Arabako babarrun zuriaren humusa, pipita eta hur krokantearekin
- Hasierakoa
- 3222 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean

Prestaketa
1. Prestatuko dugu hur eta sesamo krema, aurretik zartaginean edo labean pasata, xigortzeko, eta gero irabiagailuarekin txikituta, krema koipetsua lortu arte.
2. Humusaren osagai guztiak jarriko ditugu irabiagailuko ontzian eta testura krematsu bat lortu arte irabiatuko dugu.
3. Nahasketa oso lodi geratzen bada, mehetu daiteke ur pixka batekin edo oliba-olio pixka batekin.
4. Ontzi txikietan zerbitzatuko dugu, eta lagungarri, azenario txotxak, haziak, fruituak eta ogi xigortu motaren bat jarriko.
Osagaiak (4 personas)
- -250 g babarrun egosi
- -Baratxuri-ale bat
- -80 g hur xigortu
- -10 g sesamo edo bestela tahini pasta
- -50 ml oliba-olio birjina estra
- -15 ml limoi-zuku edo lima-zuku
- -Ur pixka bat
- -4 g gatz
- Laguntzeko:
- -150 g azenario bastoietan
- -Pipita eta hur xigortuen krokantea
- -Granada
- -Oliba-olio birjina estra
- -Azenario bastoitxoak eta ogi xigortua
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
