Mairu-pintxoak barazkiekin
- Bigarren platera
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 2 ordu baino gehiago

Prestaketa
1.-Katilu edo ontzi batean arkumea marinatu. Lehenbizi, osagai lehorrak nahastu: kurkuma, piperrauts gozoa, kuminoa, kanela, gatza eta piperbeltz beltza. Gero, likidoak bota: limoi erdiaren zukua eta oliba-olio birjina estra. Osagai guztiak nahastu.
2.-Aparte, almaiz batean lehenbizi baratxuri txikituak xehatu gatz pixka batekin eta zurrusta bat oliba-olio birjina estra botatzen joan pixkanaka (aliolia egingo bagenu bezala). Gero, bota perrexila eta martorria txiki-txiki eginda, eta olio gehiago bota. Xehatzen jarraitu. Gero, gehitu tipula bruinose eran moztuta eta olio gehiago bota, eta xehatu, pasta lodi bat lortu arte.
3.-Bota arkumea kubotan moztuta eta espeziatan ontzutua, nahastu eta almaizeko nahastea gehitu. Haragia ondo busti osagai guztiekin. Hozkailuan 5 orduz gutxienez marinatzen utzi, estalita.
4.-Barazkiak sueztitu: tipula, piper gorria, berdea eta horia juliana eran moztuta, oliba-olio birjina estra eta gatz pixka batekin.
5.-Broxetak kordatu, 20 cm-ko broxeta bakoitzean 4 edo 5 arkume-zati jarrita. Zartaginean bi aldetatik markatu kozinatzen diren arte (ez da oliorik behar marinatuta dagoelako). Broxeta guztiak eginda daudenean bota zukua gainetik. Zurrutada bat limoi bota daiteke nahi izanez gero.
6.-Ogia moztu eta barazkiak uztai batekin prestatu platerean, inguruan broxetak jarrita. Entsalada gozo batekin aurkez daitezke.
Osagaiak (4 personas)
- Ontzutzeko:nn
- -12 g. kurkuma EROSKI (4 koilaratxo)n
- -3 g. EROSKI piperrauts gozoa (1 koilaratxo)n
- -6 g. kumino hautsean EROSKI (2 koilaratxo)n
- -3 g. kanela EROSKI (1 koilaratxo)n
- -3 g. piperbeltz beltz ehoa EROSKI (1 koilaratxo)n
- -Gatza (pixka bat)n
- -Limoi erdia (zukua) NATURn
- -50 ml-tik 100 ml-ra oliba-olio birjina estra EROSKIn
- -3 baratxuri moren
- -20 g. perrexil freskon
- -30 g. martorri freskon
- -1 tipula zurian
- -50 ml-tik 100 ml-ra oliba-olio birjina estra EROSKIn
- -Gatza
- Â
- Arkumea barazkiekin:
- 1 kilo arkume gutxi gorabehera (harategian eskatu mokaduko kubotan zatitu dezatela)
- -1 tipula gorrian
- -1 piper gorriann
- -1 piper berdea n
- -1 piper horian
- -Oliba-olio birjina estra EROSKIn
- -Gatzan
- -6 zerealetako ogia EROSKIn
- - EROSKI SUPREME entsaladarekin aurkez daiteke, kanonigoak, uraza gorri eta berde kimuak eta red char (zerba gorria)
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
