Sekretu iberikoa txokolate-saltsarekin
- Segundo plato
- 940 visitas
- Dificultad
- Dificultad media
- Tiempo
- De 30 minutos a 1 hora
- Nutri-score
- kcal
- 531 27%
- Azúcares
- 11,5g 13%
- Grasas
- 35,8g 51%
- Grasas saturadas
- 9,65g 48%
- Sal
- 1,95g 33%
Modo de preparación
"Mole"a aldez aurretik prestatu behar da. Horretarako, 200 gradutan berotutako labean, erre tomatea, tipula eta baratxuri-aleak 40 minutuz. Geroko gorde.
Zartagin batean, txigortu almendrak oliba olio birjina estrarekin eta birrindu barazki-saltsa apur batekin (50 ml), ore homogeneo bat lortu arte. Geroko gorde
Txigortu espeziak zartagin batean eta birrindu hauts bihurtu arte. Geroko gorde.
Irabiagailuaren edalontzian, birrindu tomatea, tipula eta baratxuri-aleak 500 ml saldarekin.
Jarri nahasketa ontzi batean eta berotu. Berotzen denean, erantsi almendra-orea, birrindutako espeziak, kaiena-hautsa, kafea eta txokolate-ontzak. Eragin disolbatu arte eta utzi su ertainean 5-10 minutuz. Bitartean, eragin behin eta berriro, zaporeak integratu arte. Une horretan, gatz, piper eta salda gehiago bota daiteke, beharrezkoa izanez gero. Prest dagoenean, gorde.
Ondo berotutako plantxa batean, erre sekretu-pieza (gutxi gora behera, 5 minutu alde bakoitzetik), barrutik eginda baina mamitsu egon arte.
Zerbitzatzeko, moztu sekretua tiratan eta jarri sekretu-tirak "mole" ohe baten gainean. Jarraian, hautseztatu sesamoa horien gainetik. Ondutako kukulu batzuekin zerbitzatu, platerari ukitu freskoa emateko, eta saltsaontzi batean, jarri "mole" gehiago.
Errezeta honen saltsak Mexikoko gastronomiatik hartzen du inspirazioa, alegia, txokolate beltzarekin egindako "mole poblano" izeneko saltsatik. Kasu honetan , txileen ordez tomatea erabiliko dugu eta saltsa gari-irinarekin loditu beharrean, almendra birrinduekin egingo dugu. Nutrizio-propietateak. Sekretua haragi erdikoipetsu bat da, gorria, kasu honetan, txerriarena. "Mole" edo saltsa batekin eta entsaladarekin konbinatuko dugu, osagai osasuntsu horiek haragi gorria hartzeko modu on bat eskaintzen baitute, betiere, kontsumo-maiztasuna kontuan hartuta. Amarrua. Seguruenik, behar duguna baino "mole" gehiago aterako zaigu, baina pena merezi du saltsa soberan prestatzea eta izoztea.
Ingredientes (4 personas)
- -400 g txerri-sekretu nn
- -Gatz eta piperbeltz birrindu berria
- Saltsa egiteko
- -50 g almendra gordin zuritu n
- n-25 ml oliba-olio birjina estra n
- n-700 ml inguru barazki-salda
- nn-1 koilarakadatxo piperbeltz-ale
- nn-1 koilarakadatxo kumino-ale
- nn-1 koilarakadatxo piperbeltz arrosa n
- n-3 iltze usaindun n
- n-1 kanela-ezpal edo 1 koilarakadatxo kanela-hauts
- nn-1 tipula erre
- nn-1 tomate erre
- nn-2 baratxuri-ale erre n
- n-½ koilarakadatxo kaiena-hauts nnGatza
- n-1 kafe espres (50ml) n
- nn-75 g txokolate beltz (% 70)
- Hornigaia
- -2 kukulu n
- n-Olioa n
- n-Ozpina nn
- -Gatza nn
- -Piperbeltza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/