
EROSKI SOCIEDAD COOPERATIVAk (aurrerantzean EROSKI) –Travel Club programaren baitan eta haren osagarri gisa– EROSKI Club (aurrerantzean, CLUB) sortu du, EROSKIko bezeroek honako fidelizatze programa honen (aurrerantzean, “Programa”) zerbitzuez goza ahal izan dezaten; hain zuzen ere, bezeroak honako alderdi hauez baliatuko dira: produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa edo/eta eskaintzak jasoko dituzte, harenak edo hirugarrenak, promozioetatik onura atera eta haietan parte hartu ahal izango dute, eta abantaila orokorrez baliatuko dira, bai Travel Club Programarenak (EROSKIk haren Babesle gisa parte hartzen du) nola Dual programa honen (EROSKI-TRAVEL CLUB) abantaila zehatzez, kasu bakoitzean EROSKIk edo TRAVEL CLUBek Programa honen babespean eskain dakizkiekeenak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Autonomia Erkidegoetan helbidea duten bezeroak EROSKIko bazkide kontsumitzaileen kidegoan sartuko dira etenik dauden bazkide gisa, eta behin betiko izaera izango dute haien identitatea egiaztatu eta beharrezko baiespena lortzen dutenean, EROSKIko Artezkaritza Kontseiluaren aldeko erabakia hartzen denean eta kapitalari egin beharreko ekarpen gisa kuota formalizatzen denean 1,20 €-ren truke. Horrela, zerbitzu eta abantaila esklusiboetatik etekina atera, eta parte hartu ahal izango dute, jabe gisa, EROSKIko kontsumo eta erabaki organoetan, baina horrek ez du esan nahiko, ezein kasutan, haren enpresa emaitzetan parte hartzea izango dutenik. Clubean alta emateko orduan, EROSKIren “bazkide kontsumitzaile” izaera ez izateko edo ondoren uzteko erabakia edozein momentutan hartu ahal izango duzu (8.3 puntuan ezarritakoaren arabera), eta EROSKI cluben baja hartzea ekarriko du ondorioz.
EROSKIren honako Baldintza Orokor hauek (aurrerantzean, BO-ERK), TRAVEL CLUBen (“Programa”) Baldintza Orokorrekin batera (BO-TC), EROSKIren arteko eta EROSKI Cluben izena emandako edozein bezeroren arteko harremanak arautzen ditu, eta, zehazki, honako Programa honi lotutako abantailak zein modutan lor ditzakeen edozein bezerok. Baldintza Orokor guztiak espainiar legeriaren mende egongo dira.
EROSKIren bezeroak CLUBera atxikitzea eska dezake 18 urtetik gorakoa bada, betiere, herritartasuna gorabehera, Espainian edo Andorran baldin badu bizilekua.
Gure CLUBaren zerbitzuez eta abantailez gozatu ahal izateko, alta hartzeko inprimakia bete behar du, eskaera sinatu (fisikoki edo gure web orriaren bitartez) eta BO-ERK eta BO-TCak onartu. Ulertu egingo da –dena den– Baldintza hauek onartu egin direla (eta BO-TCak) EROSKIren logotipoa duen CLUBaren txartela erabili baduzu; baiezko ekintza argia, zeinaren bitartez zure datu pertsonalak tratatzeko baimena emango duzun, BO-ERK eta BO-TC hauetan aurreikusitakoaren arabera. Travel Club Programaren gainerako Babesleek CLUBaren Txartela onartuko dute EROSKIren logotipoa ez duten Travel Club Txartelek dituzten baldintza beretan. Onespena lortzeko formulek indarrean dagoen legeriak kasu bakoitzean aurreikusitakoa errespetatuko dute.
5.1. Eskaera behar bezala bete ondoren (edo, behar denean, BO hauetan adierazten den bezala, aldez aurretik dauden datuak direla berretsi ondoren), EROSKi Clubetik sortutako abantailetatik onura ateratzeko, eransten dizugun txartela erabili beharko duzu, eta horretarako, aldez aurretik, behar denean –zure segurtasunagatik– NAN edo antzekoa erakutsi beharko duzu.
5.2. Dual Programaren txartelek iraupen mugagabea dute, txartel berriak jaulki edo honako BO hauek aldatzea erabakitzen ez bada behintzat; hala balitz –behar denean– Titularrei eta BAZKIDEei une egokian jakinaraziko zaie, BO hauetan xedatutakoaren arabera. EROSKIren Dual Programaren Txartelak erabat bateragarriak dira beste Travel Club Txartel (ez dualak) batzuekin, eta, behar denean, aldi berean edo ondoren sor litezkeen beste Programa Dual batzuetako Txartelekin. EROSKIk eta TRAVEL CLUBek Titular berarenak diren Txartel zenbakiak eta motak ezagutu eta koordinatuko dituzte, eta bermatu egingo dute Txartel guztiak Travel Club Txartelaren Babesle guztietan erabili ahal izango direla.
5.3. EROSKIren Dual Programako txartelaren titular gisa txartel gehigarriak eskatu ahal izango ditu era berean, zure kontura elkartuak, zure familiako kideentzat, gehienez, bederatzi txarteleko mugarekin.
5.4.Txartelak EROSKI eta TRAVEL CLUBen jabetza izango dira, eta ez dira ordainbidetzat hartuko, nahiz eta haiek erabiltzea eska liteke EROSKIko establezimenduetan puntuak edo “saldoa” trukatzeko; ondorioz, Txartelak behar bezala zaindu beharko ditu haien jabeak eta EROSKIri itzuliko dizkio hark horrela eskatzen dionean. Txartela galdu edo lapurtuz gero, Titularrak bezeroarentzako arreta punturen batean jakinarazi beharko du. Jakinarazpena ez bada garaiz edo modu egokian egiten, EROSKIk eta TRAVEL CLUBek ez dute erantzukizunik izango zure txartelarekin egin litezkeen puntu trukeen edo/eta deskontuen gain. Txartela berritzearen kostua Titularrari egotzi ahal izango zaio, bai kasu horietan nola hura hondatuz gero, BO-TCetan agertzen den prezioan edo EROSKIk edo/eta Travel Clubek behar bezala jakinarazten dizuten prezioan.
5.5. Erabilera eragikera: Txartelak abantaila mekanismo bikoitza sortzen du: batetik, erosketa bakoitzean, bezeroa Travel Puntuak metatuz joango da. Bestetik, gainera, “saldoa” metatu ahal izango du, eta erabili, EROSKI Clubera atxikita dauden eta Eroski marka duten establezimenduetan hurrengo erosketa egiten duenean. Kontsulta ezazu baldintza hauen eta legearen arabera www.eroski.es/tiendasclub helbidean atxikitako zentroen zerrenda. “Saldo” hitzak adierazten du txartelean metatzen diren erosketen deskontuak (sortu dituenentzat trukerako eskuragarri daudenak EROSKIn, hark egoki irizten dionean), betiere tiketean aplikatzen den deskontua aplikatu beharreko deskontuaren berbera edo goragokoa bada. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Autonomia Erkidegoetan helbidea duen bezeroa baldin bazara, Titularraren mugimendu eta saldoen lehen informazio laburpenean islatuko da bazkide kontsumitzaile gisa egindako kapital ekarpena 1,20 euroren truke, Txartel diru zorrotik deskontatuko zaizuna behin kopuru horretara iristean.
5.6. Izen emateko kitek berehala erabiltzeko prest dauden Txartelak dituzte. Hala ere, txartelaren erabileraren artean eta EROSKIk edo TRAVEL CLUBek behar bezala onartutako izen emate inprimakia jaso arteko epean, Titularra TRAVEL CLUB abantailak eta puntuak metatzen joan ahal izango da, baina euroak eta puntuak ez dira eraginkorrak izango, eta ez dira ere trukatuko EROSKik edo TRAVEL CLUBek txartelari dagokion inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta jaso arte edo Titularrak beharrezko informazioa egiaztatu arte, EROSKI Clubek une oro baimentzen duen “web” orriaren bitartez. Nolanahi ere, txartelaren erabilerak edo saldoa eta puntuak edozein bidetatik lortzeak esan nahi du, era berean, honako Baldintza Orokor hauek onartzen direla. Alta elektronikoa honako Baldintza Orokor hauek eraentzen dute, eta erabiltzaileak EROSKI Cluben alta eskatzean berariaz onartuko dituen Baldintza Partikularrek arautzen dute; eskuragarri egongo dira webgunean: www.eroski.es/eroskiclub edo EROSKI Club aplikatibo mugikorraren bitartez.
6. Bezeroari saldoa sortu dion produktua itzuliko balitz, EROSKI Club txartelaren kontuan zordunduko da (saldoa kenduz) erosketa horrek sortutako tiketaren kopurua. Hori posible ez balitz –orain itzuli den produktuaren erosketaren arteko eta benetako itzultzearen arteko denboran– bezeroak saldoa erabili duelako, titularrak aldea ordaindu beharko du.
Bazkideak Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan telefono zerbitzu bat izango du eskura (944 943 444), baita webgune bat ere, Programari buruz sortzen zaizkion zeinahi zalantza argitzeko eta, besteak beste, BAZKIDEak metatu duen euroen saldoaren berri izateko edo EROSKI, S. COOP.-en jarduera kontsumerista eta sozietarioekin lotutako beste zeinahi auzi argitzeko. Kexa edo iradokizunen bat duen zeinahi BAZKIDEk idatziz jo ahal izango du EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa Z/G, 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean dagoen BEZEROARENTZAKO ARRETA ZERBITZUAren Arduradunarengana.
EROSKIk beretzat gordetzen du honako BO hauek eguneratu edo/eta aldatzeko eskubidea, bi hilabeteko aldez aurreko banakako jakinarazpenarekin. Nolanahi ere, behar bezala jakinarazitako BO hauen zeinahi aldaketaren ondoren edozein bidetatik abantaila komertzialak lortzeak esan nahiko du Titularrak onartu egiten duela haien edukia. Eguneratzeak edo aldatzeak, eginez gero, bazkideak eskuratu ahal izan dituen balizko eskubideak errespetatuko lituzke.
8.1. Programaren indarraldia mugagabea izango da. Hala ere, EROSKIk beretzat gordetzen du egoki irizten dionean hura amaiarazteko eskubidea, betiere aldez aurretik jakinarazten badie titularrei, gutxienez, bi hilabeteko aurrerapenarekin. Horretarako, bezeroekin erabili ohi dituen zeinahi komunikazio kanal erabili ahal izango du. Dual Programa azaldutako baldintzetan amaitzeak edo sozio kontsumitzailearen bajak ez dio titularrari ezein kalte-ordainik izateko eskubidea emango, aldez aurretik eskuratu dituen eskubide komertzial eta sozietarioen kaltetan izan gabe eta, behar denean, trukatu ahal izango direnak BO-ERK eta BO-TG hauetan xedatutakoaren arabera.
8.2. Kasu horretan, Titularrek BO hauetan finkatutako baldintzetan beren abantaila komertzial edo/eta sozietarioez gehienez zer epetan gozatuko duten finkatuko du EROSKIk. Behin 8.1 puntuan aurreikusitako jakinarazpenean ezarritako epea amaitu ondoren, gai honi dagozkion Titularren eskubideak eten egingo dira. Nolanahi ere, paragrafo hau EROSKI Clubek sortutako eta soilik EROSKIn truka daitezkeen abantaila horiei buruzkoa da. Travel Club puntuei dagokienez, OB-TCetan zehaztutakoa beteko da, eta Titularrak bere Travel Club puntuei dagozkien eskubideak izaten jarraituko du.
8.3. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Autonomia Erkidegoan helbidea duen bezero batek EROSKI cluben baja hartu nahi badu, bazkide kontsumitzailea izateari utziko dio. Era berean, bazkide kontsumitzaile gisa baja hartzen duenak EROSKI cluben Titularra izateari utziko dio. Baja formalizatu ahal izateko, idatziz jakinarazi beharko du zeinahi arreta puntutan edo EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa z/g, 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean, eta gutun-azalean adieraziko du Erref. datuak: EROSKI clubeko baja. EROSKI cluben baja hartzeak dakar Titularrak, ezinbestean, EROSKIri haren esku dagoen zeinahi txartel itzuli beharra. Baja emango zaio txartelari. EROSKIk titularrak dituen “saldoak” edo EROSKIk soilik sortutako eta EROSKIn soilik truka daitezkeen beste edozein abantaila komertzial baliogabetzeko ahalmena du, baldin eta BAZKIDEAk ez badu berariaz adierazten haiek erabiltzeko asmoa aipatu jakinarazpenean. Hala egingo balu, gehienez bi hilabeteko epea izango du horretarako, agiri honetan aurreikusten diren arauei jarraikiz.
8.3. BIS Gainerako lurraldean helbidea duen bezeroak EROSKI cluben baja hartu nahi izanez gero, idatziz jakinarazi beharko du zeinahi arreta puntutan edo EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa, s/n- 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean, eta gutun-azalean adieraziko du: Erref. datuak: EROSKI clubeko baja, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko telefono zerbitzuaren bitartez (94 943 444) edo webgunearen bitartez: https://www.eroski.es/contacto. EROSKI Cluben baja hartzeak dakar Titularrak, ezinbestean, EROSKIri haren esku dagoen zeinahi txartel itzuli beharra. Baja emango zaio txartelari. EROSKIk titularrak dituen “saldoak” edo EROSKIk soilik sortutako eta EROSKIn soilik truka daitezkeen beste edozein abantaila komertzial baliogabetzeko ahalmena du, baldin eta BAZKIDEAk ez badu berariaz adierazten haiek erabiltzeko asmoa aipatu jakinarazpenean. Hala egingo balu, gehienez bi hilabeteko epea izango du horretarako, agiri honetan aurreikusten diren arauei jarraikiz.
8.4. EROSKI Cluben baja hartu edo/eta bazkide kontsumitzailea izateari uzteak ez dakar Travel Club programan baja hartzea, nahiz eta –dena den– titularrak eskubidea duen haren baja lortzeko. Travel Club puntuetan metatutako eskubideak TRAVEL CLUBek (AIR MILES ESPAÑA, S.A.) kudeatuko ditu, haren BOen arabera.
9.1. Clubari lotutako txartel, deskontu, eskaintza eta, oro har, edozein promozioren zeinahi Baldintza Orokor edo Partikularren iruzurrezko edo behar ez bezalako edozein erabilera eginez gero, Titularrak BOak bete ez dituela joko da. Ez-betetzerik balego, EROSKIk edo/eta TRAVEL CLUBek erabaki ahal izango dute kontua kautelaz blokeatzea (argitzen den arte zein baldintzatan egin zen puntuen edo/eta abantailen eskuratzea edo trukea) edo iruzurretan (egiaz burutuak edo saialdian) inplikatutako pertsonen EROSKI club bezeroaren, Bazkide kontsumitzailearen edo Travel Club Titularraren izaera ezeztatzea. Eragin horietarako, EROSKIk edo/eta TRAVEL CLUBek EROSKI club bezeroari, bazkide kontsumitzaileari edo Travel Club Titularrari baja emango diote, eta, ondorioz, behin betiko amaitutzat emango dute haren parte hartzea edozein unetan eta berehalako ondorioekin, idatziz eginiko jakinarazpen baten bitartez.
9.2. Hamabi hilabete segidan igarotzen badira zuk Dual Txartela erabili gabe, EROSKIk BO hauetako 5.5. puntuan ezarritako “saldoa” aldez aurretik amortizatzeko eskubidea gordetzen du beretzat. Era berean, TRAVEL CLUBek puntuak amortizatu ahal izango ditu jarduerarik gabeko aldi beraren ondoren, haren BOetan aurreikusten denaren arabera.
Gainera, 48 hilabeteko jarduerarik ezak eskubidea emango die EROSKIri eta TRAVEL CLUBari bazkideari baja emateko eta jarduerarik eza kontsumerista edo/eta sozietario batek, 48 hilabeteko epe berean, EROSKIri emango dio titularra bazkide kontsumitzaile gisa baja emateko eskubidea.
9.3. Era berean, EROSKIk Programaren Baldintzetan aurretiko edozein ez-betetze egin duen zeinahi pertsona Programan sartzearen aurka ager daiteke edo/eta EROSKIri edo/eta TRAVEL CLUBari edozein motatako kalterik egin dion zeinahi pertsona.
Edozein abantailetatik onura ateratzeko ahalmena izan aurretik, Titularrak EROSKI Cluben eta TRAVEL CLUB programan izena emanda egon beharko du. Egoki diren BOak onartzea, azaldu den moduan, baimena emango dio EROSKIri eta TRAVEL CLUB programari Titularraren datu pertsonalak erabiltzeko, BOetan aurreikusitako moduan. Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Kantabriako edo Errioxako Autonomia Erkidegoetan baduzu eta “Bazkide Kontsumitzailea” bazara, bazkidearengandik jasotako datuak erabili egingo dira harreman eta erlazio sozietarioa mantendu, kudeatu eta garatzeko.
10.1. Zure datuen tratamenduaren arduraduna:
EROSKI-TRAVEL CLUB Dual Programaren txartel baten erabiltzaileek (aldez aurretik Travel Club txartel bat bazutenek barne, baita bezero berri gisa sartzen direnek ere) onartu egiten dute haien datuak (aurrerago 10.2 puntuan zehazten den moduan) modu bereizian tratatzea eta datu independenteen bi fitxategietan sartzea; haien jabeak eta arduradunak izango dira –hurrenez hurren– EROSKI S.COOP. (Eroski Club fitxategia) San Agustin Auzoa, z/g 48230 ELORRIO (Bizkaia), Eroski Datuen Babeserako Harreman Eskuordetua: dpo@eroski.es eta AIR MILES ESPAÑA, S.A. (Travel Club fitxategia) Av. Bruselas, 20, 28108 – Alcobendas – Madrid. TRAVEL CLUBen Datuen Babeserako Harreman Eskuordetua: dpo@travelclub.es.
10.2. Tratamenduaren xedea, legitimazioa eta kontserbazio denbora, EROSKIren aldetik:
10.2.1. EROSKI – TRAVEL CLUB Programa Dualaren kudeaketaren ondorioz, EROSKI izaera pertsonala duten honako datu hauek izango dituen fitxategi baten jabea izango da, eta Titularrak espresuki baimena emango du datu horiek, adierazten diren xedeekin, EROSKIren fitxategian sar daitezen: (i) TITULARRAK eman edo sartzeko baimena ematen duen zeinahi datu, Clubean alta hartzen duenean, (ii) Travel Club zenbakia/k, (iii) EROSKI, S.COOP.-ekin duen harreman komertzial eta sozietariotik eratorritako datuak (hau da, EROSKI, S.COOP.-en Dual Txartela erabiltzetik eratorritako datuak, eta “bazkide kontsumitzaile” izaerarekin zerikusia dutenak, (iv) EROSKI eta Titularra parte diren prozesu informatikoetatik sortutakoak (cookieak, nabigazio ohiturak edo Sitearen erabilera), baita EROSKIk legez lortutakoetatik ondorioz atera ditzakeen datuak, besteak beste, erreferentziazio geografikotik ateratakoak. Era berean, EROSKIko establezimenduetan (baina ez gainerako Travel Club Babesleetan) txartela erabiltzetik sortutako datuetarako sarbidea izango du EROSKIk. Datu horiek guztiak erabiliko dira EROSKI Dual Programaren zerbitzuak kudeatu eta emateko xedearekin, eta, bereziki, Titular izaerari lotutako sustapenen eskaintza, komunikabide elektronikoak direnak edo ez direnak erabiliz, hark bere jarduera egiten duen sektoreko produktu edo zerbitzuei buruzkoak (fideltzea, elikadura, etxea, ehungintza, aseguruak, maileguak, optikak, higiezinak, telekomunikazioak, teknologia, informatika, kontsumoa, kirola, aisia, astialdia, turismoa, estetika, lurringintza, ordainbideak eta bitxigintza), Programaren irizpideen arabera edo/eta TITULARRAREN profila kontuan hartuz, baita TRAVEL CLUB puntuak batzea ere.
10.2.2. Zerbitzua eraginkorra izan dadin, EROSKIk e-mail marketinga eta marketing zuzeneko ekintzak diren tratamenduak egin ahal izango ditu; profilak landu, EROSKI erantzulea den beste fitxategi batzuetan zure datuei buruzko segmentazioak edo/eta gurutzaketak egin, legean ezarritako mugekin eta bermeekin.
10.2.3. Bezeroak Bazkide Kontsumitzaile izaera baldin badu helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Autonomia Erkidegoan duelako, EROSKIk, harreman eta erlazio sozietarioa mantendu, kudeatu eta garatzeko helburuarekin, 10.2 puntuan adierazitako datuak sartu ahal izango ditu eragin horretarako izen emandako fitxategi berri batean, aipatu puntuan begietsitako xede eta tratamendu berberekin. Fitxategi berri hori 10.1 puntuan seinalatutakoen gehigarria da.
10.2.4. EROSKI Clubeko kide izateak TITULARRARI utziko dio, beste abantaila batzuen artean, TRAVEL CLUB puntuak gehitzen; EROSKI eta TRAVEL CLUBek EROSKI Cluben alta hartzeko prozesua erraztuko duten mekanismoak ezarri ahal izango dituzte, hainbat kanalen bitartez. Hain zuzen ere, EROSKIren web orriaren bitartez Dual Programan alta hartzeko, EROSKIren beste fitxategi batzuetan Titularrak jadanik dituen datuak eta alta hartzeko erabilgarriak direnak aprobetxatzen uzten duen prozesu bat garatu ahal izango da; kasu horretan, Titularrari emango zaio prozesuaren berri web orriaren bitartez, eta baimena eskatuko zaio honako BO-ERK edo/eta BO-TC hauetan agertzen diren datuen xede berrirako.
10.2.5. Travel Club Progamaren babesleak eta Eroski Taldearen enpresak: Travel Club Programan sartuko balira, haren Babesle gisa, EROSKI Taldekoak diren enpresak, enpresa haietan EROSKI-TRAVEL CLUB Txartel Dualaren erabileraren ondorioz sortutako datuak (10.2 puntuan deskribatzen diren guztiak barne) EROSKI arduradun den fitxategian sartuko dira, eta 10.2 puntuan adierazitako termino beretan tratatuko dira.
10.2.6. EROSKI, bere programaren irismenean, akordioetara iristen da hainbat Partenerrekin, zeinek, era berean, beren jarduera garatzen duten 10.2. puntuan zerrendatutako sektoreetan.
Zenbaitetan, beharrezkoa izan liteke hirugarren horiei EROSKI club Bazkide zenbakia jakinaraztea, Bazkideari agindutako sustapena ezartzeko egokiak diren egiaztapenak egin ahal izateko Partnerren aldetik. Bestela, ezingo lirateke beti EROSKI Clubi buruzko abantailak esleitu Partner horietan.
10.2.7. EROSKIk 10.2 puntuan zerrendatu diren datuak gordeko ditu, betiere TITULARRAk alta badu EROSKI Club programan; baja hartzea erabakitzen duen unean, Eroskik berari dagozkion izaera pertsonaleko datuak ezabatuko ditu.
Kontuan izan ezazu Travel Cluben baja hartzeak EROSKI club Dual Programan baja hartzea esan nahi duela eta, bazkide kontsumitzaile izanez gero, maila horretan ere baja hartzea ekarriko luke. EROSKIren Dual Programan baja hartzeak, berriz, ez du esan nahi TRAVEL CLUBen automatikoki baja hartzen denik.
10.3. Tratamenduaren xedea, legitimazioa eta kontserbazio denbora, TRAVEL CLUBen aldetik:
Gaur egun dagoen edo etorkizunean egongo den zeinahi Dual Programan alta hartzeak, aldi berean, Travel Club programan alta hartzea esan nahi du. Datuen tratamendua, helburu espezifikoak eta Titularrek eskubideen erabileraz egiten duten erregulazioa BO-TCetan arautzen da, BO-ERK hauetan erantsi direnak eta modu bateratuan onartzen direnak.
10.4. TITULARaren eskubideak
Sarrera, zuzentze, ezeztatze, aurka egite eskubideak erabil ditzakezu, zure datuen tratamenduari aurka egin, mugatu edo haien portabilitatea eskatu dezakezu une oro, EROSKI S.COOP.-i edo TRAVEL CLUBi (Air Miles España, S.A.) bidalitako idatzi baten bitartez, egoki denaren arabera. Eskubideak erabili ahal izateko, idatzi bat bidali beharko duzu zure NANren edo baliokidea den dokumentu baten fotokopiarekin batera, eta erabili nahi duzun eskubidea zein den zehaztu beharko duzu. EROSKIren aurrean erabiltzen bada, idatzia bidali ahal izango duzu: (i) haren egoitza sozialera: San Agustin, z/g, 48230-Elorrio, Bizkaia, Sail juridikoa, (ii) eroskiclub@eroski.es helbidearen bitartez, edo (iii) gure web orrian www.eroski.es/contacto/ eskuragarri dagoen TITULARaren arloaren bitartez. TRAVEL CLUBen aurrean erabiltzen bada eskubidea, idatzia bidali ahal izango duzu honako dokumentu honetan eransten diren BO-TCetan biltzen den moduan.
EROSKI SOCIEDAD COOPERATIVAk (aurrerantzean EROSKI) –Travel Club programaren baitan eta haren osagarri gisa– EROSKI Club (aurrerantzean, CLUB) sortu du, EROSKIko bezeroek honako fidelizatze programa honen (aurrerantzean, “Programa”) zerbitzuez goza ahal izan dezaten; hain zuzen ere, bezeroak honako alderdi hauez baliatuko dira: produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa edo/eta eskaintzak jasoko dituzte, harenak edo hirugarrenak, promozioetatik onura atera eta haietan parte hartu ahal izango dute, eta abantaila orokorrez baliatuko dira, bai Travel Club Programarenak (EROSKIk haren Babesle gisa parte hartzen du) nola Dual programa honen (EROSKI-TRAVEL CLUB) abantaila zehatzez, kasu bakoitzean EROSKIk edo TRAVEL CLUBek Programa honen babespean eskain dakizkiekeenak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Autonomia Erkidegoetan helbidea duten bezeroak EROSKIko bazkide kontsumitzaileen kidegoan sartuko dira etenik dauden bazkide gisa, eta behin betiko izaera izango dute haien identitatea egiaztatu eta beharrezko baiespena lortzen dutenean, EROSKIko Artezkaritza Kontseiluaren aldeko erabakia hartzen denean eta kapitalari egin beharreko ekarpen gisa kuota formalizatzen denean 1,20 €-ren truke. Horrela, zerbitzu eta abantaila esklusiboetatik etekina atera, eta parte hartu ahal izango dute, jabe gisa, EROSKIko kontsumo eta erabaki organoetan, baina horrek ez du esan nahiko, ezein kasutan, haren enpresa emaitzetan parte hartzea izango dutenik. EROSKIren “bazkide kontsumitzaile” izaera ez izateko erabakia Cluben alta emateko unean edo ondoren bazkide izateari uzten zaionean hartu ahal izango duzu edozein momentutan (8.3 atalean ezarritakoaren arabera) eta, kasu horretan, EROSKI Clubeko baja ere ekarriko du berekin.
EROSKIren honako Baldintza Orokor hauek (aurrerantzean, BO-ERK), TRAVEL CLUBen (“Programa”) Baldintza Orokorrekin batera (BO-TC), EROSKIren arteko eta EROSKI Cluben izena emandako edozein bezeroren arteko harremanak arautzen ditu, eta, zehazki, honako Programa honi lotutako abantailak zein modutan lor ditzakeen edozein bezerok. Baldintza Orokor guztiak espainiar legeriaren mende egongo dira.
EROSKIren bezeroak CLUBera atxikitzea eska dezake 18 urtetik gorakoa bada, betiere, herritartasuna gorabehera, Espainian edo Andorran baldin badu bizilekua.
Gure CLUBaren zerbitzuez eta abantailez gozatu ahal izateko, alta hartzeko inprimakia bete behar du, eskaera sinatu (fisikoki edo gure web orriaren bitartez) eta BO-ERK eta BO-TCak onartu. Ulertu egingo da –nolanahi ere- Baldintza hauek onartu egin direla (eta BO-TCak) EROSKIren logotipoa duen CLUBaren txartela erabili baduzu; une horretatik aurrera, zure datu pertsonalak tratatzeko baimena emango duzu, BO-ERK eta BO-TC hauetan aurreikusitakoaren arabera. Travel Club Programaren gainerako Babesleek CLUBaren txartela onartuko dute EROSKIren logotipoa ez duten Travel Club Txartelek dituzten baldintza beretan. Onespena lortzeko formulek indarrean dagoen legeriak kasu bakoitzean aurreikusitakoa errespetatuko dute.
5.1. Eskaera behar bezala bete ondoren (edo, behar denean, BO hauetan adierazten den bezala, aldez aurretik dauden datuak direla berretsi ondoren), EROSKi Clubetik sortutako abantailetatik onura ateratzeko, eransten dizugun txartela erabili beharko duzu, eta horretarako, aldez aurretik, behar denean –zure segurtasunagatik- NAN edo antzekoa erakutsi beharko duzu.
5.2. Dual Programaren txartelek iraupen mugagabea dute, txartel berriak jaulki edo honako BO hauek aldatzea erabakitzen ez bada behintzat; hala balitz –behar denean– Titularrei eta BAZKIDEei une egokian jakinaraziko zaie, BO hauetan xedatutakoaren arabera. EROSKIren Dual Programaren txartelak erabat bateragarriak dira beste Travel Club Txartel (ez dualak) batzuekin, eta, behar denean, aldi berean edo ondoren sor litezkeen beste Programa Dual batzuetako Txartelekin. EROSKIk eta TRAVEL CLUBek Titular berarenak diren Txartel zenbakiak eta motak ezagutu eta koordinatuko dituzte, eta bermatu egingo dute Txartel guztiak Travel Club Txartelaren Babesle guztietan erabili ahal izango direla.
5.3. EROSKIren Dual Programako txartelaren titular gisa txartel gehigarriak eskatu ahal izango ditu era berean, zure kontura elkartuak, zure familiako kideentzat, gehienez, bederatzi txarteleko mugarekin.
5.4. Txartelak EROSKI eta TRAVEL CLUBaren jabetza izango dira, eta ez dira ordainbidetzat hartuko, nahiz eta haiek erabiltzea eska liteke EROSKIko establezimenduetan puntuak edo “saldoa” trukatzeko; ondorioz, txartelak behar bezala zaindu beharko ditu haien jabeak eta EROSKIri itzuliko dizkio hark horrela eskatzen dionean. Txartela galdu edo lapurtuz gero, Titularrak bezeroarentzako arreta punturen batean jakinarazi beharko du. Jakinarazpena ez bada garaiz edo modu egokian egiten, EROSKIk eta TRAVEL CLUBek ez dute erantzukizunik izango zure txartelarekin egin litezkeen puntu trukeen edo/eta deskontuen gain. Txartela berritzearen kostua titularrari egotzi ahal izango zaio, bai kasu horietan nola hura hondatuz gero, BO-TCetan agertzen den prezioan edo EROSKIk edo/eta Travel Clubek behar bezala jakinarazten dizuten prezioan.
5.5. Erabilera eragikera: Txartelak abantaila mekanismo bikoitza sortzen du: batetik, erosketa bakoitzean, bezeroa Travel Puntuak metatuz joango da. Bestetik, gainera, “saldoa” metatu ahal izango du, eta erabili, EROSKI Clubera atxikita dauden eta Eroski marka duten establezimenduetan hurrengo erosketa egiten duenean. Kontsulta ezazu baldintza hauen eta legearen arabera www.eroski.es/tiendasclub helbidean atxikitako zentroen zerrenda. “Saldo” hitzak adierazten du txartelean metatzen diren erosketen deskontuak (sortu dituenentzat EROSKIn trukerako eskuragarri daudenak hark egoki irizten dionean), betiere deskontua aplikatzen den tiketa aplikatu beharreko deskontuaren berbera edo goragokoa bada. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako edo Errioxako Erkidegoetan helbidea duen bezeroa bazara, titularraren mugimenduen eta saldoen lehen informazio laburpenean islatuko da bazkide kontsumitzaile gisa egindako kapital ekarpena 1,20 euroren truke; Txartel diru zorrotik kenduko zaizu, behin zifra horretara iritsi ondoren.
Bezeroari saldoa sortu dion produktua itzuliko balitz, EROSKI Club txartelaren kontuan zordunduko da (saldoa kenduz) erosketa horrek sortutako tiketaren kopurua. Hori posible ez balitz –orain itzuli den produktuaren erosketaren artean eta haren benetako itzultzearen artean– bezeroak saldoa erabili duelako, titularrak aldea ordaindu beharko du.
Bazkideak Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan telefono zerbitzu bat izango du eskura (902 540 340), baita webgune bat ere, Programari buruz sortzen zaizkion zeinahi zalantza argitzeko eta, besteak beste, BAZKIDEak metatu duen euroen saldoaren berri emateko edo EROSKI, S. COOPen jarduera kontsumerista eta sozietarioekin lotutako beste zeinahi auzi argitzeko. Kexa edo iradokizunen bat duen zeinahi BAZKIDEk idatziz jo ahal izango du EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa Z/G, 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean dagoen BEZEROARENTZAKO ARRETA ZERBITZUAren arduradunarengana.
EROSKIk beretzat gordetzen du honako BO hauek eguneratu edo/eta aldatzeko eskubidea, bi hilabeteko aldez aurreko banakako jakinarazpenarekin. Nolanahi ere, behar bezala jakinarazitako BO hauen zeinahi aldaketaren ondoren edozein bidetatik abantaila komertzialak lortzeak esan nahiko du Titularrak onartu egiten duela haien edukia. Eguneratzeak edo aldatzeak, eginez gero, bazkideak eskuratu ahal izan dituen balizko eskubideak errespetatuko lituzke.
8.1. Programaren indarraldia mugagabea izango da. Hala ere, EROSKIk beretzat gordetzen du egoki irizten dionean hura amaiarazteko eskubidea, betiere aldez aurretik jakinarazten badie titularrei, gutxienez, bi hilabeteko aurrerapenarekin. Horretarako, bezeroekin erabili ohi dituen zeinahi komunikazio kanal erabili ahal izango du. Dual Programa azaldutako baldintzetan amaitzeak edo sozio kontsumitzailearen bajak ez dio titularrari ezein kalte-ordainik izateko eskubidea emango, aldez aurretik eskuratu dituen eskubide komertzial eta sozietarioen kaltetan izan gabe eta, behar denean, trukatu ahal izango direnak BO-ERK eta BO-TG hauetan xedatutakoaren arabera.
8.2. Kasu horretan, Titularrek BO hauetan finkatutako baldintzetan beren abantaila komertzial edo/eta sozietarioez gehienez zer epetan gozatuko duten finkatuko du EROSKIk. Behin 8.1 puntuan aurreikusitako jakinarazpenean ezarritako epea amaitu ondoren, gai honi dagozkion Titularren eskubideak eten egingo dira. Nolanahi ere, paragrafo hau EROSKI Clubek sortutako eta soilik EROSKIn truka daitezkeen abantaila horiei buruzkoa da. Travel Club puntuei dagokienez, OB-TCetan zehaztutakoa beteko da, eta Titularrak bere Travel Club puntuei dagozkien eskubideak izaten jarraituko du.
8.3. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Erkidegoetan helbidea duen bezero batek baja hartu nahiko balu EROSKI Cluben, bazkide kontsumitzailea izateari utziko dio. Era berean, bazkide kontsumitzaile gisa baja hartzen duenean, EROSKI Cluben titularra izateari utziko dio. Baja hori formalizatzeko, idatziz jakinarazi beharko dio zeinahi arreta puntutan edo EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa, s/n- 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean, eta gutun-azalean adieraziko du Erref.datuak: EROSKI Clubeko baja. EROSKI Cluben baja hartzeak dakar Titularrak, ezinbestean, EROSKIri haren esku dagoen zeinahi txartel itzuli beharra. EROSKIk baja emango dio txartelari. EROSKIk titularrak dituen “saldoak” edo EROSKIk soilik sortutako eta EROSKIn soilik truka daitezkeen beste edozein abantaila komertzial baliogabetzeko ahalmena du, baldin eta BAZKIDEAk ez badu berariaz adierazten haiek erabiltzeko asmoa aipatu jakinarazpenean. Hala egingo balu, gehienez bi hilabeteko epea izango du horretarako, agiri honetan aurreikusten diren arauei jarraiki.
8.3 BIS Gainerako Lurraldean helbidea duen bezeroak EROSKI Cluben baja hartu nahi badu, era berean, idatziz jakinarazi beharko du zeinahi arreta puntutan edo EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa, s/n- 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean, eta gutun-azalean adieraziko du: Erref. datuak: EROSKI Clubeko baja. EROSKI Cluben baja hartzeak dakar Titularrak, ezinbestean, EROSKIri haren esku dagoen zeinahi txartel itzuli beharra. EROSKIk baja emango dio txartelari. EROSKIk titularrak dituen “saldoak” edo EROSKIk soilik sortutako eta EROSKIn soilik truka daitezkeen beste edozein abantaila komertzial baliogabetzeko ahalmena du, baldin eta BAZKIDEAk ez badu berariaz adierazten haiek erabiltzeko asmoa aipatu jakinarazpenean. Hala egingo balu, gehienez bi hilabeteko epea izango du horretarako, agiri honetan aurreikusten diren arauei jarraiki.
8.4. EROSKI Cluben baja hartu edo/eta bazkide kontsumitzailea izateari uzteak ez dakar Travel Club programan baja hartzea, nahiz eta –nolanahi ere– titularrak eskubidea duen haren baja lortzeko. Travel Club puntuetan metatutako eskubideak TRAVEL CLUBek (AIR MILES ESPAÑA, S.A.) kudeatuko ditu, haren BOen arabera.
9.1. Clubari lotutako txartel, deskontu, eskaintza eta, oro har, edozein promozioren zeinahi Baldintza Orokor edo Partikularren iruzurrezko edo behar ez bezalako edozein erabilera eginez gero, Titularrak BOak bete ez dituela joko da. Ez-betetzerik balego, EROSKIk edo/eta TRAVEL CLUBek erabaki ahal izango dute kontua kautelaz blokeatzea (argitzen den arte zein baldintzatan egin zen puntuen edo/eta abantailen eskuratzea edo trukea) edo iruzurretan (egiaz burutuak edo saialdian) inplikatutako pertsonen EROSKI Club bezero, Bazkide kontsumitzaile edo Travel Club Titularraren izaera ezeztatzea. Eragin horietarako, EROSKIk edo/eta TRAVEL CLUBek EROSKI Club bezeroari, Bazkide kontsumitzaileari edo Travel Club Titularri baja emateari ekingo diote, eta, ondorioz, behin betiko amaitutzat emango dute haren parte hartzea edozein unetan eta berehalako ondorioekin, idatziz eginiko jakinarazpen baten bitartez.
9.2. Hamabi hilabete segidan igarotzen badira zuk Dual Txartela erabili gabe, EROSKIk BO hauetako 5.5. puntuan ezarritako “saldoa” aldez aurretik amortizatzeko eskubidea gordetzen du beretzat. Era berean, TRAVEL CLUBek puntuak amortizatu ahal izango ditu jarduerarik gabeko aldi beraren ondoren, haren BOetan aurreikusten denaren arabera. Gainera, 48 hilabeteko jarduerarik ezak eskubidea emango die EROSKIri eta TRAVEL CLUBari bazkideari baja emateko eta jarduerarik eza kontsumerista edo/eta sozietario batek, 48 hilabeteko epe berean, EROSKIri emango dio titularra bazkide kontsumitzaile gisa baja emateko eskubidea.
9.3. Era berean, EROSKIk Programaren Baldintzetan aurretiko edozein ez-betetze egin duen zeinahi pertsona Programan sartzearen aurka ager daiteke edo/eta EROSKIri edo/eta TRAVEL CLUBari edozein motatako kalterik egin dion zeinahi pertsona.
10.1. Edozein abantailetatik onura ateratzeko ahalmena izan aurretik, Titularrak EROSKI Cluben eta TRAVEL CLUB programan izena emanda egon beharko du. Egoki diren BOak onartzea, azaldu den moduan, baimena emango dio EROSKIri eta TRAVEL CLUB programari Titularraren datu pertsonalak erabiltzeko, BOetan aurreikusitako moduan. Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako edo Errioxako Erkidegoetan baduzu eta “Bazkide kontsumitzaile” maila baduzu, bazkidearengandik bildutako datuak erabiliko dira harreman eta erlazio sozietarioa mantendu, kudeatu eta garatzeko. Kasu guztietan, Titularrak onartu egiten du EROSKIk eta TRAVEL CLUBak haren datuen erabilera egitea xede komertzialetarako, publizitate jardueretarako eta prospekzio komertziala egiteko komunikabide elektronikoen bitartez.
10.2. EROSKI-TRAVEL CLUB Dual Programaren txartel baten erabiltzaileek (aldez aurretik Travel Club txartel bat bazutenek barne, baita bezero berri gisa sartzen direnek ere) onartu egiten dute haien datuak (aurrerago 10.5 eta 10.7 puntuetan zehazten den moduan) bi datu independenteen fitxategietan sartzea; haien jabeak eta arduradunak izango dira –hurrenez hurren– EROSKI S.COOP (Eroski Club fitxategia) eta AIR MILES ESPAÑA, S.A. (Travel Club fitxategia). Hemen begiesten dena, honako Baldintza hauen 10.5.B atalean xedatutakoaren kaltetan izan gabe.
10.3. EROSKI Clubeko kide izateak Titularrari utziko dio, beste abantaila batzuen artean, TRAVEL CLUB puntuak gehitzen; EROSKI eta TRAVEL CLUBek EROSKI Cluben alta hartzeko prozesua erraztuko duten mekanismoak ezarri ahal izango dituzte, hainbat kanalen bitartez. Hain zuzen ere, EROSKIren web orriaren bitartez Dual Programan alta hartzeko, EROSKIren beste fitxategi batzuetan Titularrak jadanik dituen datuak eta alta hartzeko erabilgarriak direnak aprobetxatzen uzten duen prozesu bat garatu ahal izango da; kasu horretan, Titularrari emango zai prozesuaren berri web orriaren bitartez, eta baimena eskatuko zaio honako BO-ERK edo/eta BO-TC hauetan agertzen diren datuen xede berrirako.
10.4. EROSKIREN ERANTZUKIZUN FITXATEGIA. (A) EROSKI – TRAVEL CLUB Dual Programaren kudeaketaren ondorio gisa, EROSKI fitxategi baten jabe izango da; fitxategiak izaera pertsonaleko honako datu hauek izango ditu, eta Titularrak baimena emango du bereziki haiek, adierazten diren xedeekin, EROSKIren fitxategian sar daitezen: (i) Titularrak Cluben alta hartzean ematen duen edo sartzea baimentzen duen harremanetarako edozein datu (ii) TRAVEL CLUBaren zenbakia(k) (iii) EROSKI, S.COOP.-ekin izandako harreman komertzial eta sozietariotik sortutako datuak (hau da, “sozio kontsumitzaile” izaerarekin erlazionatutakoak), (iv) EROSKI eta Titularra parte diren prozesu informatikoetatik sortutakoak (cookieak, nabigazio ohiturak edo Sitearen erabilera), baita EROSKIk legez lortutakoetatik ondorioz atera ditzakeen datuak, besteak beste, erreferentziazio geografikotik lortutakoak. Era berean, EROSKIko establezimenduetan (baina ez gainerako Travel Club Babesleetan) txartela erabiltzetik sortutako datuetarako sarbidea izango du EROSKIk. Datu horiek guztiak erabiliko dira –oro har– EROSKI Dual Programaren zerbitzuak kudeatu eta emateko xedearekin; eta, bereziki, honako xede hauekin: komunikabide elektroniko bidez edo ez informazioa edo/eta publizitatea bidaltzea, produktuei eta zerbitzuei buruzko eskaintzak, berezkoak edo hirugarrenenak, zeinetan Titularrak interesa izan dezakeen honako sektore hauen gain, non EROSKIK edo Eroski Taldea osatzen duten enpresek beren jarduera lantzen duten (fideltzea, elikadura, etxea, ehungintza, aseguruak, maileguak, optikak, higiezinak, telekomunikazioak, teknologia, informatika, kontsumoa, kirola, aisia, astialdia, turismoa, estetika, lurringintza, ordainbideak eta bitxigintza), eta Programaren arabera edo/eta Tituluarraren profila kontuan hartuz, hainbat promoziotan parte hartzea eskaintzea, baita TRAVEL CLUB puntuak batzea ere.-
(B) Titularrak bazkide kontsumitzaile maila badu helbidea izateagatik Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Erkidegoetan, harreman eta erlazio sozietarioa mantendu, kudeatu eta garatzeko asmoz, EROSKIk aurreko paragrafoan aipatutako datuak sartuko ditu fitxategi berri batean, eragin horretarako erregistratua, 10.5 (B) paragrafo honetako xede eta tratamendu berekin. Fitxategi berri hori 10.3 puntuan seinalatutakoen gehigarria da.
(C) Zerbitzua eraginkorra izan dadin, EROSKIk e-mail marketinga eta marketing zuzeneko ekintzak egin ahal izango ditu; profilak landu, EROSKI erantzulea den beste fitxategi batzuetan zure datuei buruzko segmentazioak edo/eta gurutzaketak egin, legean ezarritako muga eta bermeekin.
10.5. Travel Club Programaren Babesleak eta Eroski Taldeko enpresak: EROSKI taldeko enpresak Travel Club programan sartzen badira Babesle gisa, enpresa horietan EROSKI-TRAVEL CLUB Dual Txartelaren erabileraren ondorioz sortutako datuak (10.5 puntuan deskribatzen direnak barne), EROSKI arduradun den fitxategian sartuko dira, eta aipatu 10.5 puntuan azaldu diren termino beretan tratatuko dira.
10.6. TRAVEL CLUBEN ERANTZUKIZUNPEKO FITXATEGIA. Gaur egun dagoen edo etorkizunean egongo den zeinahi Dual Programan alta hartzeak, aldi berean, Travel Club programan alta hartzea esan nahi du. Datuen tratamendua, helburu espezifikoak eta Titularrek eskubideen erabileraz egiten duten erregulazioa BO-TCetan arautzen da, BO-ERK hauetan erantsi direnak eta modu bateratuan onartzen direnak.
10.7. Izen emateko kitek berehala erabiltzeko prest dauden Txartelak dituzte. Hala ere, txartelaren erabileraren artean eta EROSKIk edo TRAVEL CLUBek behar bezala onartutako izen emate inprimakia jaso arteko epean, Titularra TRAVEL CLUB abantailak eta puntuak metatzen joan ahal izango da, baina euroak eta puntuak ez dira eraginkorrak izango, eta ez dira ere trukatuko EROSKik edo TRAVEL CLUBek txartelari dagokion inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta jaso arte edo Titularrak beharrezko informazioa egiaztatu arte, EROSKI Clubek une oro baimentzen duen “web” orriaren bitartez. Nolanahi ere, txartelaren erabilerak edo saldoa eta puntuak edozein bidetatik lortzeak esan nahi du, era berean, honako Baldintza Orokor hauek onartzen direla. Alta elektronikoa honako Baldintza Orokor hauek eraentzen dute, eta erabiltzaileak EROSKI Cluben alta eskatzean berariaz onartuko dituen Baldintza Partikularrek arautzen dute; eskuragarri egongo dira webgunean: www.eroski.es/eroskiclub edo EROSKIClub aplikatibo mugikorraren bitartez.
EROSKI SOCIEDAD COOPERATIVAk (aurrerantzean EROSKI) –Travel Club programaren baitan eta haren osagarri gisa– EROSKI Club (aurrerantzean, CLUB) sortu du, EROSKIko bezeroek honako fidelizatze programa honen (aurrerantzean, “Programa”) zerbitzuez goza ahal izan dezaten; hain zuzen ere, bezeroak honako alderdi hauez baliatuko dira: produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa edo/eta eskaintzak jasoko dituzte, harenak edo hirugarrenak, promozioetatik onura atera eta haietan parte hartu ahal izango dute, eta abantaila orokorrez baliatuko dira, bai Travel Club Programarenak (EROSKIk haren Babesle gisa parte hartzen du) nola Dual programa honen (EROSKI-TRAVEL CLUB) abantaila zehatzez, kasu bakoitzean EROSKIk edo TRAVEL CLUBek Programa honen babespean eskain dakizkiekeenak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Autonomia Erkidegoetan dauden EROSKI establezimenduetan Programan sartzea formalizatzen duten bezeroak EROSKIko bazkide kontsumitzaileen kidegoan sartuko dira etenik dauden bazkide gisa, eta behin betiko izaera izango dute haien identitatea egiaztatu eta beharrezko baiespena lortzen dutenean, EROSKIko Artezkaritza Kontseiluaren aldeko erabakia hartzen denean eta kapitalari egin beharreko ekarpen gisa kuota formalizatzen denean 1,20 €-ren truke. Horrela, zerbitzu eta abantaila esklusiboetatik etekina atera, eta parte hartu ahal izango dute, jabe gisa, EROSKIko kontsumo eta erabaki organoetan, baina horrek ez du esan nahiko, ezein kasutan, haren enpresa emaitzetan parte hartzea izango dutenik. Nolanahi ere, EROSKIren “bazkide kontsumitzaile” izaera izateko edo ez izateko erabakia edozein momentutan hartu ahal izango duzu zerorrek, edo ez, eta erabaki hori ez da BO hauetako gainerako abantailen kaltetan izango.
EROSKIren honako Baldintza Orokor hauek (aurrerantzean, BO-ERK), TRAVEL CLUBen (“Programa”) Baldintza Orokorrekin batera (BO-TC), EROSKIren arteko eta EROSKI Cluben izena emandako edozein bezeroren arteko harremanak arautzen ditu, eta, zehazki, honako Programa honi lotutako abantailak zein modutan lor ditzakeen edozein bezerok. Baldintza Orokor guztiak espainiar legeriaren mende egongo dira.
EROSKIren bezeroak CLUBera atxikitzea eska dezake 18 urtetik gorakoa bada, betiere, herritartasuna gorabehera, Espainian edo Andorran baldin badu bizilekua.
Gure CLUBaren zerbitzuez eta abantailez gozatu ahal izateko, alta hartzeko inprimakia bete behar du, eskaera sinatu (fisikoki edo gure web orriaren bitartez) eta BO-ERK eta BO-TCak onartu. Ulertu egingo da –nolanahi ere- Baldintza hauek onartu egin direla (eta BO-TCak) EROSKIren logotipoa duen CLUBaren txartela erabili baduzu; une horretatik aurrera, zure datu pertsonalak tratatzeko baimena emango duzu, BO-ERK eta BO-TC hauetan aurreikusitakoaren arabera. Travel Club Programaren gainerako Babesleek CLUBaren txartela onartuko dute EROSKIren logotipoa ez duten Travel Club Txartelek dituzten baldintza beretan. Onespena lortzeko formulek indarrean dagoen legeriak kasu bakoitzean aurreikusitakoa errespetatuko dute.
5.1. Eskaera behar bezala bete ondoren (edo, behar denean, BO hauetan adierazten den bezala, aldez aurretik dauden datuak direla berretsi ondoren), EROSKi Clubetik sortutako abantailetatik onura ateratzeko, eransten dizugun txartela erabili beharko duzu, eta horretarako, aldez aurretik, behar denean –zure segurtasunagatik- NAN edo antzekoa erakutsi beharko duzu.
5.2. Dual Programaren txartelek iraupen mugagabea dute, txartel berriak jaulki edo honako BO hauek aldatzea erabakitzen ez bada behintzat; hala balitz –behar denean– Titularrei eta BAZKIDEei une egokian jakinaraziko zaie, BO hauetan xedatutakoaren arabera. EROSKIren Dual Programaren txartelak erabat bateragarriak dira beste Travel Club Txartel (ez dualak) batzuekin, eta, behar denean, aldi berean edo ondoren sor litezkeen beste Programa Dual batzuetako Txartelekin. EROSKIk eta TRAVEL CLUBek Titular berarenak diren Txartel zenbakiak eta motak ezagutu eta koordinatuko dituzte, eta bermatu egingo dute Txartel guztiak Travel Club Txartelaren Babesle guztietan erabili ahal izango direla.
5.3. EROSKIren Dual Programako txartelaren titular gisa txartel gehigarriak eskatu ahal izango ditu era berean, zure kontura elkartuak, zure familiako kideentzat, gehienez, bederatzi txarteleko mugarekin.
5.4. Txartelak EROSKI eta TRAVEL CLUBaren jabetza izango dira, eta ez dira ordainbidetzat hartuko, nahiz eta haiek erabiltzea eska liteke EROSKIko establezimenduetan puntuak edo “saldoa” trukatzeko; ondorioz, txartelak behar bezala zaindu beharko ditu haien jabeak eta EROSKIri itzuliko dizkio hark horrela eskatzen dionean. Txartela galdu edo lapurtuz gero, Titularrak bezeroarentzako arreta punturen batean jakinarazi beharko du. Jakinarazpena ez bada garaiz edo modu egokian egiten, EROSKIk eta TRAVEL CLUBek ez dute erantzukizunik izango zure txartelarekin egin litezkeen puntu trukeen edo/eta deskontuen gain. Txartela berritzearen kostua titularrari egotzi ahal izango zaio, bai kasu horietan nola hura hondatuz gero, BO-TCetan agertzen den prezioan edo EROSKIk edo/eta Travel Clubek behar bezala jakinarazten dizuten prezioan.
5.5. Erabilera eragikera: Txartelak abantaila mekanismo bikoitza sortzen du: batetik, erosketa bakoitzean, bezeroa Travel Puntuak metatuz joango da. Bestetik, gainera, “saldoa” metatu ahal izango du, eta erabili, EROSKI Clubera atxikita dauden eta Eroski marka duten establezimenduetan hurrengo erosketa egiten duenean. Kontsulta ezazu baldintza hauen eta legearen arabera www.eroski.es/tiendasclub helbidean atxikitako zentroen zerrenda. “Saldo” hitzak adierazten du txartelean metatzen diren erosketen deskontuak (sortu dituenentzat EROSKIn trukerako eskuragarri daudenak hark egoki irizten dionean), betiere deskontua aplikatzen den tiketa aplikatu beharreko deskontuaren berbera edo goragokoa bada. Titularraren mugimenduen eta saldoen lehen informazio laburpenean islatuko da, behar denean, bazkide kontsumitzaile gisa egindako kapital ekarpena 1,20 euroren truke.
Bezeroari saldoa sortu dion produktua itzuliko balitz, EROSKI Club txartelaren kontuan zordunduko da (saldoa kenduz) erosketa horrek sortutako tiketaren kopurua. Hori posible ez balitz –orain itzuli den produktuaren erosketaren artean eta haren benetako itzultzearen artean– bezeroak saldoa erabili duelako, titularrak aldea ordaindu beharko du.
Bazkideak Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan telefono zerbitzu bat izango du eskura (902 540 340), baita webgune bat ere, Programari buruz sortzen zaizkion zeinahi zalantza argitzeko eta, besteak beste, BAZKIDEak metatu duen euroen saldoaren berri emateko edo EROSKI, S. COOPen jarduera kontsumerista eta sozietarioekin lotutako beste zeinahi auzi argitzeko. Kexa edo iradokizunen bat duen zeinahi BAZKIDEk idatziz jo ahal izango du EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa Z/G, 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean dagoen BEZEROARENTZAKO ARRETA ZERBITZUAren arduradunarengana.
EROSKIk beretzat gordetzen du honako BO hauek eguneratu edo/eta aldatzeko eskubidea, bi hilabeteko aldez aurreko banakako jakinarazpenarekin. Nolanahi ere, behar bezala jakinarazitako BO hauen zeinahi aldaketaren ondoren edozein bidetatik abantaila komertzialak lortzeak esan nahiko du Titularrak onartu egiten duela haien edukia. Eguneratzeak edo aldatzeak, eginez gero, bazkideak eskuratu ahal izan dituen balizko eskubideak errespetatuko lituzke.
8.1. Programaren indarraldia mugagabea izango da. Hala ere, EROSKIk beretzat gordetzen du egoki irizten dionean hura amaiarazteko eskubidea, betiere aldez aurretik jakinarazten badie titularrei, gutxienez, bi hilabeteko aurrerapenarekin. Horretarako, bezeroekin erabili ohi dituen zeinahi komunikazio kanal erabili ahal izango du. Dual Programa azaldutako baldintzetan amaitzeak edo sozio kontsumitzailearen bajak ez dio titularrari ezein kalte-ordainik izateko eskubidea emango, aldez aurretik eskuratu dituen eskubide komertzial eta sozietarioen kaltetan izan gabe eta, behar denean, trukatu ahal izango direnak BO-ERK eta BO-TG hauetan xedatutakoaren arabera.
8.2. Kasu horretan, Titularrek BO hauetan finkatutako baldintzetan beren abantaila komertzial edo/eta sozietarioez gehienez zer epetan gozatuko duten finkatuko du EROSKIk. Behin 8.1 puntuan aurreikusitako jakinarazpenean ezarritako epea amaitu ondoren, gai honi dagozkion Titularren eskubideak eten egingo dira. Nolanahi ere, paragrafo hau EROSKI Clubek sortutako eta soilik EROSKIn truka daitezkeen abantaila horiei buruzkoa da. Travel Club puntuei dagokienez, OB-TCetan zehaztutakoa beteko da, eta Titularrak bere Travel Club puntuei dagozkien eskubideak izaten jarraituko du.
8.3. Titularrak EROSKI Clubean baja hartu nahi badu edo bazkide kontsumitzailea izateari utzi nahi badio, idatziz jakinarazi beharko du zeinahi arreta puntutan edo EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa, s/n- 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean, eta gutun-azalean adieraziko du: Erref. datuak: EROSKI Clubeko baja. EROSKI Clubean baja hartzeak dakar Titularrak, ezinbestean, EROSKIri haren esku dagoen zeinahi txartel itzuli beharra. EROSKIk baja emango dio txartelari. EROSKIk titularrak dituen “saldoak” edo EROSKIk soilik sortutako eta EROSKIn soilik truka daitezkeen beste edozein abantaila komertzial baliogabetzeko ahalmena du, baldin eta BAZKIDEAk ez badu berariaz adierazten haiek erabiltzeko asmoa aipatu jakinarazpenean. Hala egingo balu, gehienez bi hilabeteko epea izango du horretarako, agiri honetan aurreikusten diren arauei jarraiki.
8.4. EROSKI Clubean baja hartu edo bazkide kontsumitzailea izateari uzteak ez dakar Travel Club programan baja hartzea, nahiz eta –nolanahi ere– titularrak eskubidea duen haren baja lortzeko. Travel Club puntuetan metatutako eskubideak TRAVEL CLUBek (AIR MILES ESPAÑA, S.A.) kudeatuko ditu, haren BOen arabera.
9.1. Clubari lotutako txartel, deskontu, eskaintza eta, oro har, edozein promozioren zeinahi Baldintza Orokor edo Partikularren iruzurrezko edo behar ez bezalako edozein erabilera eginez gero, Titularrak BOak bete ez dituela joko da. Ez-betetzerik balego, EROSKIk edo/eta TRAVEL CLUBek erabaki ahal izango dute kontua kautelaz blokeatzea (argitzen den arte zein baldintzatan egin zen puntuen edo/eta abantailen eskuratzea edo trukea) edo iruzurretan (egiaz burutuak edo saialdian) inplikatutako pertsonen Titular edo Bazkide kontsumitzailearen izaera ezeztatzea. Eragin horietarako, EROSKIk edo/eta TRAVEL CLUBek Titularraren edo/eta bazkide kontsumitzaileari baja emango diote, eta, ondorioz, behin betiko amaitutzat emango dute haren parte hartzea edozein unetan eta berehalako ondorioekin, idatziz eginiko jakinarazpen baten bitartez.
9.2. Hamabi hilabete segidan igarotzen badira zuk Dual Txartela erabili gabe, EROSKIk BO hauetako 5.5. puntuan ezarritako “saldoa” aldez aurretik amortizatzeko eskubidea gordetzen du beretzat. Era berean, TRAVEL CLUBek puntuak amortizatu ahal izango ditu jarduerarik gabeko aldi beraren ondoren, haren BOetan aurreikusten denaren arabera.
Gainera, 48 hilabeteko jarduerarik ezak eskubidea emango die EROSKIri eta TRAVEL CLUBari bazkideari baja emateko eta jarduerarik eza kontsumerista edo/eta sozietario batek, 48 hilabeteko epe berean, EROSKIri emango dio titularra bazkide kontsumitzaile gisa baja emateko eskubidea.
9.3. Era berean, EROSKIk Programaren Baldintzetan aurretiko edozein ez-betetze egin duen zeinahi pertsona Programan sartzearen aurka ager daiteke edo/eta EROSKIri edo/eta TRAVEL CLUBari edozein motatako kalterik egin dion zeinahi pertsona.
10.1. Edozein abantailetatik onura ateratzeko ahalmena izan aurretik, Titularrak EROSKI Cluben eta TRAVEL CLUB programan izena emanda egon beharko du. Egoki diren BOak onartzea, azaldu den moduan, baimena emango dio EROSKIri eta TRAVEL CLUB programari Titularraren datu pertsonalak erabiltzeko, BOetan aurreikusitako moduan. Bezeroak, era berean, “Bazkide kontsumitzaile” maila eskuratzen badu, bildutako datuak erabiliko dira harreman eta erlazio sozietarioa mantendu, kudeatu eta garatzeko. Kasu guztietan, Titularrak onartu egiten du EROSKIk eta TRAVEL CLUBak haren datuen erabilera egitea xede komertzialetarako, publizitate jardueretarako eta prospekzio komertziala egiteko komunikabide elektronikoen bitartez.
10.2. EROSKI-TRAVEL CLUB Dual Programaren txartel baten erabiltzaileek (aldez aurretik Travel Club txartel bat bazutenek barne, baita bezero berri gisa sartzen direnek ere) onartu egiten dute haien datuak (aurrerago 10.5 eta 10.7 puntuetan zehazten den moduan) bi datu independenteen fitxategietan sartzea; haien jabeak eta arduradunak izango dira –hurrenez hurren– EROSKI S.COOP eta AIR MILES ESPAÑA, S.A.
10.3. EROSKI Clubeko kide izateak Titularrari utziko dio, beste abantaila batzuen artean, TRAVEL CLUB puntuak gehitzen; EROSKI eta TRAVEL CLUBek EROSKI Cluben alta hartzeko prozesua erraztuko duten mekanismoak ezarri ahal izango dituzte, hainbat kanalen bitartez. Hain zuzen ere, EROSKIren web orriaren bitartez Dual Programan alta hartzeko, EROSKIren beste fitxategi batzuetan Titularrak jadanik dituen datuak eta alta hartzeko erabilgarriak direnak aprobetxatzen uzten duen prozesu bat garatu ahal izango da; kasu horretan, Titularrari emango zai prozesuaren berri web orriaren bitartez, eta baimena eskatuko zaio honako BO-ERK edo/eta BO-TC hauetan agertzen diren datuen xede berrirako.
10.4. EROSKIREN ERANTZUKIZUN FITXATEGIA. (A) EROSKI – TRAVEL CLUB Dual Programaren kudeaketaren ondorio gisa, EROSKI fitxategi baten jabe izango da; fitxategiak izaera pertsonaleko honako datu hauek izango ditu, eta Titularrak baimena emango du bereziki haiek, adierazten diren xedeekin, EROSKIren fitxategian sar daitezen: (i) Titularrak Clubean alta hartzean ematen duen edo sartzea baimentzen duen edozein datu (ii) TRAVEL CLUBaren zenbakia(k) (iii) EROSKI, S.COOP.-ekin izandako harreman komertzial edo/eta sozietariotik sortutako datuak (hau da, “sozio kontsumitzaile” izaerarekin erlazionatutakoak), (iv) EROSKI eta Titularra parte diren prozesu informatikoetatik sortutakoak (cookieak, nabigazio ohiturak edo Sitearen erabilera), baita EROSKIk legez lortutakoetatik ondorioz atera ditzakeen datuak, besteak beste, erreferentziazio geografikotik lortutakoak. Era berean, EROSKIko establezimenduetan (baina ez gainerako Travel Club Babesleetan) txartela erabiltzetik sortutako datuetarako sarbidea izango du EROSKIk. Datu horiek guztiak erabiliko dira –oro har– EROSKI Dual Programaren zerbitzuak kudeatu eta emateko xedearekin; eta, bereziki, honako xede hauekin: komunikabide elektroniko bidez edo ez informazioa edo/eta publizitatea bidaltzea, produktuei eta zerbitzuei buruzko eskaintzak, berezkoak edo hirugarrenenak, zeinetan Titularrak interesa izan dezakeen honako sektore hauen gain, non EROSKIK edo Eroski Taldea osatzen duten enpresek beren jarduera lantzen duten (fideltzea, elikadura, etxea, ehungintza, aseguruak, maileguak, optikak, higiezinak, telekomunikazioak, teknologia, informatika, kontsumoa, kirola, aisia, astialdia, turismoa, estetika, lurringintza, ordainbideak eta bitxigintza), eta Programaren arabera edo/eta Tituluarraren profila kontuan hartuz, hainbat promoziotan parte hartzea eskaintzea, baita TRAVEL CLUB puntuak batzea ere.-
(B) Titularrak bazkide kontsumitzaile maila badu, harreman eta erlazio sozietarioa mantendu, kudeatu eta garatzeko asmoz, EROSKIk aurreko paragrafoan aipatutako datuak sartuko ditu fitxategi berri batean, eragin horretarako erregistratua, 10.5 (B) paragrafo honetako xede eta tratamendu berekin. Fitxategi berri hori 10.3 puntuan seinalatutakoen gehigarria da.
(C) Zerbitzua eraginkorra izan dadin, EROSKIk e-mail marketinga eta marketing zuzeneko ekintzak egin ahal izango ditu; profilak landu, EROSKI erantzulea den beste fitxategi batzuetan zure datuei buruzko segmentazioak edo/eta gurutzaketak egin, legean ezarritako muga eta bermeekin.
10.5. Travel Club Programaren Babesleak eta Eroski Taldeko enpresak: EROSKI taldeko enpresak Travel Club programan sartzen badira Babesle gisa, enpresa horietan EROSKI-TRAVEL CLUB Dual Txartelaren erabileraren ondorioz sortutako datuak (10.5 puntuan deskribatzen direnak barne), EROSKI arduradun den fitxategian sartuko dira, eta aipatu 10.5 puntuan azaldu diren termino beretan tratatuko dira.
10.6. TRAVEL CLUBEN ERANTZUKIZUNPEKO FITXATEGIA. Gaur egun dagoen edo etorkizunean egongo den zeinahi Dual Programan alta hartzeak, aldi berean, Travel Club programan alta hartzea esan nahi du. Datuen tratamendua, helburu espezifikoak eta Titularrek eskubideen erabileraz egiten duten erregulazioa BO-TCetan arautzen da, BO-ERK hauetan erantsi direnak eta modu bateratuan onartzen direnak.
10.7. Izen emateko kitek berehala erabiltzeko prest dauden Txartelak dituzte. Hala ere, txartelaren erabileraren artean eta EROSKIk edo TRAVEL CLUBek behar bezala onartutako izen emate inprimakia jaso arteko epean, Titularra TRAVEL CLUB abantailak eta puntuak metatzen joan ahal izango da, baina euroak eta puntuak ez dira eraginkorrak izango, eta ez dira ere trukatuko EROSKik edo TRAVEL CLUBek txartelari dagokion inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta jaso arte edo Titularrak beharrezko informazioa egiaztatu arte, EROSKI Clubek une oro baimentzen duen “web” orriaren bitartez. Nolanahi ere, txartelaren erabilerak edo saldoa eta puntuak edozein bidetatik lortzeak esan nahi du, era berean, honako Baldintza Orokor hauek onartzen direla. Alta elektronikoa honako Baldintza Orokor hauek eraentzen dute, eta erabiltzaileak EROSKI Cluben alta eskatzean berariaz onartuko dituen Baldintza Partikularrek arautzen dute; eskuragarri egongo dira webgunean: www.eroski.es/eroskiclub edo EROSKIClub aplikatibo mugikorraren bitartez.
1.1. Baldintza Orokor hauek (BO) AIR MILES ESPAÑA, SAren (“AME”) eta TRAVEL CLUB® PROGRAMAN (“Programa”) izena emana duen edozein banako edo norbanako talderen (“Titularra/k” edo “Bazkidea/k”) arteko harremanak arautzen dituzte, kontu zenbaki batean (“Puntu Kontua”) TRAVEL CLUB® PUNTUAK (“Puntuak”) lortzeko. Horrez gainera, Titularrek Travel Club Programa Dualetan (“Pr. Dualak”) parte har dezakete, eta horien bidez Puntuak nahiz dagokien unean jakinaraziko zaizkien onurak lortu ahal izango dituzte.
1.2. Zerbitzuak ematea: Legeak bidaia agentzien esku uzten dituen jarduerekin lotutako zerbitzuak “VIAJES AME, SAU” (VAME) enpresaren bidez emango dira, zeinak 885 zenbakidun CICMA baitu, aurrerago zehazten denez. Aseguruen sektorearekin lotutako zerbitzuak INLOYALTY BY TRAVEL CLUB, SLUren bidez edo horretarako legezko baldintzak betetzen dituzten beste enpresa batzuen bidez emango dira. Gainerako zerbitzuak AMEk emango ditu, bere kabuz edo berak une bakoitzean aukeratzen duen enpresaren bitartez.
2.1. Puntuak AMEk emandako sariak dira, eta hark baimendutako pertsonek (AMEren “Babesleak”, une oro behar bezala identifikatuta egongo direnak) banatuko dituzte, Programa sustatzeko (Programa Dualen bidez ere egingo da sustapena) AMEk onartutako eskaintza baten barruan. Espainian eta Andorran Babesleen ondasun eta zerbitzu jakin batzuk erosteagatik edo kontsumitzeagatik egindako ordainketaren truke esleituko dira. Horretarako, TITULARREK beren TRAVEL CLUB® TXARTELA/K (“Txartelak”, 4. klausulan zehazten denaren arabera) aurkeztuko dute/dituzte Babesleek kudeatutako saltokietan. Ez da beharrezkoa izango Txartela fisikoki aurkeztea ondasun eta zerbitzuak eskuratu eta ordaindu edo kontsumitzeko beste modalitate batzuk erabiltzen badira, hala nola kontagailu bidez neurtutako kontsumoak, urrunetik edo bitarteko elektroniko bidez eginikoak, AMEk edo/eta Programan Babesle gisa parte hartzen duten finantza erakundeek jaulkitako banku txartelekin edo antzeko beste bitarteko batzuekin eginikoak. Horrelakoetan, puntuak automatikoki esleituko dira dagokion faktura ordaindutakoan.
2.2.Puntuek 4.1. atalaren arabera TITULARRAREN kontuan egiaztatu ostean baino ez dute emango BO hauetan ezarritako eskubideak erabiltzeko ahalmena. AMEk puntu kopurua jasotzen duten laburpenak edo Programarekin zerikusia duten beste jakinarazpen batzuk helaraziko dizkie TITULARREI, webgunea edo beste bide batzuk erabiliz, baina TITULARRAK hilabetetik gora igarotzen badu kontua erabili gabe, AMEk eskubidea izango du aldian behingo eskaintzazko jakinarazpenak eteteko edo horien bidalketa atzeratzeko.
2.3. Puntu guztiak BO hauen arabera jaulki eta emango dira, eta BO hauen arabera gorde behar dira. Programaren baitan gauzatzen duten berezko sustapenerako, Babesleek beren baldintzak ere ezar ditzakete (Baldintza Partikularrak), AMErekin aldez aurretik adostuta, eta baldintza horiek beren bezeroei aplikatuko dizkiete (dena den, BO hauek nagusituko dira desadostasunen bat edo inkongruentziaren bat izanez gero). Une oro indarrean dauden BO eta Partikularrak TITULAR ororen esku egongo dira Programaren webgunean. Aurreko horrek ez die kalterik egingo Programa Dualetako BOen edukiei, zeinak hartuko diren BOtzat eta honako hauekin batera joango diren beti.
2.4. TITULARREK erosketen egiaztagiriak gorde beharko dituzte, puntuak lortzeko eskubidearekin zerikusia duten gorabehera posibleak ebazteko. Ez da punturik emango atzeraeraginez, AMEren Babesleen eskaintza batek berariaz baimendu ezean; 4.1.b) atalean aurreikusita dagoen titular gabeko kontuaren kasua izango da salbuespen bakarra.
2.5. AMEk baliogabetu egin ahal izango ditu kontu bateko Travel Club puntuak, kontu horretan ez bada inolako mugimendurik izan 12 hilabetean edo luzaroago (kontu jardueragabea); baliogabetze hori TITULARRARI jakinarazi beharko dio, gauzatu baino bi (2) hilabete lehenago, gutxienez. Horrelakoetan, AMEk gehienezko epe bat finkatuko du, TITULARRAK, hala badagokio, bere puntuak alda ditzan produktu edo zerbitzuen truke edo haien balioaren truke, 3. baldintza orokorrean zehaztuta dagoen moduan.
Kontratuak iraun bitartean eta 6 hilabete gehiagoan AMEk Titularraren datu pertsonalak erabiltzen jarraituko du, betiere BO hauetan eta aplikagarria den araudian aurreikusita dauden baldintzetan eta helburuetarako. 6 hilabeteko epe gehigarri hori jarduerarik gabe igarotakoan, AMEk kontuari baja emateko eskubidea izango du.
2.6 Titularrak onartu egiten du bere datuak BO hauek eta legeek zehaztutako baldintzetan erabiltzea, bai eta AMErekin duen harremana amaitu ondoren ere, aplikagarria den araudiaren arabera eta baliozko edozein arauk ezarritako betebeharren indarraldian zehar. Travel Club Programan baja eskatzeak berekin dakar Titularrak parte hartzen duen Programa Dual guztietan baja hartzea, nahiz eta Programa Dual bateko bajak ez dakarren Travel Clubeko baja.
3.1. TITULARREK eskubidea dute kasuan-kasuan Programaren babespean eskain dakizkiekeen onurez gozatzeko, bai eta puntuak honako hauen truke aldatzeko ere: a) oro har aisiarekin, astialdiarekin, elektronikarekin edo AMEk bere jakinarazpenetan trukerako sartzen dituen beste kategoria batzuekin erlazionatutako zerbitzu edo produktuak, eskuragarri daudenak Titularrek eskatzen dituztenean (“Zerbitzuak”). Horrelakoen barne daude, halaber, enpresa parte-hartzaileek eskain ditzaketen deskontuak, AMEk ezarritako mugekin; edo b) puntuen truke balioa esku dirutan, puntu bakoitzeko 0,0012 eurokoa, horien guztizko balioa gutxienez euro batekoa bada, betiere.
3.2. AMEk aldian behin argitaratuko duen jakinarazpenean zehaztuko du (7. klausularen arabera) zer produktu nahiz zerbitzu eskaintzen dituen eta zenbat puntu aldatu behar diren horiek lortzeko, bai eta zenbat diru ordaindu behar den ere –hala badagokio–. Puntuak aldatuz produktu edo zerbitzu bat eskuratzeko baldintza nagusia Hornitzaileek produktu edo zerbitzuak eskuragarri izatea izango da. Nolanahi ere, AME saiatuko da, ahal duen neurrian, eskuragarri ez dauden produktu edo zerbitzuen ordez antzeko baldintza eta ezaugarriko beste batzuk eskaintzen, AMErentzat antzeko kostua dutenak.
3.3. TITULAR bat ez badago ados kontuan duen puntu kopuruarekin, AMEri jakinarazi beharko dio desadostasuna, eta horretarako gehienez ere 60 egun natural izango ditu, dagokion jakinarazpena jaso zuenetik edo puntu kopurua edozein bidetatik kontsultatu zuenetik zenbatzen hasita. Behin epe hori igarotakoan, Puntu Kontuan ageri den kopurua zuzentzat joko da, akats material batengatik, faktura ez ordaintzeagatik, erositakoa itzultzeagatik edo beste edozein arrazoi justifikaturengatik behar ez bezala egiaztatu diren gehiegizko puntuen kasuan izan ezik. Soberan dauden puntu horiek TITULARRARENTZAT izango dira, baldin eta dagokion jakinarazpena edo kontsulta egin den egunetik 12 hilabete igaro ostean AMEk ez badu beharrezko zuzenketa egin.
4.1. (a) Puntuak trukatzeko eskubidea izan aurretik, TITULARREK AMEn izena eman beharko dute. Horretarako, TITULAR izango direnek dagokien Txartela eskuratu edo jasoko dute, eta hari erregistro zenbaki bat esleituko zaio. TITULARREK AMErekin izango dituzten komunikazio guztietan aipatu beharko dute erregistro zenbaki hori. Bezero bakoitza Puntu Kontu bakarraren titularra izango da, nahiz eta hainbat Txartel (Travel Club edo Dualak) erabili ahal izango dituen, parte hartzen duen Programa Dualen kopuruaren arabera. Txartel guztiak bateragarriak dira, eta berdin-berdin erabil daitezke Programaren Babesle guztietan.
Honako BO hauek indarrean sartzen direnetik aurrera, Titular batek alta ematen badu edozein Programa Dualetan, Travel Clubeko bazkide bilakatuko da ondorio guztietarako, aipatu Txartelek ezartzen dituzten BOen eta sortzen dituzten eskubide zein betebeharren kalterik gabe.
Jada Travel Clubeko Titularra den pertsona batek izena ematen badu Programa Dual batean, haren txartelak eta puntuak kontu berean elkartuko dira.
Edozein Txartel erabiltzeak (Travel Club edo Duala) berekin dakar Travel Clubeko BOak onartzea, eta txartel Dual bat erabiliz gero, txartel horri dagokion Programako BOak ere onartuko dira.
4.1. (b) AURREZ AKTIBATUTAKO TXARTELEN BIDEZKO ALTA. Txartela bidaltzeko sistemak edo/eta baldintza zehatzek besterik adierazi ezean, Programan TITULAR gisa izena eman nahi dutenek AMEk horretarako prestatutako inprimakia bete, sinatu eta helarazi beharko diote AMEri (edozein bide erabiliz, AMEren webgunea edo Babesle Dualena barne), eta Programaren Txartela eskuratu edo jaso zutenetik gehienez ere sei hilabete izango dituzte horretarako; horrek BO hauek onartzea ekarriko du. AMEk inprimakia jasotzen duenean, TITULAR bihurtuko dira, eta dagokien Puntu Kontua esleituko zaie. 4.1.d) atalean xedatutako kasuan izan ezik, interesdunak txartela eskuratu eta AMEk aipatutako inprimakia jaso bitarteko epean, Programako txartela dutenek puntuak metatu ahal izango dituzte; puntu horiek titular gabeko kontu batean egiaztatuko dira, eta ez dira izango eraginkorrak, eta ezin izango dira trukatu, AMEk dagokion inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta jasotzen duen arte edo TITULARRAK TRAVEL CLUB® programak unean-unean baimentzen duen “webgunearen” bidez beharrezko informazioa egiaztatzen duen arte.
Edonola ere, txartela erabiltzeak edo zeinahi bitartekotatik puntuak eskuratzeak honako BO hauek onartzen direla esan nahi du. Adierazitako sei hilabeteko epea amaitutakoan, AMEk deuseztatu egin ahal izango ditu txartel baten bidez lortutako puntuak, baldin eta ez baditu behar bezala jaso txartel horren datuak.
AME ez da titular gabeko kontuei dagozkien puntuen erabileraren edo helburuaren erantzulea. AMEk Programan modu telematikoan izena emateko beste modu batzuk gaitu ahal izango ditu, eta, horretarako, unean-unean jakinaraziko dio TITULARRARI zein den kontuan hartu beharreko eragikera; edonola ere, TITULARRAREN esku jarriko ditu BOak, hark haiek onartu aurretik.
4.1. (c) ALTA TELEFONIKOA. Programan telefono bidez alta eman ahal izateko, TITULARRAK telefonoz eman beharko dizkio AMEri izen-emate inprimakia etxera bidaltzeko beharrezkoak diren datuak. Baldintza Orokorrak onartu arte, TITULARRAK datu pertsonalak erabiltzeko baimena emango dio AMEri, bere Travel Club Txartela egin eta esleitu, eta berak hautatutako helbidera igorri ahal izan dezan. Gutxienez honako dokumentu hauek igorriko dizkio: Baldintza Orokorrak eta Pribatutasun Politika, Txartela eta lehen aipatutako inprimakia. Behin dokumentu horiek jasota, TITULARRAK 4.1.b) atalean adierazitako betebehar berberak onartuko ditu. Alta elektronikoa gure webgunearen Baldintza Orokorretan dago araututa: www.travelclub.es.
4.1. (d) Bankuko txartelak erabiltzeagatik, kontagailuak edo antzeko gailuek neurtutako zerbitzuak kontsumitzeagatik (hala nola txartela fisikoki aurkeztea eskatzen ez duten gas, argi edo telefono zerbitzuak) edo urrutitik zerbitzuak kontratatzegatik edo produktuak erosteagatik puntuak eskuratzeko, Programako Babesleek eskainiak direnak, ezinbesteko baldintza izango da AMEk jasotzea TITULARRAK behar bezala sinatutako inprimakia (edo titularrak beharrezkoa den informazioa ziurtatu izana web orriaren edo dagokion app-aren bitartez). Titularra den eta puntuak eskuratzeko baliatu nahi den abonatu kontratuaren zenbakia adieraziko da, baldin eta, gainera, Babesle horiek zuzenean fakturak egiten dizkieten TITULARRAK (bezeroak) badira.
4.2. Txartela bitarteko baliozkoa da puntuak lortzeko egindako erosketengatik, eta, era berean, beste eskaintza eta abantaila batzuk eskuratzeko aukera ematen du. Travel Club txartela fisikoki aurkezteak AMEk zehaztutako salmenta puntuetan eskuratutako puntuak zuzenean trukatzeko bitarteko gisa balio dezake, AMEk kasuan-kasuan adieraziko duen eragikeraren arabera. Txartela AMEren jabetzakoa da, eta TITULARRA haren erabiltzailea soilik izango da baldintza orokorren arabera; arduraz zaindu beharko du eta hitzemandako erabilera zuzenaren erantzulea izango da.
4.3. TITULAR gisa inskriba daitezke edozein nazionalitatetako adin nagusiko pertsona fisikoak, Espainian edo Andorran bizi direnak. TITULARRAK AMEri eska diezaioke bere kontura atxikitako txartel osagarriak igortzeko, eta AMEk edo/eta Babesle Dualek txartel hori erabiliko duen pertsona identifikatzeko eska dezakete, eta lotura sistema zehaztu. Programaren txartelek iraupen mugagabea dute, AMEk txartel berriak jaulki edo honako baldintza orokor hauek aldatzea erabakitzen ez bada behintzat; hala balitz, TITULARREI une egokian jakinaraziko zaie, 7.2 atalean xedatutakoaren arabera.
4.4. TITULARRAK onartzen du TRAVEL CLUB txartel bakoitza igortzeagatiko kostua; hain zuzen, euro batekoa izango da. Kostu hori aldatu egin ahal izango da, 7.2 klausulan ezarritakoarekin bat.
4.5. TITULARRAK baimena ematen du AMEri helarazitako zeinahi datu (besteak beste: eskuratutako edo/eta edozein modutan trukatutako puntuei buruzko informazioa edo/eta Babesle bakoitzean eginiko kontsumoak; babesleei berariaz baimena ematen die informazio horren berri emateko AMEri) AMEren fitxategi batean sartzeko.
Titularrak, halaber, baimena ematen du AMEk fitxategian jasotzeko honako hauek: (i) publikoki eskura daitezkeen iturrietatik lortutako datuak; (ii) AMEk legez eskuratutako datuetatik ondorioztatu ditzakeen datuak (ondorio horiek klausula honetan deskribatutako legezko helburuekin lotuta egongo dira beti), besteak beste, erreferentziazio geografikoa; eta (iii) AMEk sare sozialetan egiten dituen sustapenetan, loturetan edo web orrietan Titularrak egindako jardueretako datuak edo/eta Travel Clubekin eta Titularrarekin elkar eragiten duten hirugarrenetatik datozen datuak (adibidez, posta elektronikoko hornitzaileak edo mezularitza digitaleko hornitzaileak helaraz ditzakeenak edo bezeroak baimendutako gailu mugikorren erabileraren ondoriozko beste datu batzuk).
Zure datuak tratatzearen helburua da Travel Club Programa ondo kudeatzea. Horretarako, AMEk publizitatea, marketina, merkatu azterlanak edo/eta erosketa profilak eta zure datuen erosketa ohituren azterlanak egin behar ditu, edo/eta zure datuak Babesle baten erantzukizunpeko beste fitxategi batzuekin gurutzatu (marka guztiak barne, baldin Titularrak puntuak lortzen baditu horien bitartez), edo/eta zure datuak 1.2 atalean aipatutako AMEren filialenetakoekin gurutzatu. Beste helburu bat da Programa Dualak sortzea Travel Club Programaren barruan, haren osagarri gisa, eta AMEren jarduerak Programa Dual horiekin lotzea; horiek guztiak “funtsezko jarduerak” izango dira, Programaren esparruan egingo dira. Hartara, produktuak edo zerbitzuak eskainiko dira, eta horiek erosteak edo kontratatzeak zerikusia izango du abantailak eta Travel Club puntuak lortzearekin edo horiek trukatzearekin. Baimenik eman ezean, AMEk ezingo dio alta eman TITULARRARI Programan. AMEk Programari buruzko zeinahi informazio bidali ahal izango du bere datu basean jasotako posta helbidera nahiz posta elektronikoko helbidera. TITULARRAK berariazko baimena ematen dio AMEri jarduerak edozein bitartekoren bidez egin ditzan (bai eta bitarteko elektronikoetatik ere) eta informazio hori edozein bitartekotatik igorri dezan (bai eta bitarteko elektronikoetatik, eskuko telefonotik, telefono finkotik eta antzeko izaera edo izaera baliokidea duen beste edozein bitarteko elektronikotatik ere). 4.5 atal honetan jasotako datuak, halaber, VAMEk eta INLOYALTYk ere ezagutu ahal izango dituzte. Bi erakunde horien egoitza soziala Madrilen dago (Av. Bruselas, 28108 Alcobendas) eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkaratzeko nahiz eramateko, ahazteko eta mugatzeko eskubideak baliatu ahal izango dira. VAMEren kasuan, helburua izango da VAMEk TITULARRAK eskatutako bidaia erreserbak eta turismoaren edo aisialdiaren arloko gainerako produktuak kudeatu ahal izatea, edo Programaren Babesle gisa jardun ahal izatea. INLOYALTYren kasuan, xedea da, halaber, Programaren babesle izatea; horretarako, aseguruen Kanpoko Kolaboratzaile gisa gauzatu ahal izango du jarduera, eta, ondorioz, eta mugatu gabe, Legeak baimentzen dizkion ekintzak egin ahal izango ditu, aseguru erakunde batek merkaturatzeko moduko produktuak eskaini ahal izateko dagokionari, puntuen pizgarriekin. INLOYALTYk, gainera, Titularrei beste Zerbitzu batzuk eskaini ahal izango dizkie, eta, hala badagokio, horiek behar bezala iragarriko dira www.travelclub.es web orriaren bitartez, eta bere datu baseetako informazioa VAMEren edo AMEren datu baseetako informazioarekin gurutzatu edo lotu ahal izango du, Travel Club Programak zehaztutako esparruan, berezkoak zaizkion helburuekin.
Programan Travel Club DUAL txartel baten bitartez ematen bada alta, Titularrak baimena ematen du helarazitako datuak eta dagokion Babesle Dualeko kontsumo datuak Babesle Dual horren fitxategian jasotzeko. Horiei dagokienez, TITULARREK datuetan sartu, horiek zuzendu, ezeztatu edo ezabatu eta aurka egiteko, nahiz eramateko, ahazteko eta mugatzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte. Horretarako, idatzi bat bidali beharko zaio AIR MILES ESPAÑA SAri posta helbidera (Brusela etorbidea 20, 28108 Alcobendas, Madril) edo helbide elektronikora (dpo@travelclub.es). Idatziarekin batera NANaren edo nortasuna ziurtatzeko agiri baliokidearen kopia bat aurkeztu beharko da. Bestela, idatzi bat bidali beharko zaio Babesle Dualari, Babesle Dualaren baldintza orokorrekin bat etorrita, non Legean ezarritako helburu esplizituak egiaztatuko diren.
AMEk edo edozein Babesle Dualek eskatutako edozein baimen edo adostasun datu mota bakoitzerako Legeak ezarritako betebeharren arabera egin dela ulertuko da beti.
Titularrak onartzen du AMEk, bere filialek edo Babesle Dualek erabili dezaketen sinadura aurreinprimatuaren edo elektronikoki inprimatuaren erabilgarritasuna eta baliozkotasuna. Sinadura hori eskuzko sinaduraren ordezkoa izan daiteke eta Legeak eskuzko sinadurari emandako lege ondore eta ondore frogagarri berberak izango ditu aldeen artean. Era berean, Titularrak baimentzen eta onartzen du AMEk, bere filialek eta Babesle Dualek edozein kontratu edo akordio bitarteko elektronikoak edo telematikoak erabiliz zaintzea eta artxibatzea, bereziki eskaneatuta. Aldeen artean hitzartuko da Programaren esparruan eta AMErekin, bere filialekin eta Babesle Dualekin dituen harremanetan horrela gordetako agiriak eskuzko agiriaren ondore berberak izango dituela.
TITULARREK baimena ematen diote AMEri eta bere filialei (VAME eta INLOYALTY) TITULARRAREN ARRETA ZERBITZUAREKIN izandako elkarrizketak grabatzeko, TITULARREK eta AMEk, VAMEk edo INLOYALTYk egindako eskaera eta AMEk, VAMEk edo INLOYALTIk emandako erantzuna ziurtatzeko sistema bat edukitzeko helburuarekin soilik, eta, beharrezkoa balitz, froga gisa erabili ahal izateko. AMEk gaitasuna izango du kontratu harremana iraungitzeko eta TITULARRARI Programan baja emateko (hala badagokio, behar bezala jakinaraziko da baja), baldin eta TITULARRAK erabakitzen badu baimena baliogabetzea AMEk bere datuak tratatu ahal izan ditzan atal honetan azalduta geratu den moduan, “funtsezko jarduerak” delakoei dagokienez; izan ere, atal honetan jasotako jarduerak eta tratamenduak AMEk eta bere filialek eskainitako Zerbitzuen berezko jarduerak dira.
4.6. TITULARRAk baimena ematen du AMEk bezero zaren eta Pribatutasun Politikan sartuta dauden Babesleei jakinarazteko zure posta harremanetarako datuak, dedukzioetatik lortutako errolda datuak (zentsu sekzioa, udal barrutia eta AIZ kodea), jaiotza data, sexua, NANa edo antzeko identifikazio agiria, telefonoa, helbide elektronikoa, Travel Cluben alta emandako data, hizkuntza, Travel Club zenbakia (Babesle lagapen hartzailean erabilitako Txartel Dualena barne), Kontuko Puntuen asteko saldoa eta Babeslearen bezero gisa Travel Cluben parte hartzearen ondoriozko datuak. Horren helburua da zuzenean TITULARRAREKIN harremanetan jartzea produktu, zerbitzu edo sustapen bereziekin lotutako informazio pertsonalizatua eskaintzeko –betiere, informazio hori zuzenean lotuta badago Travel Club Programarekin, bezero Dualen kasuan izan ezik, Babesle Dualak lagatako informazio guztia tratatu ahal izango baitu Programa Dualaren datuen tratamenduaren helburuen arabera–, publizitate edo marketin jardueren bitartez, zure datuen gaineko merkatu azterlanetan eta erosketa profiletan (erosketa ohituren azterketa) edo/eta TITULARRA bezeroa den Babeslearen erantzukizunpeko beste fitxategi batzuetako datuekin gurutzatutako datuetan oinarritutakoetan edo ez oinarritutakoetan.
Helbide elektronikoaren lagapenari dagokionez, Babesleak publizitate jakinarazpenak bidaliko ditu bitarteko elektronikoen bitartez, TITULARRAK eskatzen badu edo berariaz baimentzen badu.
