Ezagutu zenbat eta nola aurrezten duzun hilero, eta kudeatu zuzenean zure eskaintzak gure App-etik.
Antolatu erosketa modu erraz eta erosoan. Orain, zerrenda anitzak sor ditzakezu, produktuak azkar gehitu (ohiko produktuen bidez, ahots bidez, produktu-eskanerraren bidez edo WhatsApp bidez) eta online supermerkatura esportatu edo partekatu.
Erabili gure produktu-eskanerra dendan edo zure etxean eta produktuen hainbat alderdi ezagutu ahal izango dituzu haien barra-kodeak eskaneatuz: osagaiak, nutrizio-informazioa, bezeroen balorazioak… eta askoz gehiago!
EROSKIn erosteak saria du! Sartu EROSKI aplikazioaren Ezagutu Jolasean sekzioan eta parte hartu berehalako saria duten hainbat jokotan. Joko ezberdin bat hilero eta eskuratzeko sari mordoa.
Kontsulta dezakezu zure dendako txostena edozein unetan gure App-etik. Ikusi zein produktu dauden eskaintzan eta ez galdu nobedaderik. Erraz eta eroso!
Ezagutu zuretzako prestatu ditugun aurrezki-kupoi pertsonalizatuak. Aktiba itzazu aplikaziotik eta trukatu gehien interesatzen zaizkizunak EROSKIn erosketa egiten duzunean.
Erosketa-tiket digitala aktibatuz gero, paperean gorde beharrik gabe kontsultatu eta deskargatu ahal izango dituzu erosketa-tiketak.
Identifika zaitez gure edozein supermerkatu edo hipermerkatutan EROSKI club txartelaren bertsio digitalarekin txartela bera soinean eraman beharrik ez izateko.
Zure ohiko denda eta zure produktu gogokoenak kontuan hartuta, gehien interesatzen zaizkizun eskaintzak erakutsiko dizkizugu EROSKIn erosiz aurreztu dezazun.
Izan ezazu beti kontrolatuta EROSKI club txartelean metatuta duzun saldoa eta aprobetxa ezazu.
Klik bakarrarekin noiznahi jakin ahal izango duzu EROSKIn zenbat diru aurreztu duzun hilero.
Kontsultatu noiznahi Travel Club Puntuen zure saldoa eta goza itzazu zeuk nahi duzun bezala.
Egin ezazu erosketa-zerrenda eta jakin erraztasunez zure produktu gogokoenak noiz dauden eskaintzan.
Aurreztu zure gogoko marken lineako 70 denda baino gehiagotan: Nike, Aliexpress, Parque Warner, Port Aventura eta askoz gehiagotan!
Aurkitu hurbilen duzun EROSKI denda eta jakin zer produktu dauden eskaintzan denda horietako bakoitzean.
Sartu EROSKIren lineako dendan eta egin erosketa erraztasunez.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak