Ezagutu ezazu

Euskadiko eztia

Freskoa, uztatu berria eta kalitate handikoa

Euskadiko dendetan saltzen dugun eztiaren % 20a euskal erlezainek egindakoa da.

2017ko maiatzean, Eroski SELEQTIA eta Eztiona eztia merkaturatu genuen, Eusko Label ziurtagiriarekin. Produktu hau merkaturatu ahal izan genuen 20 euskal erlezain batu zirelako, Eztiko kooperatiba, Giez-berri ontziratzeko enpresa eta EROSKI osatu zituztenak.

Gainera, Eusko Labelek gure proiektuarekin bat egin du, ezti honen kalitate bikaina egiaztatzeko. Eroski SELEQTIA-Eztiona askotariko loreekin egindako ezti berria erlauntzetatik lortzen da zentrifugazio-prozesu natural bati esker eta gordin ontziratzen da, pasteurizatu eta berotu gabe, eta polena pasatzen uzten duten iragazkiekin.

Ezaugarri nutrizionalak ukigabe mantentzen ditu oso testura krematsuarekin, eta lurrin eta zapore oso bereizgarriak. Adituek egindako dastatzeetan balorazio onak izan ditu, eta BCC-ren bermea darama.

Hemengoa izatea ona delako, eta gure ingurumena eta gure paisaien kalitatea kontserbatzen laguntzen duelako, gure dendetan Eusko Label daraman eztiaren % 30ra saltzen dugu.

Eusko Label daramaten eztiak Europako Araudi Tekniko zorrotzetako baten mende daude, kalitateari dagokionez. Ezti gordinak direnez, pasteurizazio prozesurik pasa ez dutenak, ezaugarri biologiko eta elikagarri guztiak mantentzen dituzte. Ezti freskoak dira, uztatu berriak eta kalitate handikoak, eta era tradizionalean ekoiztu dira erlategi txikietan.

“Euskadiko 20 erlezain baino gehiagoren eztia dakarkizugu”

Ekoizten eta ontziratzen da Eusko Labelek ezartzen dituen baldintza guztiak zorrotz-zorrotz betez: erlauntzak kokatu eta identifikatu, amaierako produktua etiketatu, erlezaintza-jardunbide egokiak izan, erauzi, eta ontziratu.

Euskadiko eztia

Freskoa, uztatu berria eta kalitate handikoa

Era tradizionalean ekoiztuta erlategi txikietan

Euskal erlezainen metodoen aldeko apustua egiten dugu, eta haien erlauntzak ondo zaintzen dituztela uste dugu, gure ingurumenaren parte direnak

Eztia antzinako jatorria daukan elikagai bat da. Horren erabilerari buruzko aipamenak daude Kristo aurreko 7000 urtean.

Gure lurraldeak duen klima- eta lore-aberastasunaren ondorioz, hainbat motatako eztiak biltzen dira, askotariko kolore eta lurrinekin, eta horregatik erlezainen ogibidea belaunez belaun mantendu egin da.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena