Orain, Eroski NATURen eskutik. Norvegiako bakailaoaren zapore eta kalitate onena eskaintzeko.
Itzuli da Skrei, bakailaoa. Aprobetxatu sasoia apirilera arte!
Gastronomiaren zaleek espero zuten sasoia hasi da EROSKIn: Skrei bakailaoaren sasoia. Bakailao migratzaile honek urtero milaka kilometro egiten ditu ur-lasterren kontra, Lotofen irletara iritsi arte. Horrela garatzen du haren haragi irmo eta zuria.
Jasangarritasunez arrantzatuta
Badakizu zer esan nahi duen horrek? Itsasoa eta gainerako espezieen biziraupena errespetatuz arrantzatu dutela bermatzen du.
Aurten, Eroski NATURen eskutik iritsi zaigu Skrei bakailaoa, eta eskaintza erakargarri hau eginez zurekin ospatu nahi dugu!
Online supermerkatura joan
Bilatu zigilu hau arrandegian!
SKREI gradus morhua
Bikaintasunaren bermea
Skrei bakailaoaren berezitasuna jaterakoan nabari da. Horixe da arraina beti fresko garraiatu eta kontsumitzearen arrazoia. Skrei zigiluak ziurtatzen du ez dela inoiz ez izoztu ez gazitu. Horrela, haren testura bikainarekin goza dezakegu.
Zure gustura prestatzen dugu
Bakailao osoa edo moztuta nahi duzu? Gure arrandegietan, egin nahi duzun errezetarako aukerarik onena aholkatzen dizugu.
1- Masailak
Irmoak eta gozo-gozoak. Hainbat eratara egin daiteke: lurrunetan, salteatuta edo frijituta.
2- Trontzoak
Skrei bakailaoaren parterik onena da, eta chef zorrotzenen ehunka errezeten izarra ere bai.
3- Azala
Ezin hobea frijituta egiteko. Topping kurruskari gisa erabil dezakezu, plater originalak prestatzeko.
4- Isatsa
Hamaika errezeta daude bakailao bikain honen isatsa egiteko. Irudimena erabili!
5- Mihia
Mihiaren azpiko muskuluak dira. Haragi irmoa eta melenga da.
6- Sabelaldea
Badira bakailao-saldak… eta Skrei saldak. Sabelaldea erabili, eta maila goreneko saldak lortu.
Gustu guztietarako Skrei errezetak
Norvegiako Erregea mila modura kozina daiteke, errezeta tradizionalenetatik hasita proposamen berritzaileenetaraino. Gozatu munduko bakailao onenarekin eta arrakasta izan errezeta zoragarri hauekin.
Norgeren jabetzako errezetak
Skrei txorixo eta patata-purearekin
Skrei bakailaoaren zapore suabeak eta gozoak txorizoaren intentsitatearekin bat egiten du.
Errezeta ikusi
Skrei labean tomate eta baratxuriarekin
Errezeta bikaina da senideak eta lagunak gonbidatzeko, egun osoa sukaldean sartuta egoteko beharrik gabe.
Errezeta ikusi
Novergiako Skrei Nizako itsaso gainean
Entsaladarik dotoreena eta bakailaorik sibaritena elkarrekin.
Errezeta ikusi
Skrei arbendolekin
Skrei bakailaoari testura kurruskaria eransteko modu original bat.
Errezeta ikusi
Skrei xaflak marmitako-saltsa hotz gainean
Aurkezpenik dotoreena, sashimirik sibaritenarentzat.
Errezeta ikusi
Skrei sashimia zerbaren orri-mamiekin eta pinazi-saltsarekin
Skrei bakailaoarekin, erraz izango zaizu haragi-xaflak bereiztea, eta emaitza aurkezpen bikaina izango da.
Errezeta ikusi