Konpromisoa dugu elikadura-segurtasunarekin, eta, horretarako, produktuen trazabilitatea kontrolatu, eta freskoen hotz-katea mantentzen dugu. Gainera, produktu, hornitzaile eta instalazioen kalitatearen inguruko prebentzio-plan bat dugu; haren bidez, analisiak eta ikuskaritzak egiten ditugu etengabe.
Gure fabrikatzaileen ebaluazio etengabea. Urtean 300 hornitzaile baino gehiago ikuskatzen ditugu, hauek kontrolatzeko: elikadura-segurtasuna, ekoitzitako produktuen kalitatea, eta markek egindako agintzak betetzen direla. Horrez gain, bezeroek aurkeztutako erreklamazioak baloratzen ditugu, bai eta produktu-kentze posibleak ere.
Gure logistika-plataforma eta kamioien ikuskaritzak, higiene- eta segurtasun-eskakizunak betetzen dituztela ziurtatzeko.
Gure denden % 100aren ebaluazioa urte osoan zehar, ezarritako prozedura guztiak gordetzen dituztela ziurtatzeko.
Produktuak kontrolatzeko plana. Gure produktuen segurtasuna, zinezkotasuna, fitxa teknikoak eta marka-eskakizunak egiaztatzeko, urtean 11.000 analisi baino gehiago egiten ditugu (mikrobiologikoak, fisiokimikoak, alergenoenak eta zentzumen-probak).
Kalitatearen kudeaketaz arduratzen diren pertsonen etengabeko prestakuntza.
Agian seguruak ez diren produktuak bizkor hautemateko sistema, merkatutik berehala kentzeko. Gure kontrolei, hornitzaileen jarraipenari eta administrazioarekiko lankidetza estuari esker, arrisku posibleei buruzko berehalako informazioa dugu; horrela, kasuan kasu egokienak diren neurriak baloratu eta aplika ditzakegu.
CALDOS DEL NORTE SM hornitzaileak jakinarazi digu etiketan adierazi gabeko alergenoa (apioa) dagoela honako produktu honetan: EROSKI oilasko zopa deshidratatua fideoekin, 71 g.
Gure fabrikatzaileen ebaluazio etengabea. Urtean 300 hornitzaile baino gehiago ikuskatzen ditugu, hauek kontrolatzeko: elikadura-segurtasuna, ekoitzitako produktuen kalitatea, eta markek egindako agintzak betetzen direla. Horrez gain, bezeroek aurkeztutako erreklamazioak baloratzen ditugu, bai eta produktu-kentze posibleak ere.
Gure logistika-plataforma eta kamioien ikuskaritzak, higiene- eta segurtasun-eskakizunak betetzen dituztela ziurtatzeko.
Gure denden % 100aren ebaluazioa urte osoan zehar, ezarritako prozedura guztiak gordetzen dituztela ziurtatzeko.
Produktuak kontrolatzeko plana. Gure produktuen segurtasuna, zinezkotasuna, fitxa teknikoak eta marka-eskakizunak egiaztatzeko, urtean 11.000 analisi baino gehiago egiten ditugu (mikrobiologikoak, fisiokimikoak, alergenoenak eta zentzumen-probak).
Kalitatearen kudeaketaz arduratzen diren pertsonen etengabeko prestakuntza.
Agian seguruak ez diren produktuak bizkor hautemateko sistema, merkatutik berehala kentzeko. Gure kontrolei, hornitzaileen jarraipenari eta administrazioarekiko lankidetza estuari esker, arrisku posibleei buruzko berehalako informazioa dugu; horrela, kasuan kasu egokienak diren neurriak baloratu eta aplika ditzakegu.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak