Nutrizio-semaforoa

Nutrizio-semaforoa

Nutrizio-semaforoak begiratu bakarrean eta modu argian eta errazean produktu baten kontsumo-anoa batek zenbat kaloria, azukre, koipe, gantz ase eta gatz dituen ahalbidetzen digu. Horiek guztiak ezinbesteko mantenugaiak dira elikadura orekatua mantentzeko, baina horien kontsumoa kontrolatu egin behar da, eta gehiegi ez hartu. Horregatik, arreta bereziz ibili behar dugu.
EROSKIk 2007an jarri zuen martxan ekimena, berezko borondatez erabat, gure bazkideek produktuen nutrizio-informazio gehiago eskatzen zigutela ikusita.

Nola laguntzen digu semaforoak?

Semaforoak modu oso errazean esaten digu kontsumo-anoa batean zenbat mantenugai hartzen diren, elikagaiak konbina ditzagun horietako bakoitzean gomendatutako ahoratzea gainditu gabe, eta, horrela, elikadura osasungarriagoa mantentzeko. Hau da, laranja koloreko balioak dituen elikagai-anoa bat kontsumitu bada, komeni da eguneko gainontzeko janarietan hori aintzat hartzea, kalorien eta mantenugai zehatz batzuen kopuru handia hartu delako jada.
EROSKIk 2009an jarri zuen martxan ekimena, berezko borondatez erabat, gure bazkideek produktuen nutrizio-informazio gehiago eskatzen zigutela ikusita.

Nutrizio-semaforoa

Ezaugarri nagusiak

EZAUGARRI NAGUSIAK
Ontziaren aurrealdean doa beti. Kontsumo-anoa bakoitzeko informazioa ematen du. Osasunarekin gehien erlazionatuta dauden mantenugaiak agertzen dira (azukreak, gantzak, gantz asea eta gatza), bai eta kaloriak ere. Mantenugai bakoitzaren azpian datozen zenbakien bidez adierazten da elikagai-anoa batean dagoen mantenugaien ehunekoa, pertsona heldu batek hartu beharko lukeena oinarri izanik. 2000 kilokaloriako dieta hartzen dugu oinarritzat. Haurrentzako elikaduran, berriz, 1.800 kilokaloriako dieta. Kolore-sistema erraz bat erabiltzen du, begiratu bakarrean ikusteko mantenugai bakoitzean egunean hartu beharreko kopuruaren parte txikia (berdea), ertaina (horia) edo handia (laranja) duen elikagai horrek.

Nutrizio-semaforoa

Aitortutakoa

Semaforo asko daude, baina nazio osoan gurea bakarrik identifikatzen da koloreen bidez, eta, horregatik, hainbat erakunderen sari ugari jaso ditu: Espainiako Nutrizio eta Elikadura Zientzien Akademiaren Mataix Saria, ``Eroski zure osasunaren alde`` programarengatik (2013). Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) NAOS saria, ``Eroski zurekin, nutrizioa eta ongizatea: Partzialki hidrogenatutako landare-gantzak ezabatzea eta nutrizio-semaforoa`` programarengatik (2009)

Nutrizio-semaforoa

Maiz egin ohi diren galderak

Elikagai batean EROSKI nutrizio-semaforoaren zirkulu guztiak berdeak badira, horrek esan nahi du dieta osasungarri baterako egokia dela?

Kolore berdeak adierazten du, elikagai horren kasuan, ohiko anoa batek gehiegi jatea komeni ez diren mantenugaien kopuru neurrizkoa dela. Edonola ere, gogoratu behar dugu dieta osasungarri bat zereal, fruta, barazki, lekale eta esneki gaingabetuen kontsumoan oinarritu behar dela, gainontzeko elikagaiak gutxiago kontsumituta, eta, halaber, haragia baino, arraina kontsumitzea komeni dela.

Comprar

Aldiz, zirkulu guztiak laranja kolorekoak badira, horrek esan nahi du kaltegarria dela?

Elikagai batek zirkulu guztiak laranja kolorekoak baditu, ez du esan nahi kaltegarria denik. Koloreak bakarrik adierazten digu jakiaren kaloria, gantz, gantz ase, azukre eta gatz kopuruak altuak direla. Hau da, kolore laranjak esan nahi du elikagai horren anoa bat kontsumitzen bada, eguneko gainontzeko janarietan hori aintzat hartu beharko litzatekeela, kaloria eta mantenugai zehatz batzuk kopuru handitan hartu direlako jada.

Comprar

Koloreak hartu behar ditugu kontuan, edo ehunekoei ere erreparatu behar zaie?

Ehunekoak ere kontuan hartzea komeni da. Adibidez, elikagai-anoa batek egunean hartu beharreko kalorien % 22 badu, zirkulu laranja bat edukiko du kalorietan; baina kolore bera dagokio kalorien % 55 dituen anoa bati. Aitzitik, bi elikagai horien arteko aldea nabarmena da: gosari edo bazkari batean kalorien % 22 kontsumitzen baditugu, muga egokien barruan gaude; aldiz, produktu-anoa batean kalorien % 55 kontsumitzen baditugu, egunean zehar behar ditugun kalorien erdia baino gehiago hartzen ari gara. Horrek esan nahi du kaloriak zaindu beharko direla gainontzeko otorduetan.

Comprar

EROSKI nutrizio-semaforoan kolore laranja ez duten elikagaiak kontsumitzen badira, dieta osasungarria lortzen da?

Ziurrenik, semaforoa “berdez” duten produktuak bakarrik hautatzen badira, dieta osasungarria izango da; baina ez du zertan hala izan behar. Dieta osasungarri batek, orekatua izateaz gain (karbohidratoak, proteinak eta gantzak), nahikoa (beharrezko mantenugaiak ematen dituena), askotarikoa (elikagai-multzo ezberdinak jasotzen dituena), segurua (salmonella bezalako arrisku mikrobiologikorik gabea) eta gogobetegarria (zapore onekoa) izan behar du.

Comprar

Zergatik ematen da anoa bakoitzeko informazioa?

Legez, etiketak jakinarazi behar du mantenugai bakoitzak zenbateko ekarpena duen produktuaren 100 gramo bakoitzeko. Baina, askotan, ez ditugu produktuaren 100 gramo kontsumitzen.

Batzuetan, gehiago kontsumitzen dugu (edalontzi bat esnek edo zukuk 200 ml ditu), eta, beste batzuetan, aldiz, gutxiago (koilarakada bat olio, bi gaileta…). Horregatik, EROSKI nutrizio-semaforoan, anoa etxean darabiltzagun unitateen bidez ematen da (katilua, edalontzia…), eta, jarraian, unitate horren pisua edo bolumena adierazten da. Adibidez: “katilu batek (30 g) ditu …”, “edalontzi batek (200 ml) ditu …”.

Anoak kalkulatzeko, Espainian ohikoak diren etxeko kontsumo-neurriak erabili ditugu, eta nutrizionista ospetsuen gomendioak jarraitu ditugu. Edonola ere, ontziaren atzeko parteak elikagaiaren 100 gramo edo 100 miligramo bakoitzeko nutrizio-informazioa adierazten digu, etiketei buruzko araudia betez.

Comprar

Prestatutako platerek nutrizio-semaforo ezberdina eduki dezakete. Zergatik?

Prestatutako platerak bazkari edo afari baten plater nagusia dira. Plater horien kontsumo-anoak 200 gramotik gorakoak dira, eta muga ezberdinak dituzte. Kolore berdeak adierazten digu kontsumo-anoak Erreferentziazko Ahoratzearen % 10 baino gutxiago ematen duela. Hau da, anoak mantenugaiaren kopuru txikia dauka.

Kolore horiak esaten digu kontsumo-anoak Erreferentziako Ahoratzearen % 10 eta % 35 artean ematen digula. Hau da, mantenugaiaren kopuru ertaina.

Kolore laranjak adierazten digu kontsumo-anoak Erreferentziazko Ahoratzearen % 35 ematen digula. Hau da, mantenugaiaren kopuru handia.

Comprar

Zergatik 200 gramotik gorako anoak dituzten plater prestatuek muga ezberdinak dituzte?

Ez da berdina laranja kolorera iristea otordu nagusi batean edo gosegarri edo postre bat hartuta. Hori dela eta, plater prestatuek (200 gramotik gorako anoak) muga ezberdinak dituzte. Hala, adibidez, elikagai arruntetan horiz markatutako mantenugaiek gehienez GAren % 20 izango dira, eta otordu nagusitzat prestatuko plateretan, berriz, horiz markatutako elikagaiek gehienez GAren % 35 izango dira.

Comprar