TITULARRAK etorkizunean egin daitekeen edozein lagapen aurkaratu nahi badu, idatziz eman dezake horren berri helbide honetara idatzita: dpo@travelclub.es.
Zerbitzuen erreserbak nahiz erreserba eskaerak AMEren Erreserba Baldintzen arabera egingo dira (baldintza orokor hauen osagarriak izango dira eta desadostasunak egonez gero haiek gailenduko dira –Erreserben arloan–), bai eta erreserba egiteko edo trukea egiteko unean aplikagarriak diren eta Hornitzaileek ezarri dituzten baldintzen arabera ere. Horren berri emango zaie aldizka TITULARREI, kontuan izanda 2.2 ataleko azken oharra. “Hornitzaileak” terminoak aire konpainiak, tour operatzaileak, hotelak, autoak alokatzeko konpainiak, ostatu eta aisialdiko eta denbora libreko jardueren beste hornitzaile batzuk, truka daitezkeen produktuen beste hornitzaile batzuk edo TITULARREN esku jarritako Zerbitzuak eta Produktuak eskaintzen, antolatzen, hornitzen edo gauzatzen dituzten beste hirugarren batzuk hartzen ditu barruan.
6.1. Zerbitzuak eskaini, edozein Zerbitzuren inguruan beherapenak egin, txartelak edota bestelako bidaia dokumentuak jaulki, eta hirugarrenen ondasunak edota zerbitzuak saldu edo sustatzeko garaian, AME dagokion Hornitzailearen agentea baino ez da izango.
6.2. Legean xedatutakoa eta Erreserba Baldintzetan ezarritakoa kontuan hartuta, eta 6.3. atalean xedatutakoari kalterik egin gabe, Zerbitzuetan (edo haien parte batean) egindako edozein ez-betetzek eragindako kalte eta galera guztien erantzulea AME izango da, baldin eta kalte eta galera horiek AME arduragabekeriaz edo doloz jardun izanaren ondorio badira.
6.3. Legean xedatutakoa edo Erreserba Baldintzetan ezarritakoa salbuetsirik, AME erantzulea denean, honako hauek izango dira ardura horren mugak: a) TITULARRAK AMEri dagozkion Zerbitzuengatik eskudirutan ordaindutako zenbatekoa; b) TITULARRAK dagozkion Zerbitzuengatik trukatutako Puntuak itzultzea, edo, TITULARRAK hala eskatzen badu, trukatu diren Puntuei aplikagarria zaien truke balioa esku dirutan, aurreko 3.1.b) atalean aurreikusitako baldintzetan.
AME inolaz ere ez da izango lortu gabeko irabazien edo TITULARRAK ondorioz edo zeharka jasan dezakeen beste edozein kalteren erantzule.
6.4. AME ez da izango Babesleek eta Hornitzaileek zuzenean gauzatutako jardueren erantzule.
7.1. Edozein jakinarazpen editatzeko orduan eskuragarri dauden Produktuak eta Zerbitzuak aipatu jakinarazpenean ezarrita geldituko dira, baina AMEk eta Hornitzaileek berentzat gordetzen dute Produktuak, Zerbitzuak edo bestelako eskaintzak edo truke planteamenduak noiznahi erretiratzeko, aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea, edo haiei edo Puntuei dagokienez zeinahi baldintza edo murrizketa ezartzeko eskubidea, bai eta edozein Produktu edo Zerbitzu trukatzeko behar den Puntu kopurua handitu edo txikitzeko eskubide ere; hori guztia TITULARREI jakinaraziko zaie editatzen den hurrengo jakinarazpenean. Hala ere, Produktuak edo Zerbitzuak erabilgarri ote dauden egiazta dezakete TITULARREK unean-unean, TITULARRAREN ARRETARAKO ZERBITZURA deituta (91-3874387) edo bestelako prozedura telematikoak erabilita, besteak beste, www.travelclub.es webgunea edo AMEk etorkizunean ezar dezakeen beste edozein. Nolanahi ere, erabilgarri ez dauden Produktu, Zerbitzu edo bestelako eskaintza edo truke planteamenduen ordez antzeko baldintzak eta ezaugarriak dituztenak eta eskuratzeko orduan AMErentzat antzeko kostua dutenak eskaintzen ahaleginduko da AME, dauden aukeren arabera.
7.2. AMEk Baldintza hauek, Pribatutasun Politika, Erreserba Baldintzak, www.travelclub.es webgunearen eta mugikorrerako aplikazioaren Erabilera Baldintzak edo bezeroarekin ezarritako beste edozein akordio aldatu ahal izango ditu, eta aseguruen Sektoreari aplikagarriak zaizkion baldintza espezifikoak eta, oro har, beste edozein, ezarri eta aldatu ahalko ditu, TITULARREK eskuratutako eskubideak errespetatuz, TITULARRARI aldez aurretik jakinarazita era pertsonalean eta idatziz, aldaketak eragina izan baino gutxienez hilabete lehenago, baldin eta TITULARRAK bere helbide elektronikoa eman badio AMEri. Bestela AMEk bere webgunearen bidez eman dezake aldaketa horren berri, eta edozein aldaketa kostu edo inbertsio orekatu edota neurrikoa duten bideetatik iragartzeko behar dena egiteko konpromisoa hartuko du AMEk, berariaz argituta AME ez dagoela behartuta posta elektronikoa erabiltzera xede horietarako. Behin epe hori igarotakoan TITULARRAK ez badio AMEri jakinarazi uko egiten diola aldaketari, Baldintza berriak onartu direla joko da, bildu beharreko datu pertsonalak babesteko baimenak Datuak Babesteko 679/2016 Araudi Orokorrari edo indarreko araudiari egokituz betiere. Nolanahi ere, Baldintzen edozein aldaketaren ondoren zeinahi bidetik edozein Txartel erabili edo Puntuak eskuratu badira, era berean, haien edukia onartu dela joko da.
8.1. Puntuen erabileratik sortutako ondorioak TITULARRAREN kontu izango dira, haren kontuan abonatu bezain pronto. AME ez da baimendu gabeko edo iruzurrezko trukeen erantzule izango, arduragabekeria larria edo doloa ez badago behintzat. TITULARRAK berehala jakinaraziko dio AMEri Txartela galdu edo lapurtu izana, egoki balitz hura baliogabetu eta berria jaulkitzeko; kostua TITULARRAK hartu beharko du bere gain. AMEri berehala ez jakinarazteak AME erabat salbuetsiko du erantzukizunetik. Gainera, Txartela hondatzen bada, TITULARRAK horren berri emango du, AMEk berri bat jaulki dezan, aipatu diren kostu baldintzetan.
8.2. Puntuak pertsonalak eta besterenezinak izango dira, hurrengo atalean xedatutako salbuespenarekin.
8.3. Puntuen zeinahi iruzurrezko erabilera edo edozein Baldintza Orokor edo Partikularren kontrakoa gertatuz gero, TITULARRAK Baldintzak ez dituela bete joko da. Kasu horietan, AMEk beretzat gordetzen du Puntuak ez trukatzeko eskubidea. AMEk berehalakoan baliogabetu dezake edozein iruzur edo ez-betetzetan tartean dauden pertsona guztien TITULAR izaera ere, eta haren izenean edo kontura eginiko edozein erreserba edo truke baztertu edota baliogabetu, haren kontuan dauden edo eman zaizkion Puntuak baliogabetu, eta jaulki zaion edozein Txartel itzultzeko eskatu dezake. Aurreko kasuetan, AMEk, bere ekimenez edo edozein Babesle edo Hornitzaileren ekimenez, Puntuen kontua kautelaz blokeatzea erabaki dezake, kautelazko blokeatze hori eskatzen duenaren erantzukizunpean.
TITULARRAK hautatutako Produktuak edo Zerbitzuak diru kantitate baten ordainketa balekar, Puntuez gain, eta, ordaintzeko unea iristean, TITULARRAK aldez aurretik onartutako zenbatekoa ordaintzeari uko egingo balio, TITULARRAK pertsonalki erantzungo du AMEri edo Hornitzaileari eginiko kalte-galera guztiengatik. Puntu horien edozein truke, edozein erreserba turistiko edo produktu onartzeagatik dela ere, ez da AMEk duen ezein eskubideren uko gisa interpretatuko.
TITULAR baten Kontu pertsonalean abonatutako puntuak TITULARRAK bakarrik truka ditzake Erreserba Baldintzen arabera. Puntuak TITULARRAREN beraren alde, haren familiako kideen alde edo TITULARRAK berarekin Zerbitzuez gozatzeko hautatu duen beste edozein pertsonaren alde trukatu daitezke.
10.1. Programaren indarraldia mugagabea izango da, baina AMEk edozein unetan amaiaraz dezake, TITULARREI gutxienez hamabi (12) hilabeteko aurrerapenarekin jakinarazi ondoren. Kasu horretan, AMEk gehienezko epe bat finkatuko du, eta, epe horretan, TITULARREK beren Puntuak trukatu ditzakete, Zerbitzuengatik edo haien truke balioagatik, aldez aurretik finkatutako baldintzetan. Behin jakinarazpenean ezarritako epea amaitu ondoren, bertan behera geldituko dira TITULARRAK Puntuak Zerbitzuengatik trukatzeko dituen eskubideak.
10.2. AMEk amaitutzat eman ahal izango du, edozein unetan eta berehalako eraginez, edozein TITULARREK Programan duen parte-hartzea, idatziz eginiko jakinarazpen baten bitartez, TITULARRAK edozein BO betetzen ez duenean, bai eta haietan berariaz aurreikusitako gainerako kasuetan ere. Kasu horietan guztietan, baina 8.3 atalean xedatutakoari kalterik egin gabe, 10.1 atalean aurreikusitakoa aplikatuko da. Era berean, AMEk uko egin diezaioke aurretik Programaren Baldintzak bete ez dituen edota edozein motatako kalte-galerak eragin dituen edozein pertsona Programan sartzeari.
10.3. Edozein TITULARREK Programan baja har dezake edozein unetan, idatziz AMEri jakinarazi ondoren, eta hark duen edo bere kontuarekin elkartuta dagoen edozein Txartel, TRAVEL CLUB Programarena dena edo harekin elkartuta dagoena, itzuli egin beharko du. AMEk ahalmena izango du haren alde agertzen diren Puntu guztiak baliogabetzeko, TITULARRAK ez badu aipatu jakinarazpenean haiek erabiltzeko borondatea berariaz adierazten. Hala egingo balu, gehienez sei (6) hilabeteko epea izango du horretarako, agiri honetan aurreikusten diren erabilera arauei jarraiki.
AMEk TITULARRAREN EDO BAZKIDEAREN ARRETARAKO Zentroan telefono zerbitzu bat (91-3874387) eta webgune bat izango ditu Programari buruzko edozein zalantza argitzeko eta TITULARRAREN Puntuen saldoari buruzko informazioa emateko, besteak beste. Era berean, beste edozein modu erabili ahalko du TITULARREKIN harremanetan jartzeko; bereziki, TITULARRAK baimena ematen du AME berarekin harremanetan jartzeko giza parte-hartzerik ez duten telefono zerbitzu automatikoen bitartez. Edozein kexa edo iradokizun duten TITULARREK idatziz jo dezakete AMEren TITULARRAREN ARRETARAKO ZERBITZUAREN arduradunarengana.
Programari edo TRAVEL CLUB Txartelari buruzko zerga erantzukizunak, halakorik balego, dagokionak hartu beharko ditu bere gain, aplikagarria den legediaren arabera.
BO hauek Espainiako legediaren mende daude. TITULARRAK indarreko legediak pribatutasunaren arloan ematen dizkion eskubideak baliatu ditzake, datuetan sartu, horiek zuzendu, ezeztatu edo ezabatu, aurka egin eta eraman, ahaztu eta mugatzeko, eta horretarako, nahiz beste edozein helbururekin harremanetan jartzeko, idazkia igorri beharko dio AIR MILES ESPAÑA, S.A.-ri (Datuak Babesteko Ordezkaritza, Brusela etorbidea, 20, 28108 − Alcobendas − Madril). Gainera, TITULARRAK aurka egin diezaioke Baldintza hauetako 4.6 atalean edo Pribatutasun Politikan aurreikusitako datu lagapenari, arestian aipatutako idazkiaren bidez, dpo@travelclub.es helbidea baliatuta (bi kasuetan, NANaren edo dokumentu baliokidearen fotokopia atxikita). <0}
REPSOL edota EROSKI, TRAVEL CLUBeko (Air Miles España, S. A.) bezeroa bazara, Travel Club Programako Baldintza Orokorretako 4.6. klausulan adierazitako datu pertsonalak jakinarazi beharko dizkiozu EROSKI, S. COOP.-i (San Agustin auzoa, z/g, 48230, Elorrio, Bizkaia) edota REPSOL COMERCIAL DE PRODUCTOS PETROLÍFEROS, S. A.-ri (Mendez Alvaro kalea, 44, 28045 Madril), dagokionaren arabera, aipaturiko 4.6. klausulan ezarritako xedearekin.
Datuetan sartu, horiek zuzendu, ezeztatu edo ezabatu, aurka egin eta eraman, ahaztu eta mugatzeko eskubideak balia ditzakezu, aipatu helbideetan.
Gainera, zure datuak lagatzeari aurka egiten diozula jakinaraz diezaiokezu Travel Club-i, noautorizoeroski@travelclub.es eta noautorizorepsol@travelclub.es helbidetan, eta baimena atzera bota dezakezu edozein unetan.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak