Antxoak eskabetxean

  • Hasierakoa
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun hasiberrientzat
Denbora
30 minututik ordubetera
Prezio baxua
Prezio baxua
Nutrizio-sailkapena
Antxoak eskabetxean

Descargar

kcal
516 26%
Azukreak
4,88g 5%
Koipeak
41,6g 60%
Koipeak saturatuak
6,90g 34%
Gatza
0,67g 11%
/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Garbitu antxoak, pasatu irinetan eta frijitu oliba-olio ugaritan. Gorde. Eskabetxea prestatzeko. Zuritu eta txikitu barazkiak, tipulak eta mihilua tiratan, azenarioak xerratan eta baratxuri-aleak erditik. Estali zartaginaren hondoa hiru koilarakada oliba-oliorekin eta utzi barazkiak sueztitzen kolorea hartzen hasi arte. Jarraian, gehitu ozpina, gainerako oliba-olioa, ardoa eta espeziak, eta utzi irakiten 7 minutuz, gutxi gora behera. Jarri antxoak poto batean eta estali eskabetxearekin. Utzi hozten eta zerbitzatu.  
Eskabetxatzea elikagaiak kontserbatzeko sortu zen, baina, gaur egun, sukaldaritzako teknika gisa ere erabiltzen dugu. Nutrizio-propietateak. Koipe kopuru garrantzitsua du errezeta honek, baina, oro har, oliba-oliotik eta antxoetatik eratorritako asegabeko koipe kardio-osasungarriak dira horiek. Trikimailuak. Errezeta are osasungarriagoa izan dadin, frijitu beharrean, antxoak labean erre ditzakegu. Eskabetxe leunagoa nahi badugu, ozpin kopurua murriztu dezakegu, gure nahierara.

Osagaiak (4 personas)

  1. Sardinak frijitzeko:nn
  2. -t70 ml oliba-olio n
  3. -t30 g irin n
  4.  
  5. Eskabetxea prestatzeko:n
  6. -t700 g antxoan
  7. -t2 azenario n
  8. -t1 tipula ertainn
  9. -t1 mihilu-erraboiln
  10. -t4 baratxuri-alen
  11. -t80 ml oliba-olio (30, olio erretik + antxoek hartutako eskabetxearen olioa)n
  12. -t100 ml sagar-ozpin n
  13. -t100 ml ardo zuri lehor n
  14. -tPiperbeltzan
  15. -tIltzea n
  16. -t2 erramu-hosto n
  17. -tEzkaia n
  18. -tErromeroa n
  19. -tGatza

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/