gaztaina-budina
- Postrea
- 3149 visitas
- Dificultad
- Dificultad media
- Tiempo
- 1 eta 2 ordu bitartean

- kcal
- 218 11%
- Azúcares
- 22g 25%
- Grasas
- 7g 10%
- Grasas saturadas
- 1,9g 9%
- Sal
- 0,1g 2%
Modo de preparación
Gaztainak garbitu ditugunean, oskolaren gainazalean ebaki bat egingo diegu, eta ura irakiten dagoenean, 20 minutuz egosiko ditugu. Egosi direnean, epeltzen utziko ditugu. Ondoren, zuritu eta gaztainari itsatsita geratuta den azala kenduko dugu. Geroko utziko ditugu.
Modu fin batean zurituko dugu limoiaren azala, mami zuririk ez izateko. Azala esnean egosiko dugu zenbait minutuz, eta irakiten hasten denean sutatik kenduko dugu. Denbora laburrez pausatzen utziko dugu, limoi aroma har dezan, infusio baten antzera.
Karamelua ontzi batean egingo dugu, eta, horretarako, bi koilarakadatxo azukre, ur apur bat eta limoi-zukua botako ditugu. Ondoren, budinontzia barrutik karamelutuko dugu. Arrautzak kraskatu eta gaztainen mamiarekin batuko ditugu. Ondoren, esne epelarekin nahasiko ditugu (limoi-azalak egosi ditugun lekuan), eta irabiagailu baten laguntzaz, txikituko dugu, aparrik gabeko nahasketa uniforme bat lortu arte.
Nahasketa karamelutzeko erabili dugun estalkidun moldean bota, eta labean sartuko dugu, maria bainuan, 160 ºC-tan, 25 bat minutuz. Puntuan dagoela jakiteko, orratz batekin zulatu eta orratza garbi atera behar da. Ez da ahaztu behar moldea hotzean kendu behar dugula; bestela, hausteko aukera handiagoa dago. Horregatik, budina egun batetik bestera egitea eta hozkailuan gordetzea gomendatzen dugu. Hotzean mantentzeko, moldea trapu heze batekin estali behar dugu, moldea kentzen dugunean, karamelua likido atera dadin.
Errezeta honek azukre asko eta neurrizko koipea du; beraz, nahiko kaloria ditu. Gaztainak proteina, karbohidrato konplexu, potasio, magnesio, zink, fosforo eta A, B9, E eta K bitamina ugari izateagatik nabarmentzen dira. Gaztainak budin-moduan egin ditugunez, arrautzak, esnea eta azukrea erabili ditugu, eta horiek kaltzioa, potasioa, magnesioa, sodioa, fosforoa eta A, B3, B7 eta K bitaminak dituzte, kalitatezko proteina eta koipe apur batez gainera. Ahosabairako plazer bat izan arren, neurriz eta noizean behin bakarrik jateko moduko errezeta da.
Ingredientes (4 personas)
- 4 arrautza
- 500 ml esne
- 50 g azukre
- 75 g gaztaina
- Limoi bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
