Boletus- eta foie-parmentierra
- Hasierakoa
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago

Prestaketa
Hasteko, patatak zuritu, zati ertainetan moztu eta eltze batean sartu ur eta gatzarekin estalita. Egosi 35 minutuz edo samur egon arte. Patatak xukatu eta puregailutik pasatu.
Patatak ontzi batean sartu, eta pixkanaka-pixkanaka gurina gehitu urtu eta purean integratu arte. Gatz kopurua egokia dela egiaztatu, eta gehitu piperbeltz birrindu berria. Gorde.
Tipulatxak zuritu eta zati txikietan moztu. Gorde.
Oliba-olioa bota su ertainean dagoen zartaginean eta tipulatxak sueztitu kolorea hartu arte. Ondoren, ardo zuria bota, eta utzi beste 5 minutuz su ertain-altuan egiten. Jarraian, sua jaitsi eta boletusak gehitu. Sueztitu 5 minutuz.
Platereratzeko uztaia olio apur batekin pintatu, eta zerbitzatzeko erabiliko duzun platerean ipini. Ondoren, haren barruan ipini patata-pure geruza bat; haren gainean, boletus-salteatua, eta amaitzeko, foie-geruza.
Uztaia kendu. Koilaratxo bat ezti eta ezkai apur bat gehitu. Berehala zerbitzatu.
Osagaiak (4 personas)
- Patata-purea egiteko:
- 600 g patata
- 30 g gurin kuboetan
- gatza
- piperbeltza
- Boletus-salteatua egiteko:
- 180 g Eroski SELEQTIA boletus oliba-oliotan
- 2 koilarakada oliba-olio
- 4 tipulatx
- 2 koilarakada ardo zuri
- 2 Eroski SELEQTIA foie-medailoi
- Alcarria eztia
- ezkai freskoa
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
