. Gero, iragazki fin batetik pasako dugu saltsa fin-fin geratzeko, inolako azal-hondarrik gabe. Zapo-medailoiak saltsarekin estali eta 2 edo 3 minutuz sutan jarriko ditugu, egiten diren arte.
Zartagin batera olioa bota eta bero-bero dagoenean zigala-isatsekin batera leka, azenario eta zainzuri berde batzuk zerrendatan moztuta eta xehe-xehe egindako baratxuri-ale bat salteatuko ditugu.
Barazki-saldaren, zapoaren eta zigalen gainetik itsaski-saltsa botako diogu.
Zerbitzatu aurretik tipulin pixka batekin hautseztatuko dugu.
Osagaiak (4 personas)
- -800 g zapo-isats, puskatan
- -4 zigala ertain
- -50 g tipulin fresko
- -1 baratxuri-ale
- -50 g porru
- -50 g tomate heldu
- -50 ml koñak
- -30 ml oliba-olio
- -100 g ogi lehor eta txigortu
- -300 ml arrain-salda
- -4 g gatz
- -2 g piperrauts gozo
- -Tipulin-zurtoinak
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
