
EROSKI, S. COOP. (aurrerantzean, EROSKI) San Agustin auzoa z.g. 48230 Elorrio, Bizkaia
Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetarako datua: dpo@eroski.es
Datu hauek tratatuko ditu EROSKIk:
(i) erregistroa dela-eta emandako datu pertsonalak, oro har, eta identifikatzaileak, ezaugarri pertsonalak eta harreman elektronikoa izatekoak, bereziki;
(ii) sare sozialetako loginaren bidez erregistratuz gero baimendutako datuak;
(iii) EROSKIrekiko harreman komertzialaren ondoriozko datuak, hau da, haren zerbitzuak erabiltzearen ondoriozkoak;
(iv) hala badagokio, erosketa- edo kontratazio-prozesuan ematen diren datuak, oro har; txartela erabiltzeagatik lortutakoak (ordaintzeko modua eta/edo fidelizazioa), txartelari lotutako erosketetakoak, eta ordainketa gauzatu edo baimentzeko datuak nahiz produktu eta zerbitzuak fakturatzekoak, bereziki;
(v) prozesu informatikoen ondoriozkoak (nabigazio-ohiturak edo BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITALAREN erabilera), IP helbidea eta cookieen, pixel-etiketen eta beste teknologia batzuen bidez bildutako informazioa;
(vi) EROSKIk legez eskuratu dituen datuen bidez ondoriozta ditzakeenak.
Erabiltzailea BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITALEAN aktibo egon bitartean eta bezero izan bitartean tratatuko eta biltegiratuko ditu EROSKIk datuok, baita legezko betebeharrak preskribatu arteko epean ere, bezeroen datuak tratatzearekin lotutako erantzukizunen ondorioz halako betebeharrik suertatzen bada.
EROSKIk, bitarteko eta/edo ingurune digitalaren jabeak, fitxategi batean biltegiratuko ditu aurreko atalean adierazitako datu pertsonal beharrezkoak, helburu hauekin:
(i) Erabiltzaileak eskatutako eta BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITALAK eskainitako zerbitzua ematea, mantentzea eta hobetzea, azterlanak eta profilak eginez, datuak segmentatuz eta/edo EROSKIren ardurapeko beste fitxategi batzuetan daudenekin gurutzatuz.
(ii) Bezero izatearekin lotutako sustapenak eskaintzea, komunikatzeko bide elektronikoen bitartez nahiz bestela, bere jarduera gauzatzen duen sektoreko produktu eta zerbitzuei dagokienez (fidelizazioa, elikagaiak, etxea, ehunkiak, aseguruak, maileguak, optikak, higiezinak, telekomunikazioak, teknologia, informatika, erregaiak, kontsumoa, kirola, aisialdia, astialdia, turismoa, estetika, lurrindegia eta ordaintzeko moduak).
Erabiltzaileak uko egin diezaioke bere datuak sustapenak eta halako bidalketak jasotzeko tratatzeari, bai erregistratzean bai ondoren, 4. atalean eskubideak baliatzeko deskribatu den prozedurari jarraikiz.
(iii) BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITALEAN alta egiteko prozesua erraztea, zenbait kanalen bidez. Erregistroa gauzatzeko, beste fitxategi batzuetan erabiltzaileari buruz dituen datuak baliatu ahal izango ditu EROSKIk, alta egiteko erabilgarriak badira; hala eginez gero, behar bezala jakinaraziko dio erabiltzaileari, haren baimena lortzeko.
Erabiltzaileak edozein unetan egin diezaioke uko komunikazioak jasotzeari, baita haren datuak helburu komertzialekin eta sustapenak egiteko asmoz tratatzeari ere, gurekin harremanetan jarriz bajacomunicaciones@eroski.es helbidean; jasotzen dituen komunikazioetan klik eginez baja emateko estekan; edozein unetan bere erregistro-fitxan sartuz, “Nire datuak” atalaren bidez,gure webgunean, eta han aldatuz aukeratutako irizpidea; Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarriz, telefonoz (944 943 444) nahiz posta elektronikoz (https://www.eroski.es/contacto), edo idazki bat bidaliz helbide honetara: EROSKI S. COOP.eko DPO taldea. San Agustin auzoa z.g. – 48230 Elorrio (Bizkaia).
a. Administrazio publikoei, epaitegiei eta auzitegiei
Gobernuko agintariek –adibidez, estatuaren segurtasun-kidegoek, epaileek eta/edo auzitegiek– informazioa eskatzen badute, edo legeren bat betetzeko beharrezkoa bada hura aurkeztea, formalki eskatzen dituzten datuak jakinaraziko dizkie EROSKIk hirugarren horiei.
b. Tiket digitala aktibatu
Tiket digitalaren zerbitzua botoiari emanda aktibatuz gero, Eroski Club txartelaren titularrak EROSKIri baimena ematen dio erosketa-tiketa haren titular-bazkide zenbakiari elkartzeko. Ondorioz, EROSKI clubeko txartelarekin egindako erosketa-tiket guztiak hautatutako ingurune eta/edo eremu digitalean egongo dira eskuragai eta bai bazkideak bai EROSKI Club txartelaren titular-kontuari elkartutako txartelen erabiltzaileek kontsultatu ahal izango dituzte.
c.- EROSKI azokako Marketplace azokaren hornitzaileei:
Erabiltzaileak EROSKI azokako online gunean egindako eskaera behar bezala kudeatu eta tramitatzeko, beharrezkoa izango da bezeroaren identifikazio-datuak (izen-deiturak) eta harremanetarako datuak (telefonoa) ekoizleari jakinaraztea – erositako produktuen hurbileko hornitzaileari. Datu horiek xede horretarako baizik ez dira erabiliko. Helburua bukatutakoan, datuak behar bezala ezabatuko dira.
Bezero orok baliatu ahal izango ditu datuetara sartu, horiek zuzendu nahiz ezabatu, baimena ezeztatu, tratamendua aurkaratu nahiz mugatu, eta/edo datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubideak, bide hauetatik: dpo@eroski.es helbide elektronikoan; Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarriz, telefonoz (944 943 444) nahiz posta elektronikoz (https://www.eroski.es/contacto), edo idazki bat bidaliz helbide honetara: EROSKI S. COOP.eko DPO taldea. San Agustin auzoa z.g. – 48230 Elorrio (Bizkaia).
EROSKIk beharrezko segurtasun-neurriak ezarri ditu bere instalazio, sistema eta fitxategietan. Erabilgarri dituen bitarteko tekniko guztiak erabili ditu, bezeroak emandako datuak ez daitezen galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtu, horien osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatze aldera.
EROSKIk cookieak erabiltzen ditu. Cookie politikan irakur daiteke horri buruzko informazio guztia.
EROSKIk zorrotz betetzen ditu datuen babesaren eta erabiltzaileen pribatutasunaren arloan aplikatzekoak diren legeak. Horretarako, beretzat gordetzen du alde bakarrez, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe datuak babesteko politika honetako baldintzak aldatzeko eskubidea, legerian nahiz atariaren aurkezpen eta konfigurazioan egindako aldaketa orori egokitzeko.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak